Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Liburutegia eta argitalpenak
  4.  
  5. Argitalpenak
  6.  
  7. Pertsonak eta Antolakunde Publikoak kudeatzeko Euskal Aldizkaria
 

Aldizkaria

Pertsonak eta Antolakunde Publikoak kudeatzeko Euskal Aldizkariaren atalen polítika

AZTERLANAK

Ikerkuntza esperimental eta teorikoko artikulu originalak jasoko dira atal honetan. Ondoko artikuluak hain zuzen ere, zerbitzu publikoaren eraginkortasuna eta eragingarritasuna handitze aldera izango dira: giza baliabideei buruzkoak, administrazio publikoen hobekuntzaren antolakuntza eta kudeaketari buruzkoak, egungo jendartearekin bat lan-kultura integratzaile eta berdinzale baten ikuspegia dutenak.

Hortaz, besteak beste, ondoko esparruak bilduko dira atal honetan: langileak hautatu eta biltzea, prestakuntza, lanaren ebaluazioa, karrera, lanpostuen azterketa eta diseinua, antolakuntza diseinua, enplegu publikoa, antolakundeen arteko komunikazioa, buruzagitza, langileen motibazioa eta jarduerak, talde lana, negoziazioa, jakinduriaren kudeaketa, lan harremanak, lan baldintzak, lan osasuna, antolakunde kultura, politikak, kalitate ereduak eta tresnak administrazio publikoan, kudeaketa publikoa, giza baliabideen kudeaketa estrategikoa, etab.

Aldizkarirako, atal honetan onartutako artikuluak hiru mota dira:

1) Ikerketa artikulua Ikerketa originalaren emaitzen deskripzio osoa eta zehatza aurkezten duen agiria. Formatua: sarrera, metodología, emaitzak, ondorioak eta bibliografía. Hauek ere agertu behar dira: ikergairako garrantzitsua den literaturaren azterketa, argi eta garbi definitutako metodoak, adierazitako helburuarekin bat datozenak, azterketa atal argia eta eskuizkribuan aurkeztutako datuetatik sortutako eztabaida.

2) Hausnarketa artikulua Gai zehatz bati buruzko ikerketaren emaitzak aurkezten dituen agiria, egilearen ikuskera analitiko, azaltzaile edo kritikotik, jatorrizko iturriak abiapuntu izaki.

3) Berraztertze artikulua Ikerketa argitaratuen eta argitaratu gabeen emaitzak aztertu, sistematizatu eta integratzen dituen ikerkuntza baten ondoriozko agiria, aurretiko ikerketa enpirikoa sintetitatze giza baliabideen eta erakunde publikoen kudeaketan jakinduriaren produkzioa hobetzen laguntze aldera.

AZTERKETA ETA EZTABAIDA JURIDIKOA

Atal hau zuzenbidearen ikuskeren arteko hausnarketa, azterketa eta eztabaidarako eremua izan behar da, baita administrazio publikoak eta giza baliabideak kudeatzearekin lotzeko ere.

Artikuluek lagundu behar dute aldizkariaren eremuarekin lotutako doktrina esanguratsu eta berriena hedatzen, ikerketak, hausnarketak, iruzkinak, azterlanak, jurisprudentzia eta legeria oharrak, etab gehituz ikuspegi integratzaile batetik.

BERRIKUNTZA ETA JARDUNBIDE EGOKIAK

Atal honetara administrazio publikoen antolakuntza eta funtzionamendua hobetzeko esperientzia eta jarduketa berritzaile, sistematizatu eta dokumentatuak jasotzeko atala da. Ekintzek edo ekimenok eragin frogagarria eta iuskarria eduki behar dute zerbitzu publikoaren eragingarritasun eta eraginkortasunaren hobekuntzari dagokionez, eta eredu izan daitezke euren egoerara egokitu ditzaketen beste antolakunde batzuentzat. Kontuan hartuko dira esperientzia konparatuak, alderatutako kasuak pertsonak eta antolakundeak antolatzeko alorrean, eremu pribatuan zein internazionalean.

Aldizkarian argitara daitezen, esperientziei buruzko artikuluek bete behar dituzten oinarrizko irizpideak ondokoak dira:

o Egokitasuna. Esperientzia aldizkariaren alorreko ekintzei buruzkoa izan behar da.

o Berrikuntza. Bai esku-hartze edo jarduketaren ikuskera tradizionalak aldatu edo zalantzan jartzen dituelako, bai antolakuntza edo giza baliabideen kudeaketa arazoak konpontzeko esperientziei ekin zaielako. Esperientzia berritu daiteke programa, zerbitzua edo baliabidea hastean edo lehengo baliabideak aplikatzean.

JURISPRUDENTZIA

Atal honetan epai esanguratsuenen zerrenda eta bertako doktrinaren laburpen txikia eskaintzen da.

KRONIKA

Aldizkariaren esparruarekin zerikusia duten biltzar, jardunaldi edo ekitaldiei buruzko analisia.

ATAL BIBLIOGRAFIKOA

Atal honen xedea da aldizkariaren zenbaki bakoitza argitaratu aurretik, 6 hilabeteetan argitaratzen den giza baliabideen eta antolakundeen kudeaketari buruzko literatura esanguratsuaren ikuskera osoa eskaintzea  ingurumariko hizkuntzetan, eta aldizkariaren eremuko lanik garrantzitsuenen hizkuntzetan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa...) idatzitako argitalpenak jasoko dira. Aipamen bibliografikoak American Psychological Association (APA) arauak proposatutako egiturari egokituko zaizkio.

Aipamen edo aipuak gehi daitezke, hau da, argitalpen baten edo batzuen azterketa, eta garrantzitsuak izan behar dira unean uneko gai zehatz bat ikertzeko. Bestalde, errezentzioak oinarritzen diren liburuek gehienez aurreko hiru urteetan argitaratuak izan behar dute. 

Errezentsioek artikulu zientifikoek jarraitzen dituzten arau berberak jarraitu behar dituzte aipamenei eta erreferentzia bibliografikoei dagokienez. 

NOTAK

Atal hau artikulu informazio interesgarria eta gaurkotua eskaintzen duten artikulu laburrei aukera emateko sortzen da ( 6000 hitz gutxi gora behera).

Azken aldaketako data:

  •  
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana