Departamento de Cultura y Política Lingüística

Marañón y Posadillo, Gregorio

Espainiar sendagile eta idazlea (Madril, 1887 - Madril, 1960). Medikuntza alorrean endokrinologian aritu zen lanean. Garrantzi handia dute Estudios de endocrinología (1938), izeneko bilduman baturik dauden zientzia lanek, eta orobat Nuevos problemas clínicos de las secreciones internas (1940) lanak. Primo de Riveraren diktadura bukatu zenean errepublikaren eskuetan jarri zuen bere lana, eta Ortega y Gasset eta Peréz de Ayalarekin batera Agrupación al Servicio de la República erakundea sortu zuen. Garrantzi handia dute, bereziki, Marañónen biografiek. Idatzi zituen lan askoren artean hauek ditu aipagarrienak: El manual de diagnóstico etiológico (1943), Tres ensayos sobre la vida sexual (1926), Ensayos liberales (1946), eta Españoles fuera de España (1947).