Ohiko galderak
Atal honetan, kontziliazioarekin lotutako galdera ohikoenen bilduma aurkituko duzu.
- Eskatu diezaioket enpresari telelana egitea?
- Zer gerta leike haurdun banago?
- Zer gerta leike egokitze edo murrizketa lanaldiaren inguruan desadostasuna balego enpresarekin? Epaitegira joan naiteke?
Telelana egitea da enpresa eta langilearen arteko erabakia. Krisialdi egoera honetan, aurrera eramateko aukera egonez gero, lehentasuna izango du kontratua etetea edo murriztearen aurrean. Hau da, langileak badu eskubidea telelana egiteko baita, lanpostuaren malgutasun neurrien eskaera bideratzeko.
Badaukazu eskubidea enpresari eskatzeko Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak aurreikusten dituen haurdunaldiko neurriak ezar ditzan. Hala ere, prebentzio-neurriez gain -lanaldi egokitzea, lanpostuaren aldaketa- arriskua badirau, zure edota fetuaren osasunean, laneko baja eska dezakezu haurdunaldiaren arriskua egoteagatik.
Bai. Enpresa eta langilearen arteko akordioa ezinezkoa balitz, langilea joan daiteke auzitegira haren egokitze edo murrizketa lanaldi eskubidea eskatzera. Enpresak ezetza edo desadostasuna adierazten dioen momentutik, langileak 20 eguneko epea du lan-arloko epaitegian aurkezteko.