Departamento de Cultura y Política Lingüística

Ross itsasoa

Antartikoko itsasoa, izen bereko izotz-hesiaren ertzean. 960.000 km2 hartzen ditu gutxi gorabehera eta Adare lurmuturraren (iparraldean), Victoria lurraldearen (mendebalean) eta Eduardo VII.a penintsulako Colbeck lurmuturraren (ekialdean) artean hedatzen da. Sakonera txikiko itsasoa da ez baita, oro har, 1.000 m-ko sakonerara iristen. Antartikako itsasoen artean Ross-ekoa da ontziz errazen ibil daitekeena eta, besteekin alderatuta, horma edo izotz gutxi izaten da. 1841ean barneratu zen gizona lehen aldiz itsaso horretan: James Clark Rossen espedizioan.