Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Berariazko hizkuntza prestakuntza
 

Berariazko hizkuntza prestakuntza

Informazio Orokorra: Berariazko Hizkuntza Prestakuntza

 

Berariazko hizkuntza prestakuntza administrazioko langileei zuzendutako prestakuntza berezitua da, langileek eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko.

2014ko katalogo orokorra

Ikastaroen helburua
Ikastaro motak
Izen-ematea

Ikastaroen helburua

 

Oro har, berariazko hizkuntza ikastaro hauek administrazioan euskararen erabilera sustatzea dute helburu: ahozko eta idatzizko erabilera, alegia. Saio praktikoak dira denak, langileek eguneroko lanean izan ditzaketen hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko pentsatutakoak. Kalitatezko hizkera zer den administrazioko idazki eraginkorrak nola idatzi, jendaurrean nola hitz egin... horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzu gure katalogoan.

Ikastaro motak


Berariazko hizkuntza prestakuntzan aurrez aurreko eta lineako ikastaroak eskaintzen ditugu.

Aurrez aurrekoak: Batez ere, IVAPeko egoitzetan eskainiko dira, baina erakunderen batek taldea osatuz gero, haren egoitzan eskaintzeko aukera aztertuko da. Ikastaroen fitxa teknikoan zehaztuko da nori zuzendua dagoen, zein baldintza bete behar dituen ikasleak ikastaroa egin ahal izateko, eta izena emateko beharrezkoa den euskara maila.

Lineakoak: Ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzako langileei eta EAEko beste administrazioetako langile publikoei irekita daude. Plaza kopurua mugatua da; hori dela eta, izen ematearen hurrenkera data izango da ikasleak baztertu ala onartzeko irizpidea.

Gaur egun ditugun lineako ikastaro guztiak moodle plataformaren bidez eskaintzen ditugu, eta adituek gidatuko dituzte. Oro har, ikastaro hauek 15 orduko ikastaroen balioa dute, nahiz eta hilabetez izango ditugun ikusgai eguneko 24 orduetan. Ikasleak epearen barruan bukatu beharko du ikastaroa, ez baita epeak luzatzeko aukerarik izango.

Izen-ematea


Eusko Jaurlaritzako langileak

Eusko Jaurlaritzako langileek izena eman dezakete berariazko hizkuntza prestakuntzan eskaintzen diren ikastaro guztietan. Hala ere, kontuan izan behar dute ikastaro hauetan plaza kopurua mugatua dela, eta izena emateak ez duela esan nahi zuzenean onartuko dugunik. Izena eman dutenen artean, lehentasuna izango dute Erabilera Planaren eraginpean dauden langileek. Horrez gain, IVAP sail guztiei aukera bera ematen saiatuko da; hori dela eta, leku arazoak daudenean, sailak erabaki beharko du lehentasuna nori eman.

Izena emateko urratsak:

1) Eskaria IVAPeko aplikazioaren bidez egingo du interesatuak berak.
2) Oniritzi epearen barruan sailak onartu/ukatu egingo ditu eskariak. Epearen barruan sailaren oniritzirik jaso ez dutenak zuzenean baztertuko ditugu.
3) IVAPek sailak onartutakoak onartuko/ukatuko ditu. 
4) IVAPek sailetako solaskideei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko.

Beste administrazioetako langileak 

Beste administrazioetako langileak Eusko Jaurlaritzakoak ez diren EAEko langile publikoak dira: udal, aldundi eta erakunde autonomiadunetakoak. Ikastaroetan plaza kopurua mugatua denez, lehentasuna izango dute Erabilera Planaren eraginpean dauden langileek.

Izena emateko urratsak:

1) Erakundeko prestakuntza teknikariak edota hizkuntza normalkuntzarako teknikariak, eskaera orria bete, eta IVAPera bidaliko du izena emateko epearen barruan.
2) IVAPeko teknikariak, hala badagokio, matrikula bideratuko du.
3) Oniritzien epea agortutakoan, IVAPek eskariak onartuko/ukatuko ditu.
4) IVAPek erakundeetako teknikariei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko.

 

Azken eguneratzea: 2013/12/09
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana