Departamento de Cultura y Política Lingüística

Norrland

Suediako iparraldeko lurraldea, Kjølen mendietatik hasi eta Botniako golkoraino iristen dena. Kostaldeko ordokietan biltzen dira biztanle gehienak, klima epelagoa baita. Han nekazaritza (laboreak, patata…) eta abere hazkuntza (zerriak, behiak, zaldiak) egiten dira, batez ere. Iparraldean eta mendebalean, berriz, laponiar nomadak bizi dira, eta baso ustiakuntza eta egurra garraiatzea eta lantzea dute lanbide nagusi. Horretarako lurralde horietan ugari diren ibaiak erabiltzen dituzte. Laponiarren lurraldeetan badira mea industriak ere (burdina, kobrea, urrea, ikatzarria).