Departamento de Cultura y Política Lingüística

Norodom Sihanuk

Kanbodiako erregea eta politikaria (Phnom-Penh, 1922). 1941ean izendatu zuten errege. 1955ean bere aitari utzi zion erregetza, eta hauteskundeen ondoren Lehen Ministro izendatu zuten. Neutraltasunaren aldekoa zen, eta usadio budistan oinarritutako sozialismoa ezartzen saiatu zen. 1960an estatuburu izendatu zuten eta Estatu Batuekiko harremanak eten zituen; 1970ean Lon Nol jeneralak Estatu Batuen laguntzaz estatu kolpe bat eman zuenean Sihanuk Pekinen erbesteratu zen; han atzerriko gobernua osatu zuen eta agintari berriei aurka egiten zieten indar politiko guztiak elkartu zituen Kanbodiako Fronte Batuan. 1975ean Khmer Gorriek Lon Nol jenerala aginpidetik bota eta aginpidea eskuratu zutenean, Phnom Penh-a itzuli zen, baina Khemer Gorriek bahituta eduki zuten. 1979an Vietnamek Kanbodia inbaditu zuenean erbesteratu egin behar izan zuen. 1982an vietnamdarren aurkako koalizio baten buru izan zen. 1991ko su eten hitzarmenaren ondoren, Sihanuk Kanbodiara itzuli zen eta nazio batzordearen buru izan zen 1993ko maiatzeko hauteskundeak arte. Kanbodiara itzuli ondoren, 1993an konstituzio berri bat idatzarazi zuen. Era horretan, beste aldi bat hasi bat Kanbodian, Sihanouk-eren agintaritzapean. Urte horretan bertan minbizia aurkitu zitzaion, eta orduz geroztik eritasunaren mende bizi da.