Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pozzuoli

(It. Puteoli). Italiako hegoaldeko hiria eta portua, Campanian (Napoliko herrialdea), Napoliko golkoaren ertzean, Misenoko lurmuturraren ekialdean. 71.052 biztanle. Altzairugintza eta mekanika industria (Olivetti) dira ekonomia jarduera nagusiak. Puzzolanak (sumendietako harri mota) esportatzen dira Pozzuoliko portutik. Oso portu garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. Aipagarriak dira garai hartako azoka zaharra (Serapis-en tenplua), Vespasianoren garaian eraikitako anfiteatroa, Augustoren tenplua eta hainbat jauregi, Zizeronenak eta Augustorenak horien artean. Samoseko greziarrek sortu zuten hiria K.a. VI. mendean eta erromatarren kolonia bihurtu zen K.a. II. menderako.