Departamento de Cultura y Política Lingüística

Marañón Martínez, Miguel

Bizkaitar margolaria (Barakaldo, 1893 - ?). Bilbon eta Madrilen egin zituen margolaritza ikasketak. Ondorengo urteetan Italiara eta Frantziara joan zen margolaritza ikasketak sakontzera. Ikuspegiak, natura hilak, erretratuak eta horma-pinturak egin zituen batez ere. San Pedro basilikarako eta Vaticanoko Museorako lanak egin zituen Erroman zenean (1920). Lan nagusiak: Paisaje de Toledo, Oro viejo, Tío Ru, Retrato de niño eta Diamantista.