Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pradera Larumbe, Víctor

Nafar politikari tradizionalista eta idazlea (Iruñea, 1872 - Donostia, 1936). Ingeniaria eta Zuzenbidean doktorea. Alderdi tradizionalistako kidea zen, eta Bloque Nacional alderdira hurbildu zen (1934). Donostian zegoen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta errepublikarrek atxilotu zuten. Espetxera eraman ondoren fusilatu zuten. Hainbat liburu idatzi zituen.