Departamento de Cultura y Política Lingüística

maratha

iz. Etnogr. Indiako erdialdeko herri bateko kidea.  v  Marathak Indiako mendebalean, Maharashtra estatuan, bizi dira, marathi hizkuntzaz mintzatzen dira, eta nekazariak, lur jabeak eta soldaduak dira gehienak. Hiru adiera ditu maratha hitzak: marathi hizkuntzaz mintzatzen den lurraldean hango kasta nagusia adierazteko erabiltzen da; Maharashtra estatutik kanpora, marathi hizkuntzaz mintzatzen den lurraldea adierazteko, eta historian, Sivaji maratha buruzagiak VII. mendean sortu zuen erreinua izendatzeko.