Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kraus, Karl

Austriar idazlea (Gitschin, Bohemia, 1874 - Viena, 1936). Bereziki nabarmendu zen bere satira ikuspegiarengatik eta hizkuntzaren menderatzeagatik. Lehen Mundu Gerra garaiko idazle germaniar handientzat hartua izan da, baina haren obra ez da oso ezaguna munduan, beste hizkuntzetara itzulezina baita askotan. Hizkuntza lantzea izan zuen helburu nagusi eta horixe erakutsi zuen bere aforismo bildumetan (Sprüche und Widersprüche, 1909, Errefrauak eta kontrakoak; Nachts, 1919, Gauez) eta saiakeretan (Sittlichkeit und Kriminalität, 1908, Etika eta kriminalitatea; Literatur und Lüge, 1929, Literatura eta gezurra, eta Die Sprache, 1937, Hizkuntza). Gerraren aurkako drama bat idatzi zuen 1918an, Die letzten Tage der Menscheit (Giza jendearen azkeneko egunak), eta nazional-sozialismoaren aurkako idatzi bortitz bat prestatu zuen geroago: Walpurgisetako hirugarren gaua (1952an argitara emana).