Departamento de Cultura y Política Lingüística

Roman de Renart, Le

XII. eta XIII. mende hasierako poema satiriko frantsesa. Egile askoren lana da eta 27 atal ditu, binaka errimaturiko zortzi silabako ahapaldiz osaturikoak. Animaliek –Renart azeria, Isengrin otsoa, Chanteclair oilarra, Noble lehoia, Brun hartza, Tibert katua– eta beren munduak gizarte feudala irudikatzen dute, eta aristokrazia, apaizgoa eta garai hartako literatura generoen karikatura egiteko erabiltzen ditu egileak. Renart azeria, giza adimenaren sinboloa, Isengrin indartsuari, nobleziari, garaitzen zaio bere zuhurtziari eta amarruei esker. Obra horren iturriak antzinateko alegiak (Fedro, Esopo) eta Europako folklorea dira. Hain arrakasta handia izan zuen non frantses hizkuntzaz azeria adierazteko erabiltzen zen izen zaharra (goupil) alde batera utzi eta harrezkero protagonistaren izena hartu baitzen (Renart > renard). Juan M. Arzallusek euskarara itzuli du (Azeri Axiantea).