Departamento de Cultura y Política Lingüística

Maraña Sánchez, Félix

Gipuzkoar idazle eta kazetaria, gaztelaniaz idazten duena (Donostia, 1953). 1977an, Kantil literatura aldizkaria sortu zuen, beste idazle batzuekin batera. 1987an, Miguel de Unamuno kazetaritzako saria jaso zuen. Euskal Herriko Unibertsitateak ateratzen duen Gaur egungo euskal poesia liburu bildumaren zuzendari eta arduraduna da, gaur egun. Marañarenak dira, besteak beste: Atadura de noche y arena (1979, Hondar eta gauezko loturak); Carlos Sanz, por dentro (1989), Memoria de Gabriel Celaya (1993), Sigfrido Koch (1993). Bere azken lanak: Julio Caro Baroja, el hombre necesario (1995), Gabriel Celaya: señales de travesía (1996), Baroja gurea: Pío Baroja, 1872-1956 (1998) eta Jorge Oteiza: elogio del descontento (1999).