Departamento de Cultura y Política Lingüística

Rosa, Salvatore

Italiar pintorea, paisaia erromantikoaren aitzindaria (Napoli, 1615 - Erroma, 1673). Familia apal bateko semea zen, eta pintura ikasketak ez zituen jarraian egin. Paisaiak eta guduak pintatu zituen gaztetan batez ere. 20 urte zituenean Erromara joan zen, eta handik Florentziara. Flandestar eta alemaniar pintoreak aztertzen zituen artean paisaia fantastikoak pintatzen zituen, leku ilunak eta beldurgarriak, oihanak, itsas ekaitzak, etab. 1649an berriro Erroman hartu zuen bizilekua eta Lorrenako Claudio paisaiagilearen eragin handia izan zuen aurrerantzean. Bizitzako azken 20 urteetan gai alegorikoak, historikoak eta mitologikoak landu zituen. Lan nagusiak: Autoerretratua, Attilio Reguloren heriotza eta Salernoko golkoa.