Departamento de Cultura y Política Lingüística

North, Douglas Cecil

Estatubatuar ekonomista (Massachusetts, 1920). Ekonomia ikasketak egin zituen, eta Berkeley Unibertsitatean (Kalifornia) egin zuen doktoregoa. Irakasle izan da hogeita hamahiru urtez Seattleko Unibertsitatean (Washington). Ekonomiaren ikerkuntzan eman ditu ahaleginik handienak. Europa eta Estatu Batuetako garapen historikoa eta, azken urteetan, hazkuntza ekonomikoan erakundeen zeregina aztertu ditu. 1993an Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Robert Fogelekin batera ekonomiaren historiaren ikerkuntzan egindako berrikuntzengatik. Hainbat liburu argitaratu ditu: Historia ekonomiko berria, Hazkuntza eta ongizatea Estatu Batuen iraganean eta Egitura eta aldaketak historia ekonomikoan (1981).