Kontziliazioaren onurak
Norberaren bizitza eta familia-bizitza uztartzeko arazoek eragin negatiboa dute enpresetan, langileen osasun-arazoak eragiten baitituzte normalean (motibaziorik eza, absentismoa, talentu-ihesa, etab.), eta horrek zuzenean eragiten du erakundean. Baina kontziliazioa modu egokian ezartzen bada, onurak ekarriko dizkio erakundeari.