Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kraus, Alfredo

Espainiar tenorra (Kanaria Handiko Las Palmas, 1927 - Madril, 1999). Valentzian, Bartzelonan eta Milanen egin zituen kantu ikasketak. Zartzuela abestu zuen Espainian eta 1958an Bartzelonako Liceo-n egin zuen aurkezpena. Ondoren Londresko Covent Garde-n (1959), Chicagon (1962) eta New York-en (1966). Munduko tenorrik ospetsuenetako bat da. Irabazi dituen sarien artean aipagarria da 1984. urtean lortu zuen Laura Volpi Nazioarteko Saria. Ahotsez tenor lirikoa da; teknika harrigarria du. Interpretazio aipagarriak ditu Verdi-ren Rigoletto, Gounod-en Fausto, Massenet-en Werther, baita Bellini, Donizzetti eta Rossiniren lanak. Gayarre filmaren antzezle nagusia izan zen.