Koiuntura DI-DA batean

2025eko maiatza
EAEko ekonomia %2,0 hazi zen 2025eko lehen hiruhilekoan
Eustaten kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera, EAEko ekonomia %2,0 hazi zen 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Tasa hori aurreko hiru aldietakoetan jaso zen aren antzeko balioa da. Emaitza horrek zertxobait gainditzen du Ekonomia Zuzendaritzak bere azken agertoki makroekonomikoan zenbatetsitako aurreikuspena. Industria sektorearen hobekuntzak (IPI %1,3 hazi zen urtarrilean eta %0,5, berriz, otsailean) eta, bereziki, eraikuntzaren sektoreak hazkundea bultzatu zuten eta kanpo sektorearen bilakaera konpentsatu zuten. Sektore horren esportazioak %4,7 uzkurtu ziren urtarrilean, nahiz eta otsailean %2,4 igo ziren.
Barne Produktu Gordina (BPGa)
Urte arteko aldakuntza tasa
%2,0
Lehen hiruhilekoan, 16 eta 64 urte bitarteko enplegu tasa %70,7 izan zen
BJAk argitaratutako informazioaren arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan 16 eta 64 urte bitarteko biztanleen okupazio tasa %70,7 izan zen. Tasa hori aurreko hiru hiruhilekoetan erregistratu zirenak baino txikiagoa da, baina 2024ko hilabete berean lortutako balioa baino puntu erdi handiagoa da.
Enplegu tasa. Guztira
Ehunekoa
%70,7
Euskadiko inflazioa %2,8ra jaitsi zen martxoan
Martxoko KPIak %2,8ko balioa hartu zuen, aurtengo otsailean erregistratu zena baino bost hamarren txikiagoa. Horrekin, badirudi azken hilabeteetako moderaziorako joera sendotzen ari dela. Erregaiek eta elektrizitateak lagundu egin dute emaitza hori lortzen, merketu egin baitira. Bestalde, azpiko inflazioa %2,5 hazi zen, aurreko datua baino hamarren bat gehiago.
KPI inidize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa
%2,8
EAEko enpresek baikortasun handia erakusten jarraitzen dute
INEk enpresen konfiantzari buruzko inkestaren emaitzak argitaratu ditu, eta EAEko enpresen datuak oso positiboak dira. Hain zuzen ere, bigarren hiruhilekorako ateratzen den maila 137,0 da, aurreko datua baino puntu bat txikiagoa, baina serie historiko osoko handienetakoa. Beraz, enpresek baikortasun handia erakusten dute berriro.
Enpresarien konfiantza indize harmonizatua
Euskadi
137,0
Euroaren eremuko PMI konposatua apirilean galgatu zen
Apirilean, euroaren eremuko PMI konposatuak 50,1eko balioa hartu zuen, ekoizpena egonkortu dela iradokitzen duena, ia inolako igoerarik edo murrizketarik gabe. Adierazle hori osatzen duten bi sektore handiek jokatzen zituzten rolak irauli direla hautematen da. Alde batetik, manufakturen ekoizpenak atzean utzi du aurreko hilekoetako ahultasuna, eta sendo handitu da (51,2); zerbitzuak, berriz, hilabete askotan positiboan mantendu dira, eta uzkurtze eremuan kokatu dira (49,7).
PMI konposatua
Eurogunea
50,1
NDFk ohartarazi du muga zergek hazkunde globala geldiaraziko dutela
NDFren aurreikuspen berrietan kalkulatzen da oztopo komertzialek munduko merkataritzaren bolumena %1,5 murriztuko dutela 2025ean eta %0,8, berriz, 2026an. Produkzioaren hazkunde globalari dagokionez, eragina bost hamarrenekoa izango da aurten, eta hiru hamarrenekoa datorren urtean. Mexiko izango da tentsio komertzialek gehien kaltetuko duten herrialdea, eta bere hazkundea %1,7 murriztuko da; ondoren, AEBren beste aliatu tradizional batzuk egongo dira, hala nola Kanada, Erresuma Batua eta Japonia.
Munduko BPGa
Urte arteko aldakuntza tasa
%2,8
Taula makroekonomikoa. Eustat
Urte arteko aldakuntza tasa
2023 | 2024 | 2024 | 2025 | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
I | II | III | IV | I | |||
BPG | 2,7 | 2,2 | 2,4 | 2,1 | 2,0 | 2,1 | 2,0 |
Barneko azken kontsumoa | 1,7 | 2,4 | 2,2 | 2,3 | 2,4 | 2,5 | — |
Familien kontsumoa | 1,9 | 2,4 | 2,1 | 2,3 | 2,4 | 2,5 | — |
Administrazioaren kontsumoa | 1,3 | 2,3 | 2,4 | 2,3 | 2,3 | 2,3 | — |
Kapital eraketa gordina | 1,8 | 2,1 | 2,3 | 1,7 | 2,0 | 2,3 | — |
Barne eskaria | 1,8 | 2,3 | 2,2 | 2,2 | 2,3 | 2,4 | — |
Esportazioak | 1,0 | 0,1 | -3,4 | 2,1 | 2,0 | -0,3 | — |
Inportazioak | -0,2 | 0,3 | -3,5 | 2,2 | 2,4 | 0,2 | — |
Lehen arloa | 16,0 | 3,1 | 6,5 | 2,8 | 1,0 | 2,2 | — |
Industria eta energia | 1,8 | 1,0 | 1,7 | 1,0 | 0,8 | 0,5 | — |
Eraikuntza | 2,6 | 1,6 | 2,2 | 1,0 | 0,9 | 2,2 | — |
Zerbitzuak | 3,0 | 2,6 | 2,6 | 2,5 | 2,5 | 2,7 | — |
Balio erantsi gordina | 2,8 | 2,1 | 2,4 | 2,1 | 2,0 | 2,1 | — |
Ekoizkinen g/ zerga garbiak | 1,7 | 2,3 | 2,3 | 2,3 | 2,2 | 2,2 | — |
Enplegua | 1,8 | 1,8 | 2,0 | 1,9 | 1,6 | 1,6 | 1,5 |
Oharra: Hiruhilekoko desagregazioa eguneratu gabe dago Eustaten aldetik.
2023ko aurrerapena eta 2024ko behin-behineko datuak.
- Otsaila 2024 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2024 (PDF, 1MB)
- Abendua 2024 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2024 (PDF, 1MB)
- Urria 2024 (PDF, 1MB)
- Iraila 2024 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2024 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2024 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2024 (PDF, 1MB)
- Apirila 2024 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2024 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2024 (PDF, 1MB)