Pradier, James
Frantses eskultorea (Geneva, 1790 - Bouvigal, 1852). Luis Filipe erregearen babesgoan egon zen. David d’Angers-ekin batera bere garaiko eskultore ospetsuenetakoa izan zen. Emakumezkoen eskultura ederrengatik ezagun egin zen, batez ere Atlanta (Louvreko museoan. Napoleon I.aren hilobiko hamabi Victoria, Concorde plazako Lille-ko eta Strasbourg-eko estatuak eta Garaipen Arkuko Ospetsuak egin zituen, besteak beste.