Departamento de Cultura y Política Lingüística

Ross, James Clark

Britainiar itsasgizona eta esploratzailea (Londres, 1800 - Aylesbury, Buckinghamshire, 1862). Artikoan zehar bidaietan ibili ondoren ipar-buru magnetikoa aurkitu zuen bere osaba John Ross-ekin batean (1831). Antartikorako espedizioa antolatu zuen hegoaldeko buru magnetikoa aurkitzeko eta, “Erebus” eta “Terror” ontzietako buru zela, Ross itsasoa, Ross-eko izotz-hesia eta Victoria lurraldea aurkitu zituen 1841ean. Bi urte geroago itzuli zen Londresa eta A Voyage of Discovery and Research in the Southern and Antarctic Regions (1847, Hegoaldeko eta Antartikako lurraldeak aurkitzeko eta esploratzeko bidaia) obra argitaratu zuen.