Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Liburutegia eta argitalpenak
  4.  
  5. Argitalpenak
  6.  
  7. Pertsonak eta Antolakunde Publikoak kudeatzeko Euskal Aldizkaria
 

Aldizkaria

Azken zenbakia

AZAROA 2024

AZTERLANAK

Introducción al monográfico sobre la gestión de los fondos Next Generation de la Unión Europea y sus retos de integridad y eficacia

Egileak: VILLORIA MENDIETA, Manuel y  CAMPOS ACUÑA, C. 

La imperiosa necesidad de implementar sistemas de integridad en las administraciones públicas

Egilea: LOPEZ DONAIRE, Mª Belen.   

LABURPENA: Lan honetan, oinarria zera da: administrazio publikoen barruan jokabide etikoak balioa sortzen du eta interes publikoak pribatuen gainetik ipintzen ditu, administrazio onerako eskubidea ziurtatuz, hala. Integritate-esparruak edo -sistemak zer diren aztertuko dugu, eta erakundeetan zergatik ezarri behar diren (eta are gehiago, administrazio publikoetan). Horretarako, dakartzan onurak azpimarratuko ditugu eta integritatea neurtzeko adierazleak emango. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (aurrerantzean, SEEP) erabakitzen eta exekutatzen duten erakundeek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 Erregelamenduaren (EB) –Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (aurrerantzean, SEM) ezartzen duenaren– 22. artikuluan ezarritako betebeharrak eta SEEPen kudeaketa-sistema eratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. artikuluaren 1. atalean xedatutakoa betetzeko ezarri behar izan dituzten iruzurraren aurkako neurrien planek integritate-esparruekin duten lotura aztertzen da. Azkenik, adimen artifizialak sektore publikoan duen eragina, haren erabilerak eta, batez ere, erronkak eta zailtasunak jorratzen dira, bereziki arreta jarriz integritate-sistemei. Adimen artifiziala administrazio publikoa eralda dezakeen tresna boteretsua dela azalduko dugu.

GAKO-HITZAK: administrazio onerako eskubidea, integritatea, adimen artifiziala, integritate-esparruak, iruzurraren aurkako neurrien planak.

Evaluación de los sistemas de información de la Ley 2/2023, y de los fondos Next Generation: independencia del canal externo y transparencia de los procesos internos

Egilea: ROS MEDINA, Jose Luis. 

LABURPENA: Lan honetan, gardentasuna lantzen da, ikusteko nola Espainiako gobernuak hala gobernu autonomikoek abian jarri dituzten salaketa- edo informazio-sistemak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko urriaren 23ko 2019/1937 (EB) Zuzentarauaren eraginez (Batasuneko Zuzenbidearen arau-hausteei buruz informatzen duten pertsonak babesteari buruzkoari da, eta haren transposizio-araudiari –otsailaren 20ko 2/2023 Legea– ere hartu behar da aintzakotzat). Araudi horrek barneko informazio-sistemak ezartzeko betebeharra jarri die administrazio publiko guztiei; gainera, Estatuko Administrazio Orokorrak Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen mende egongo den kanpo-kanala garatu behar duela ere ezartzen du. Kanal horien gardentasunak berebiziko garrantzia du kanal horiek fidagarri izango badira, kontuan izanik Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren garapenaren ondorioz funts ugari ari direla exekutatzen gaur egun eta horrek iruzur eta ustelkeria egiteko posibilitateak areagotzen dituela. Artikulu honetan, erakunde publikoen alerta- edo salaketa-postontzien gardentasun-indize bat garatu dugu, ematen duten informazioa, web ikusgarritasuna, erabilerraztasuna, informazioaren argitasuna eta kanpoko kanalei nahiz  Next Generation funtsei buruzko informazioa kontuan hartuta. Emaitzak nahiko etsigarriak dira: begi-bistakoa da sistema ugariri buruzko inongo informaziorik ez dagoela eta gardentasun kaskarra dela, eta emaitzak hobeak dira Estatuan autonomia erkidegoetan baino.

GAKO-HITZAK: ustelkeria, salaketa, zuzendaritza, iruzurra, gardentasuna.

Hacia una contratación ética y transparente. Implementación de los códigos de conducta en el marco de los fondos Next Generation

Egilea: MANOTAS RUEDA, Goizeder.

LABURPENA: Artikulu honek jokabide-kodeak eta integritate-sistemak aztertzen ditu Next Generation Funtsen testuinguruan, iruzurra prebenitzeko mekanismo egokia baita. Next Generation Funtsek iruzurraren aurkako neurri sendoagoak eta etikoagoak hartzera bultzatu dituzte administrazio publikoak. Ildo horretan, kontratazioaren esparruan jokabide-kode bat hartzearen onurak aztertzen ditu testuak, eta kontratazio-prozedurekin lotutako arrisku etiko espezifikoak kudeatu beharrari ere heltzen die. Arrisku etiko horiek arintzeko estrategia gisa kode etikoek eta integritate-sistemek duten garrantzia nabarmentzen da, eta sistema horiek eraginkortasunez ezartzean jazo litezkeen oztopo komunak identifikatzen dira.

GAKO-HITZAK: Arrisku etikoak, Integritate-sistemak, Jokabide-kodeak, Kontratazio publikoa,  Next Gerenation funtsak.

Gestión de riesgos en el plan de recuperación, transformación y resiliencia: la prevención de los conflictos de intereses.

Egilea: CAPDEFERRO VILLAGRASA, Oscar.

LABURPENA: 2021az geroztik, Espainian neurriak ezarri dira Europako funtsak osorik kudeatzeko eta, bereziki, prebentzio-kontroleko jarduera bultzatu da, arrisku-analisian oinarritutako plangintzaren bidez, esku hartu aurretik interes-gatazkarik ez dagoela adierazteko azalpen pertsonalen bidez, eta balizko ustelkeria-kasuak detektatzeko analisi automatizatuen bidez.  Espainian ustelkeriaren aurkako borrokan aurrera egitea dakarten neurriak dira, nahiz eta gai negatibo batzuk nabarmen samarrak diren, baina baliagarri izan daitezke, etorkizunerako kontuan hartu, mekanismo horiek hobetzeko eta, agian, horien erabilera Europako funtsen kudeaketatik harago aplikatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) amaitu ondoren. 

GAKO-HITZAK: arriskuen kudeaketa, adimen artifiziala, interes-gatazka, Europar Batasuna, ustelkeria. 

Del "greenwashing" al "integrity-washing": la importancia de los modelos de prevención del fraude en la gestión de los fondos Next Generation EU

Egilea: REGO VILAR, Simón.

LABURPENA: Artikulu honek kudeaketa publikoan iruzurra prebenitzeko eta integritate-esparruak sustatzeko ereduak alderatzen ditu, sektore publikoaren independenteak diren kanpo-kontroleko organoek NextGenerationEU funtsen kudeaketan duten esperientzia oinarrituta. Hori kontuan izanik, gogotik aztertzen dira bai barne-esparruan aplikatutako eredua bai Europar Batasunaren erreferentzia,  baita beste testuinguru konparatu batzuk ere –hala nola Goi Mailako Erakunde Fiskalizatzaileen Latinoamerikako eta Karibeko Erakundean– egindako proposamena. Laburbilduz, Europako funts berrien kudeaketa –garai bateko ikuspegia, hots, finantza-xurgapenerako gaitasuna, atzean utzi eta mugarri eta helburuei lekua utzita, alegia, bete eta bete jardun beharrean, esku-hartze publikoko programen errendimenduarekiko kezka lantzen hasita– eta integritate publikoa. Txanpon baten aurkia eta ifrentzua, oso desberdinak bai hezurmamitzeko eta ezartzeko eratan, bai erakundeen erantzunetan (barne-esparruan eta konparazioz).

GAKO-HITZAK: iruzurraren aurkako borroka, integritatea, kanpo-kontrola, nextgenerationeu, prebentzioa.

Fiscalización de los planes antifraude: ¿analizar concienciación o cumplimiento?

Egilea: VAZ-SERRA, Miguel Angel. 

LABURPENA: Erakundeetan iruzurraren aurka borrokatzekotan –edo, oro har, integritate publikoa garantizatzeko– planak, ereduak edo sistemak ezartzekotan, ezinbestekoa da arduradunen lidergoa, hartzaileen konpromisoa eta, neurri handi batean, integritate publikoaren kultura existitzea, sistema horiek formalitateen batura huts bihurtu ez daitezen. Horrek berrikuntzak dakartza planteamenduan nahiz kontrol-metodoetan. Artikulu honetan Kontu Auzitegiak arlo honetan kanpo-kontroleko jardunaren ikuspegi jakin bat erakutsi nahi dugu, sistema horien jatorritik eta premiatik abiatuta, 2023ko abenduan onartutako Iruzurraren aurkako Planei buruzko Txostenaren ikuspegi eta emaitza garrantzitsuenak jorratzeko, sistema horien eraikuntzan eta inplementazioan urratsez urratseko ikuspegia proposatuz eta, amaitzeko, iruzurraren eta integritate publikoaren aurkako borrokan erakundeek duten zereginari buruzko hausnarketa eginez.

GAKO-HITZAK: betetzea, fiskalizazio-txostena, iruzurraren aurkako planak, iruzurraren aurkako sistemak, kontzientziazioa. 

La gestión autonómica de los fondos Next Generation: ¿problema u oportunidad?

Egilea: CICUENDEZ SANTAMARIA, Ruth y TAMAYO SAÉZ, Manuel. 

LABURPENA: Next Generation EB funtsak ezohiko finantzaketa-mekanismo bat dira, pandemiaren ondoren susperraldi ekonomikoa ziurtatzeko. Funts handi horietako asko autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzte; aukera eta erronka handia da hori administrazio horientzat. Autonomiek Next Generation EB funtsak eraginkortasunez eta efizientziaz gauzatzeko duten gaitasuna aztertzen da artikuluan, kontuan izanik, aldi berean, Europar Batasunaren irizpideak eta eskakizunak bete behar dituztela. Horretarako, administrazio-egituren, giza baliabideen, arau-esparruaren, prozeduren eta sistema teknologikoen antolamendu-ahulguneen eta -oztopoen diagnostikoa egiten da autonomia-erkidegoaren eremuan –funts horien kudeaketa eta gauzatze egokian eragina izan baitezakete–. Aldi berean, arazo horiek konpontzeko eta baliabideen banaketa egokia ziurtatzeko ezarritako neurriak eta erantzunak aztertzen dira. Azterketa egiteko, Autonomia Erkidegoan funtsak kudeatzeko duten zuzeneko erantzukizuna duten pertsonei elkarrizketak egiten zaizkie. Emaitzek erakutsi dutenez, autonomia-erkidegoek ez zuten erronka horri aurre egiteko gaitasun instituzional egokirik, denek ez zuten egoera bera hasieran, eta denek indartu behar izan dituzte gaitasun horiek, hainbat neurri ezarriz.

GAKO-HITZAK: autonomia-erkidegoak, eraginkortasuna, erreformak, gaitasun instituzionala; Next Generation funtsak (EB), pertzepzioak.

Modernización de las administraciones y compra pública vinculada al mecanismo de recuperación y resiliencia: riesgos y debilidades en materia de integridad.

Egilea: GUTIERREZ DAVID, Mª Estrella.

LABURPENA: Lan honen medioz Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren («SEEP») C11 osagaiarekin lotutako erosketa publikoarekin erlazionatutako erreforma eta inbertsio batzuk sistematizatu nahi dira, «Administrazio Publikoen Modernizazioa», Plana exekutatzearekin lotutako kontratazioaren integritaterako arriskuak eta ahuleziak identifikatze aldera. Horretarako, Integritate Sistema Nazionalaren metodologia, Kontseiluaren Exekuzio Erabakietan jasotako mugarriak eta helburuak eta kontrol-agintariek egindako ebaluazioak hartu dira kontuan. Ikuspegi metodologiko horretatik abiatuta, Espainiako kontratazio-sistemaren arrisku eta ahulezia endogeno eta exogeno batzuk identifikatu dira, SEEPeko funtsak exekutatzearekin lotuta. Hona hemen arrisku horietako batzuk: ustelkeria eta iruzur posiblea, kontratazioaren arloko arauak ez betetzea, estuguneak sortzea Suspertze eta Erresilientzia Funtsen exekuzioan eta Planaren errendimendu ez-efikaza. Ahulezia endogenoak honako hauei dagozkie: gure kontratazio-sistemaren patologia sistemikoak, lehia eta eraginkortasuna, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari («SEM») lotutako kontratazioaren trazabilitateak eta gardentasunak dituen mugak, administrazio-gaitasunaren gabeziak, eta SEEPen diseinuan bertan eta errendimendua kontrolatzeko eta ebaluatzeko mekanismoetan dauden gabeziak. Hona hemen arrisku-faktore exogenoetako bat zera da suspertze- eta erresilientzia-mekanismoaren diseinuaren mugak berak (baliteke horrek plan nazionalen konfigurazioa baldintzatzea).

GAKO-HITZAK: 11.Osagaia - Administrazio Publikoa Modernizatzea, Kontratazio Publikoa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan Nazionala, Integritate Sistema Nazionala.

De los fondos Next Generation a los sistemas internos de información de la Ley 2/2023 de 20 de febrero reguladora de la protección de las personas que informen sobre infracciones normativas y de lucha contra la corrupción. Novedades bibliográficas

Egilea: SÁNCHEZ SÁNCHEZ, Rosa.

LABURPENA: Next Generation funtsen eta Barne Informazio Sistemen arteko lotura juridikoa ezarri ondoren, artikuluak honako hau aztertzen jarraitzen du ikuspegi kritiko batetik eta sektore publikoan zentratuta: otsailaren 20ko 2/2023 Legeak –Arau -hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzekoak– haiei buruz aurreikusten duen erregulazioa. Amaitzeko, adibide aitzindari izan den kasu baten aurkezpena dakar: Bartzelonako Udalaren Barne Informazio Sistema, 2017an martxan jarri zena. Argudio-ildo horri jarraituz, eta Barne Informazio Sistemek nola ustelkeria detektatu eta prebenitzeko hala informatzaileak babesteko ezinbesteko baliabide gisa duten garrantzia kontuan hartuta, horien erregulazioan antzemandako ahultasunak azaleratuko dira, bai eta horiek txertatzen diren erakundearentzat berarentzat –eta, are garrantzitsuagoa dena, baita ohartarazleentzat ere– dakartzaten arriskuak; azken batean, herritarrek erakunde publikoengan duten konfiantza azpimarratuko da.  Hori dela-eta, pieza bakoitzari arreta berezia eskaintzen zaio, bereziki Barne Informazio Sistemaren arduradunaren figura berri eta ezezagunari, Legeak ezartzen dizkion betebeharren aukerari buruz sentsibilizatzeko ez ezik, bere eginkizunak betetzeak eskatzen dituen bermeei buruz sentsibilizatzeko ere bai, tratamenduari merezi duen garrantzia ez emateak berekin dakartzan era askotako arriskuez ohartaraziz (ospea, ekonomia eta abar kolokan).

GAKO-HITZAK: barne- eta kanpo-salaketa kanala, ustelkeria, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzeko otsailaren 20ko 2/2023 Legea, Next Generation (EU), Barne Informazio Sistema.

BIBLIOGRAFIA AUKERATUA

Novedades bibliográficas

Azken aldaketako data:

  •  
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana