Koiuntura DI-DA batean
2024ko abendua
Gizarte Segurantzako afiliazioa %1,2 hazi zen azaroan
Gizarte Segurantzak 1.022.898 afiliazio izan zituen azaroan, serie historiko osoko kopururik handiena. Urte arteko tasan neurtuta, hazkundea %1,2 izan zen, eta tasa hori aurreko hiru hilabeteetan erregistratutakoen oso antzekoa da. Beraz, administrazioaren erregistro horrek beheranzko bilakaera txiki bat erakutsi zuen urtearen hasieran, baina orain bere hazkunde erritmoa egonkortu du.
Gizarte Segurantzako afiliazioa. Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa
%1,2
Inflazioak bost hamarren egin du gora urrian
Euskadiko KPIa bost hamarren igo zen urrian, eta %2,3an kokatu zen, EBZk ezarri zuen %2,0ko helburuaren zertxobait gainetik. Gorakada horrekin, KPIak galgatu egin du EAEn erakutsi duen moteltzeko bidea, zeren eta maiatzeko tasa %3,9 izan baitzen eta irailekoa, berriz, %1,8.
KPI indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa
%2,3
EAEtik atzerrian saldutako esportazioak %5,0 jaitsi ziren urtarriletik irailera bitartean
Eustatek argitaratutako datuen arabera, urtarriletik irailera bitarteko atzerrirako esportazio guztiak %5,0 jaitsi ziren, eta pandemiaz geroztiko lehen uzkurdura izan zen. Hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea alderaketa 2023ko aldi berarekin egiten dela, orduan esportazioak maila historikoetara iritsi baitziren, 24.500 milioi eurora hurbilduz. Izan ere, 2024an saldutako 23.000 milioi euro baino gehiago hirugarren erregistrorik onena da serie historiko osoan.
Esportazioak Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa
-%5,0
Euskadik I+Gan eginiko gastua 2.000 milioi eurotik gorakoa izan da lehen aldiz
Eustatek argitaratu dituen datuen arabera, ikerketa eta garapenean (I+G) eginiko gastua (2.000 milioi eurotik gorakoa izan zen 2023. urtean, eta inoizko diru kopururik handienera iritsi zen. Datu horrek %11,6ko igoera adierazten du, 2022an 1.794,7 milioi euro bideratu baitziren horretara, hau da, 208 milioi euro gehiago. Urteko hazkunde tasa hori gutxienez 1993. urtetik inoiz jaso den gehikuntza esanguratsuena da.
I+Gko gastua
Milioi euro
2.002,5
Euroaren eremuko jarduera ekonomikoa berriz ere murrizten ari da
Azaroan, euroaren eremuko PMI indize konposatua 48,1ean kokatu zen, hau da, aurreko datua baino ia bi puntu beherago eta azken hamar hilabeteetako mailarik baxuenean. 50 puntuetatik behera dagoenez, euroguneko jarduera ekonomikoa uzkurtzen ari da. Eskura dagoen informazioaren arabera, manufakturek ez dute suspertzeko inolako zantzurik erakusten eta 45,1eko balioa jaso dute; zerbitzuek, berriz, atzerapausoa eman dute eta 49,2ra jaitsi dira, bi puntutik gorako jaitsierarekin.
PMI konposatua
Eurogunea
48,1
Europako Batzordearen arabera, datozen urteetan ekonomiak hobera egingo du
Europako ekonomien hazkunde erritmoak neurrizkoa izaten jarraitzen du 2024ko lehen hiruhilekoetan, nahiz eta, Europako Batzordearen azken aurreikuspenen arabera, urte amaiera mesedegarriagoa izango den, barne eskariak gora egingo duelako. Dinamika hori datozen bi urteetara zabalduko da. Urte horietan, kontsumo pribatua handitzeaz gain, inbertsioak ere gora egin ahal izango du. Horrela, 2024an jardueraren hazkundea %0,9 izango da, eta bizkortu egingo da, 2025ean %1,5 eta 2026an %1,8 handitu arte.
Europar Batasunaren BPGa
Urte arteko aldakuntza tasa
%1,5
Taula makroekonomikoa. Eustat
Urte arteko aldakuntza tasa
2022 | 2023 | 2023 | 2024 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
III | IV | I | II | III | |||
BPG | 5,7 | 2,7 | 2,5 | 2,2 | 2,1 | 1,8 | 1,6 |
Barneko azken kontsumoa | 6,7 | 1,7 | 1,1 | 1,8 | 2,1 | 1,8 | — |
Familien kontsumoa | 7,8 | 1,9 | 1,2 | 1,9 | 1,9 | 1,7 | — |
Administrazioaren kontsumoa | 3,1 | 1,3 | 0,8 | 1,8 | 2,6 | 2,2 | — |
Kapital eraketa gordina | 8,7 | 1,8 | 1,5 | 2,0 | 2,4 | 1,6 | — |
Barne eskaria | 7,2 | 1,8 | 1,2 | 1,9 | 2,2 | 1,7 | — |
Esportazioak | 13,7 | 1,0 | 0,3 | -1,6 | -2,0 | 2,1 | — |
Inportazioak | 15,9 | -0,2 | -1,3 | -2,0 | -1,8 | 2,0 | — |
Lehen arloa | 2,2 | 16,0 | 14,4 | 10,3 | 6,5 | 2,8 | — |
Industria eta energia | 3,9 | 1,8 | 1,7 | 2,0 | 1,1 | 0,4 | — |
Eraikuntza | 5,8 | 2,6 | 2,3 | 1,8 | 1,7 | 1,5 | — |
Zerbitzuak | 6,7 | 3,0 | 2,6 | 2,2 | 2,4 | 2,3 | — |
Balio erantsi gordina | 5,9 | 2,8 | 2,5 | 2,2 | 2,1 | 1,8 | — |
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak | 3,4 | 1,7 | 2,0 | 2,2 | 2,2 | 2,1 | — |
Enplegua | 2,9 | 1,9 | 1,9 | 2,0 | 2,0 | 1,9 | — |
- Azaroa 2024 (PDF, 1MB)
- Iraila 2024 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2024 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2024 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2024 (PDF, 1MB)
- Apirila 2024 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2024 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2024 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2024 (PDF, 1MB)
- Abendua 2023 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2023 (PDF, 1MB)
- Urria 2023 (PDF, 1MB)
- Iraila 2023 (PDF, 1MB)