Departamento de Cultura y Política Lingüística

Normandia Garaia

Frantziako iparraldeko eskualdea. Seine-Maritime departamenduak eta Eure departamenduak osatzen dute. 12.317 km2 eta 1.737.247 biztanle (1990). Hiriburua Erruan. Sena eta Risle ibaiek hegoaldetik iparraldera igarotzen dute. Oso eskualde laua da; gainik garaienak 200 m besterik ez du. Normandia Garaiko ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, elikagaiak, autoak (Renault), kimika gaiak eta material elektrikoak egiten dira gehienbat. Garrantzirik handieneko industriaguneak Erruan eta Le Havre hiriak da. Nekazaritzako langintza nagusia abeltzaintza da (haragitarako eta esnetarako behiak).