Bilaketa aurreratua

Ekonomiaz, Ekonomiari buruzko euskal aldizkaria  
Ekonomiaren esparruan, analisia eta eztabaida bultzatzeko eta bereziki EAEko ekonomiari dagozkion gaiak jorratuz, Eusko Jaurlaritzak 1985etik sei hilean behin nazioarteko argitaratzen duen aldizkaria. ISSN-0213-3865 / / E-ISSN 2340-4051

105.I/2024: Enplegua Euskadin eraldaketa demografiko, teknologiko eta klimatikoaren aurrean

Zenbaki berezi honek erakutsi nahi du nola hamarkadako eraldaketa eta erronka handiak (demografikoak, teknologikoak eta klimatikoak) dagoeneko lan-merkatuan eragiten ari diren. Egoera horrek ziurgabetasuna sortzen du ekonomian oro har, eta, bereziki, beharko diren eta sortuko diren enplegu motetan; baita oraingo eta etorkizuneko langileei eskatuko zaizkien gaitasun berrietan ere. Horretarako, Euskadiko Enpleguaren Liburu Zurian jasotako hausnarketetan oinarritu da, eta haren ideia batzuk aztertu ditu. Erronka horiei heltzean, produktibitatea eta kalitatezko enplegua bultza ditzaketen neurri eta ekintzetan sakondu du, gizarte bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak kontuan hartuta. Horiek horrela, sortzen ari diren sektore eta lanbide batzuek hazkunde esanguratsua izango dute eta trebetasun berriak eskatuko dituzte. Bestalde, industrian eta gainbeheran dauden lanbideetan diharduten langileak egongo dira, eta aldaketetara egokitu eta hazten ari diren sektoreetan enplegua aurkitzen saiatu beharko dute. Politika publikoaren esku-hartzea erabakigarria da kolektibo zaurgarrienek (alegia, birkokatzeko zailtasun handienak dituztenek) izango dituzten eragin negatiboak arintzeko. Monografikoarekin batera, lankidetza askeko bi lan daude. Lehenengoan, enpresen ingurumen-dibulgazioaren garrantzia azpimarratzen da, klima-krisiaren eta trantsizio energetikoaren testuinguruan. Bigarrenean, berriz, antolaketarako trebetasun bikoitzak, ETEi dagokienez, enpresen lehiakortasunean izan dezakeen garrantzia erakusten da, euskal enpresen kasu-azterketa baten bidez.

Arriba

  • Liburu osoa

    Ekonomia eta plangintza zuzendaritzaDirección de Economía y Planificación


Abajo