Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pragako Hizkuntzalaritza Eskola

XX. mendearen hasieran Pragan eratu zen hizkuntzalaritza eskola. 1926an sortu zen V. Mathesius-en ekimenari esker eta hamar urte iraun zuen. Nikolai Trubetzkoi printzea eta Roman Jakobson errusiarra izan ziren eskola hartako kide nagusiak. Eskolaren pentsamenduaren gune teoriko nagusia giza hizkuntzaren funtzionaltasuna azpimarratzea izan zen. Eskolaren lorpen handiena fonologiaren formalizazioa izan da. ik. funtzio, funtzionalismo.