Krause, Karl Christian Friedrich
Alemaniar filosofo eta idazlea (Eisensenberg, 1781 - Munich, 1832). Lenako unibertsitatean filosofia, teologia eta matematika ikasketak egin zituen. Fichte eta Schellingen ikasle izan zen. Bataren eta bestearen babesarekin Berlingo eta Municheko unibertsitateko irakasle izaten saiatu zen baina ez zuen lortu. Filosofiaren eta matematikaren arteko harremanak saiakera, Filosofiaren sistema eta filosofiari buruzko beste anitz liburu idatzi zituen. Panteista zen, analisia eta sintesia, jainkotasunaren hasierako eta erabateko ezaguera eta haren agerkari diren munduko izakiak elkartzearen aldekoa. Krausen pentsaerak Espainian izan zituen jarraitzailerik sutsuenak.
- Kratino
- Kraus, Alfredo
- Kraus, Karl
- Kraus, Lili
- Krause, Barbara
- Krause, Karl Christian Friedrich
- Krause–ren korpuskulua
- krausismo
- Krautheimer, Richard
- Kravtxuk, Leonid
- krazka