Departamento de Cultura y Política Lingüística

krater

iz. Sumendi baten gainaldean dagoen inbutu itxurako sakonunea.  v  Meteorito baten kolpearen eraginez lurrazalean agertzen den sakonunea. Ezagunena Arizonako desertuan dago; 1,2 kilometroko diametroa du, eta ziurrenera orain dela 15.000-40.000 urte inguru sortu zen, burdina meazko meteorito batek lurra jo zuenean.