Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pragako Udaberria

1968. urteko lehen sei hilabeteetan Txekoslovakian gertatu zen hiritarren askapen higikundeari eman zitzaion izena. Sozialismoaren barruan aldaketa demokratikoak egitea zen haren helburu nagusia. Dubcek alderdi komunistaren idazkari nagusi eta L. Svoboda errepublikako lehendakari izendatzea izan ziren ekintza politiko nagusiak. Alderdiaren ekintza egitarauaren arabera, zentsura desagertzea, estalinismoaren biktimen izena garbitzea, lan egitura burujabeak antolatzea, herrialdea federal bihurtzea ziren eginbehar nagusiak. Alderdi komunistaren zati batek eskatuta, 1968. urteko abuztuan Varsoviako Hitzarmenaren osteek Praga okupatu zuten.