Kraus, Lili
Hungariar pianista (Budapest, 1905 - Asheville, 1986). Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten, eta Bela Bartok eta Zoltan Kodalyren ikaslea izan zen. 1922an Vienara joan zen, eta han Edward Steuermann eta Arthur Schnabelekin ikasi eta lan egin zuen. 1925ean Vienako Musika Eskolako irakasle egin zuten. Orduan ezagutu zuen Mozarten musika. 1931n irakaskuntza utzi eta kontzertuak ematera jarri zen. Mozarten musika interpretatzen espezialista izan zen, eta 1960ko hamarkadan haren pianorako kontzertu eta sonata guztiak interpretatu zituen. Haydn, Mozart, Beethoven eta Schuberten lanak ere jo izan zituen.