Departamento de Cultura y Política Lingüística

nikeleztatu, nikelezta, nikeleztatzen

du ad. Tresna edo pieza metaliko bati, elektrolisi edo kimika bainu batean, nikelezko geruza mehe batez gainazala estali. Nikeleztatzearen helburuak piezak oxidatzeko edo herdoiltzeko duen erresistentzia handitu edo bere itxura hobetu dira. 1841. urteaz geroztik industrian erabiltzen da teknika hau. Bainuak nikel sulfatoz (300 g/l), nikel kloruroz (35 g/l) eta azido borikoz (30 g/l) osatuak izaten dira; 35-60 °C tarteko tenperaturatan aplikatzen dira, 8-10 mikrako lodierarekin kobrearen gainean, eta 15 mikrakoarekin altzairuaren gainean. Gaur egun kromatua erabiltzen da nikeleztatzearen ordez.