Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

78/1981 DEKRETUA, uztailaren 6koa (Dekretu horren bidez, industriaren, energiaren eta mehatzen arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Industria eta Energia
  • Jardun-eremua: Industria
Xedea:

1.- Industria eta Energiako Ministerioak industriaren eta eskulangintzaren arloan betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea; EAEk modu esklusiboan beteko ditu eginkizun eta zerbitzu horiek bere lurraldean, Estatutuan ezarritakoari jarraiki eta salbuespen hauek aintzat hartuta, Estatuaren esku geratuko baitira gai hauek: 

a) Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak, eta material nuklearrak eta erradiaktiboak lortzeko, maneiatzeko edo tratatzeko prozesuekin harreman zuzena duten osagaiak eta azpimultzoak egitea. 

b) Armak eta lehergaiak. 

c) Gerrarako materiala eta defentsarako osagaiak edo produktu bereziak fabrikatzeko instalazioak. 

d) Estupefazienteak eta psikotropikoak eta gai horiek dituzten produktuak fabrikatzea. 

Farmakoen eta elikagaien industriak, osasun-arloan, dagokion osasun-araudi teknikoak ezarritakoa bete beharko du. Farmakoen industriak arlo horretako Enpresen Erregistroan inskribatu beharko dira. 

Atzerriko teknologia eskuratzeko kontratuak aurretik egitea eskatzen duten industriak jarri, zabaldu eta lekualdatu ahal izateko, Industriako eta Energiako Ministerioak kontratua onetsi beharko du aldez aurretik. 

Konstituzioaren 131. artikuluak ezarritakoa garatzen ez den bitartean, Estatuak eta Autonomia Erkidegoak batera egingo dute burdingintza integralaren eta ontzigintzaren (ontziola handiak) sektoreen plangintza. 

2.- Euskal Autonomia Erkidegoak energia-arloko eginkizunak eta zerbitzuak beteko ditu, Autonomia Estatutuaren 10., 11. eta 11.2.c) artikuluetan adierazitako moduan. 

3. Industriako eta Energiako Ministerioak hainbat arlotan betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak beteko ditu EAEk aurrerantzean bere lurralde-eremuan, meatze-araubidearen oinarrietan dauden irizpideei lotuta; hona hemen eginkizun eta zerbitzu horiek: 

a) 1973ko uztailaren 21eko Meatzeen Legearen A atalak jasotako baliabideak ustiatzeko baimenak emango ditu. 

b) Lege horren B atalean aipatzen diren lurrazpiko meatoki ez-naturalak ustiatzeko baimenak emango ditu; ez dira hor sartzen, ordea, produktu energetikoak biltegiratzeko erabiltzen direnak. 

c) Lege horren C atalean eta azaroaren 5eko 54/1980 Legearen D atalean aipatzen diren baliabideetarako emakidak emango ditu, bai eta baliabide horiek ustiatzeko eta ikertzeko baimenak ere, betiere, baliabide horiek bere lurraldean badaude osoro. 

d) Mineralak miatzeko, ikertzeko, ustiatzeko eta mineralei etekina ateratzeko lanak ikuskatzeko eta zaintzeko eskumenak egikarituko ditu EAEk, bai eta jarduera horiei dagozkien ahalmen teknikoak ere; eta, gainera, ahalmen tekniko horiek beste aplikazio batzuetarako erabili ahal izango ditu. Era berean, zehatzeko eta iraungipena adierazteko ahalmenak edukiko ditu. 

4.- Industria eta Energiako Ministerioak arlo batzuei buruzko Estatuko legeria betearazteko zituen zerbitzuak eta eginkizunak beteko ditu aurrerantzean EAEk bere lurralde-eremuan; hona hemen arlo horiek: 

a) Industria-jabetza.

b) Pisuak eta neurriak; metalen kontrastea.

Eskumenen konfigurazioa