Enpresen zeregina kontziliazioan
Enpresen atala langileen bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko apustua egin nahi duten enpresa guztiei zuzenduta dago.
Erakundean kontziliazio-neurriak abian jartzen laguntzeko informazioa, baliabideak eta tresnak eskaintzen ditu. Horretarako, aplikatu beharreko araudiari eta kontziliazio-nerurriei buruzko informazioa ematen du, enpresen jardunbide egokien adibideak, kontziliazioaren ondorio onuragarriei buruzko dokumentazioa eta azterlanak, autodiagnostikoak eta kontziliazio-planak egiteko tresnak, kontziliazioari buruzko kontsultei erantzuteko zerbitzua, etab. Kontzilia komunitatea ere ezagutu ahal izango du (Kontziliazio Plan bat duten enpresei laguntzeko eta hazteko ekimena).
Kontziliazioa gai garrantzitsua izan da beti gizartean. Baina azken urtean, osasun-egoerak bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko beharra ikusarazi du. Horregatik, gaur egun, lehen planora igaro da administrazioen, gizarte-eragileen eta enpresen agendetan.
Bakoitzaren bizitza pribatua eta familia lanarekin uztartzeko zailtasunaren ondorio kaltegarriek, langileen bizi-kalitatean eragiteaz gain, gizartearen egitura osoan eta ekonomian eragiten dute.
Uztarketa-arazo horiekin geroz eta gehiago lotzen dira, besteak beste, jaiotze-tasaren beherakada, azken hamarkadetako mailarik baxuenean dagoena, biztanleriaren zahartzea, lan-esku kualifikatu eta ekoizlearen erabilgarritasuna, edota talentuaren atxikipena
Zein dira enpresek kontuan hartu behar dituzten gakoak?
- Familia eta lana bateragarri egiteko modua erraztu behar die euren langileei, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten neurriak erabiliz.
- Lana antolatzeko eta denbora kudeatzeko era berriak sartu behar dituzte, lana eta familia bateragarri egiteko aukera emango duten eredu berriak.
- Enpresa-kultura aldatu egin behar dute, uztarketa hori kudeaketaren beste atal bat bezala erantsiz, ez bakarrik gizarte-erantzukizunaren ikuspegitik begiratuta, baita estrategia moduan ere; hau da, langileen motibazioa areagotu, talentua erakarri eta antolakundeetan eutsi, errendimendua hobetu eta, ondorioz, enpresen helburuak hobetzen lagunduko duen estrategia moduan; izan ere, horrela, antolakunde eraginkor eta errentagarriagoak bihurtuko baitira.