Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nike

Mit. Antzinateko Grezian, Garaipena irudikatzen zuen jainkosa. Hesiodoren arabera titan baten alaba zen. Beste zenbaiten arabera, Atenearen laguna da eta are harekin bat eginik agertzen da. Gehienetan hegodun irudikatu zuten. Zeusen mezularia da eta jainkoen dohain den garaipenaren ezaugarriak (lore sortak, koroak, palmak, etab.) banatzeko ardura du. Basoetan eta txanponetan azaltzen da, eta haren eskultura ugari ezagutzen dira: Delos-ko antzinako Nike, Paros-ko Nike, Fidias-en Atenea Parthenos izenekoak eskuan daukana, Zeusen errege-aulkian dagoena, Samotraziakoa, Megarakoa, etab.