Departamento de Cultura y Política Lingüística

Marañon

Nafarroako mendebaleko udalerria (Agilar ibarra, Lizarrako merindadearen hegoaldean). Mugak: ipar eta ekialdean Bernedo (Araba) eta Agilar-Arranotegi, mendebalean Bernedo, eta hegoaldean Lapoblacion. Garaiera, 641 m. 7,18 km2. 1999ko datuen arabera, 75 biztanle ditu (marañondarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ega ibaiak mendebal ekialde igarotzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xvi. mendea baino lehen galdu zen. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, garagarra, landare lekadunak, barazkiak, zerri azienda; langileen % 65) eta industria (ehungintza, eraikuntza; langileen % 30) dira. Aipagarri dira XII. mendearen bukaerako Ama Birjinaren Jasokunde eliza erromanikoa eta hango erretaula nagusiko pintura gotikoak.  v  Historia. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Marañongo herria. Aipatu mendean jaso zituen foruak Alfontso I.a Gudularia Aragoiko erregearen eskutik. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.