Segurtasun Saila

Konpartitu

Boto elektronikoa. Euskadi. Demotek

Demotek

Demotek© boto elektronikorako sistema berritzailea da. Gaur egun bozkatzeko erabilitako modua errespetatzen du, baina azkarrago zenbatzen ditu hauteskunde-txartelak eta azkarrago igorri eta jakinarazten ditu hauteskundeetako emaitzak. Orain arte, Demotek© blokeatutako hautagai-zerrenda itxiak dituzten hauteskunde-prozesuetan eta edozein erreferendum edo herri-galdeketatan ezartzen da.

Demotek Logoa

Hautestontzi elektronikoa

Aurkezpena

EKIMENA ETA PROIEKTUA


Demotek© Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzaren ekimenaz sortu eta sustatu da. Horrez gain, Euskadiko punta-puntako enpresen taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko zein herrialdeko Zentro Teknologikoen Sareko diziplina anitzeko I+G+b ikerketa-taldeak garatutako lanari esker, ohiko bozketarako eta bozketa elektronikorako ereduak bateratu ahal izan dira.

Demotek©, boto elektronikorako sistema berritzailea da. Gaur egun bozkatzeko erabilitako modua errespetatzen du, baina azkarrago zenbatzen ditu hauteskunde-txartelak eta azkarrago igorri eta jakinarazten ditu hauteskundeetako emaitzak.

Proiektu aitzindaria da estatu espainolean, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko INTEK programaren barruan dago.

Demotek sistema

AZALPENA ETA ABANTAILAK

Demotek© boto elektronikorako sistema berritzailea da. Gaur egun bozkatzeko erabilitako modua errespetatzen du, baina azkarrago zenbatzen ditu hauteskunde-txartelak eta azkarrago igorri eta jakinarazten ditu hauteskundeetako emaitzak.

Abantailak

  • Botoak azkarrago zenbatzen dira.
  • Hauteskundeetako emaitzak berehala lortzen dira.
  • Erraz erabiltzen da. Gaur egungo ohiturak eta prozedurak ez dira aldatzen.
  • Erabilera anitzeko sistema da, blokeatutako zerrenda itxiak dituen edozein prozesutan, erreferendumetan edo herri-galdeketatan ezarri daitekeelako.
  • Kostuak aurrezten ditu hauteskunde-prozesuan.
  • Nahi gabeko boto baliogabea desagertzen da, mahaiko presidenteak aldez aurretik balioztatu behar duelako hauteskunde-txartela hautestontzi elektronikoan.

BEHARREZKO OSAGAIAK

Hauteskunde-txartela: Ohiko hauteskunde-txartela bezalakoa da. Hauteskunde-aukera du inprimatuta, eta zenbaketa elektronikorako banda dauka. Bere gainean tolesten denez, ez dago gaur egungo bozketa-gutunazala zertan erabilirik. Hautestontzi elektronikoa: Gaur egungoa bezalako hautestontzia da, eta estalki elektronikoa dauka. Horri esker, emaitzak berehala zenbatu eta igorri egiten dira, bozketa amaitutakoan. Argi ultramorearen egiaztagailua: Argi ultramoredun gailua da, eta, horren bidez, hautesleek euren hauteskunde-aukera egiaztatu ahal izango dute.

Hautestontzia, hauteskunde-txartela eta egiaztagailua

NOLA BOZKATU

Hona hemen bozkatzeko prozesu osoa.

1. Ohi bezala hauteskunde-aukera aurrealdean inprimatuta daukan hauteskunde-txartela aukeratu.

2. Argi ultramoredun lanpararen bidez, zeure botoa egiaztatu hauteskunde-txartelaren atzealdean.

3. Zure botoaren sekretua babesteko, hauteskunde-txartela tolestu eta itxi (horretarako, zinta itsasgarria kendu).

4. Itxitako hauteskunde-txartela eman hauteskunde-mahaiko presidenteari.

5. Hauteskunde-mahaiko presidenteak hautestontzi elektronikoan egiaztatuko du hauteskunde-txartela benetakoa eta baliozkoa dela.

6. Aurreko egiaztapena behar den modukoa izan bada, hautestontzi elektronikoan sartuko du hauteskunde-txartela.

7. Bozketa amaitutakoan, presidenteak hautestontzi elektronikoa itxiko du, eta sistemak honako hauxe eskainiko dio zuzenean:

  • Botoen berehalako zenbaketa, mahaiko aktan behar bezala jasotzeko.
  • Emaitzen igorpena zerbitzari nagusira.

AZTERKETA SOZIOLOGIKOAK (2000, 2004, 2007ko uztaila-urria eta 2008ko maiatza)

Azterketa soziologikoa (2000)

Hona hemen nabarmendu beharrekoen laburpena:

  • Sistemak botoak eskuz zenbatzeko aukera eskaintzen duenez, ez dago manipulazioaren inguruko esamesarik zertan egonik.
  • Sistema erabat onartu beharra dago, edonolako hauteskundeetan ezarri ahal izateko.
  • Jende guztiak aurreko sistema bezain erraz eta eroso erabiliko du.
  • Sistema fidagarria da oso.
  • Lorpen teknologikoa denez, aurrera handia ekarri dezake informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKTetan), erraza delako, eraginkorra delako, kostu gutxikoa delako eta oso modernoa delako teknologiari begira.

Aztertzailea: GIZARTE AURREIKUSPENAK IKERTZEKO ZENTROA (CINDES SL). PDF agiria jaitsi, 83KB  

Inkesta soziologikoa (2004)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHUko) Errektoretzarako hauteskundeak 2004ko martxoaren 24an egin ziren. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak Demotek© sistemaren onarpen sozialari buruzko inkesta soziologikoa egiteko eskatu zion INVESCO enpresari. Inkesta hori 1.700 hautesleri eta hauteskunde-mahaietako kideei egin zieten, eta honako ondorio positibo hauek atera zituzten:

  • "EHUko hauteskunde-prozesuko parte-hartzaileen iritziz, boto elektronikorako Demotek© sistema prozedura erraza, segurua eta fidagarria da, eta isilekotasuna bermatzen du. Boto elektronikorako sistemaren ezaugarrioi buruz batez beste lortutako puntuazioak 7tik gorakoak izan dira.
  • Gehiengo kualifikatuak (%63,3k) ohiko sistema baino gustukoago du Demotek© sistema
  • Are ehuneko adierazgarriagoak, %71,2k, beste era bateko hauteskunde batzuetan Demotek© sistema erabiltzeko gomendatuko luke (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, esate baterako). %18,5ek, ordea, ez luke sistema hori gomendatuko.
  • Inkestatuentzat oso garrantzitsua da bozkatzeko prozesuetan teknologia berriak erabiltzea (balioespena 7,35ekoa da 10eko gehienezko eskalan), baina are garrantzitsuagoa da zenbaketan eta bozketan denbora aurreztea (8,27ko garrantzi-maila, 10eko eskalan) eta emaitzak azkar-azkar lortzea (8,49ko garrantzi-maila, 10eko eskalan).
  • Inkestatuen balioespena ez da lar ona bozkatzeko sistemari buruz emandako informazioari eta hauteskundeetarako banatutako diptikoari dagokienez, inkestatuek egindako balioespenean "gainditu" egiten badute ere (5,20 eta 6,21, hurrenez hurren). Agerikoa denez, hautesleek gehien zigortutako bi gaiak dira, edo, bestela esanda, bi gaiok poztasun-maila txikiena eman diete 24ko hauteskundeetako parte-hartzaileei. Ikasleen poztasuna oso txikia izan da gaioi dagokienez.
  • Inkestatuen %8,9k ez dute gustuko bozketa elektronikorako Demotek© prozedura."

PDF agiria jaitsi, 275KB  

Iritzi-inkesta (2007ko uztaila)

2007ko Kontxako Banderan Gipuzkoako zein traineruk irabaziko zuen galdetzeko, Demotek© sistema bidezko boto elektronikoa erabili zen, esperientzia pilotu gisa. Eusko Jaurlaritzak TestMedia enpresari eman zion Demotek© sistema horren inguruan boto-emaileek duten iritzia aztertzeko ardura. Guztira, 634 laguni egin zitzaien inkesta, Donostian, uztailaren 5 eta 6an. Hona hemen lortutako emaitzaren laburpena:

  • Boto-emaile ia gehienen ustez, botazio sistema hori erabiltzeko erraza eta azkarra da (% 96,85 eta %96,5 hurrenez hurren). Alde horiek dira adostasun maila handiena lortu dutenak.
  • Elkarrizketa egin zitzaienen %87,3aren ustez, sistema horren bidez botoen sekretutasuna bermatzen da. %10,3a, berriz, neutral agertu da baieztapen honen aurrean.
  • Kontsulta egin zaienen %86,7aren ustez, sistema horrek konfiantza eta segurtasuna ematen du; %14,1, berriz, ez dira sistema berriaren ez alde, ez aurka agertu.
  • %85aren iritziz, beharrezkoa da ohiko botazio prozesuetan teknologia berriak sartzea; are gehiago, Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetan botazio sistema berri hori erabiltzea gomendatuko lukete
  • Sistemaren fidagarritasunari dagokionez, %82,3aren ustez sistema hau Internet bidezko edo/eta urruneko sistema bidezko botazio sistemak baino fidagarriagoa da. Hala ere, inkesta egin zaien lagunen %12,8ak ez du horren inguruan ez aldeko ez kontrako iritzirik eman, eta %6a baino ez dira sistemaren kontra agertu dena. Zehatzago, elkarrizketa egin zaien %81,3aren ustez, sistema guztiz fidagarria da; %8,9ak ez du inolako iritzirik eman fidagarritasunari dagokionez, eta %4,1ak eman du, soilik, sistemaren kontrako balorazioa.
  • Azkenik, aipatu beharra dago elkarrizketa egin zaienen %78,7ak, sistema berri horren alde egin duela, gutunazal eta txartel bidezko ohiko sistemaren ondoan. Alde horri dagokionez, %10,9 ez dira ez alde ez kontra azaldu. %3,2a, ordea, sistema berri horren aurka agertu da.

PDF agiria jaitsi, 1226KB  

Iritzi-inkesta (2007ko urria)

e-Demokrazia eta Administrazio elektronikoaren Munduko Foroan, Issy les Mouleneaux (Paris) udalerrian eginda, 2007ko urriaren 3 eta 4an, Eusko Jaurlaritzak proba pilotu bat egin zuen Demotek© sistemarekin. Bertan, iritzia eskatu zuen "herritarraren aroa 2.0" izenekoaren teknologia liderrari buruz. Esperientzia hau dela eta, TestMedia enpresari iritzi-inkesta bat agindu zioten boto elektronikoaren sistemari buruz. Inkesta 68 boto-emaileri egin zieten, eta horren ondoriorik garrantzitsuenak hauexek dira

  • Akordio handiak ezaugarri teknikoetan. Galdetutako gehienek uste dute sistema erabilerraza eta azkarra dela. Era berean, gehienak bat etorri dira botoa emateko ohiko prozesuetan teknologia berriak sartu behar direla, eta boto elektronikoaren sistema horrekin isilpeko botoa bermatzen da.
  • Sistema benetan ezartzeari buruzko zalantzak. Sistema teknikoki ona dela gehienek uste badute ere, adostasun hori gero eta ahulagoa da galdetzen denean ea sistema hori erabiltzea gomendatuko zenukeen, eta boto-txartelen ohiko sistemarekin, urrutitik emandako botoarekin eta/edo Internet bidez emandakoarekin alderatzen dutenean.
  • Mesfidantza tekniko eta kulturalak aztertutako sistemari buruz. Inkesta egin dutenen %36 batzuetan ez dira bat etorri aztertutako boto elektronikoaren sistemarekin. Erantzunen kopurua ez da estatistikoki esanguratsua, baina gida bat izan daitezke etorkizunean esparru horretan ikerketak egiteko orduan.

PDF agiria jaitsi, 1000KB  

Iritzi-azterketa (2008ko maiatza)

2008ko maiatzaren 22an EHU-UPVko errektorea aukeratzeko hauteskundeak egin ziren, eta Eusko Jaurlaritzak Demotek© sistemaren gizarte-onarpenari buruzko iritzi-azterketa egiteko eskatu zion TestMedia enpresari. Hautesleei nahiz hauteskunde-mahaiko kideei galdetu zieten, eta honako hau da laburpen betearazlea:

  • Bozkatzeko sistema elektronikoan, prozeduraren "erraztasuna" eta "azkartasuna" baloratzen dituzte gehien, bilakaera positiboena duten elementuak hain zuzen (2004 eta 2008 artean 0.5 puntu edo gehiagoren aldea dago).
  • Sistemaren "segurtasun" eta "fidagarritasunarekin" loturiko alderdiak dira, berriz, lau urte horietan gutxien bilakatu direnak; balorazio altua jaso dute bi azterketetan, baina ia-ia berdina.
  • Bozkatzeko sistema elektronikoa erabiltzen dutenen artean (gazteak eta hautesle diren ikasleak gehienbat) bozketa-prozesuetan teknologia berrien garrantziarekin lotutako alderdien bilakaera positiboa ikustea da joera orokorra.
  • Hauteskunde-mahaietako kideek 2008an sistemarekiko duten asebetetze orokorra 2004koa baino 0,43 puntu baxuagoa da.
  • EHUko 2004 eta 2008ko hauteskundeetako datuak alderatuz gero, metodologia eta egoeraren araberako mugak ditu sistema elektronikoak, logikoa denez, bi bozketetako neurketa-baliabideak bilakatu egin baitira. Hala eta guztiz ere, nahiz eta muga horiek izan, bozkatzeko sistema elektronikoan eragiten duten joeretako batzuk ikus daitezke.

PDF agiria jaitsi, 541KB  

Egindako esperientziak

HAUTESKUNDEAK

Boto elektronikorako Demotek© sistema era guztietako hauteskunde-prozesuetan erabili da. Bertan, nazio-mailako eta nazioarteko mundu politiko, juridiko, zientifiko eta unibertsitarioko pertsona ospetsuek, ikuskatzaileek eta enpresa interesdunek parte hartu dute.

Hona hemen Demotek© sistemaren bidez egindako hauteskunde-prozesu adierazgarrienen laburpena. Dena dela, argi eta garbi adierazi nahi dugu prozesu horietan guztietan boto elektronikorako sistema hori balio juridiko eta legal osoz ezarri dela, Kataluniako autonomia-hauteskundeetako proba eredugarrian izan ezik.

  • EHUko Errektoretzarako Hauteskundeak, 2008-05-22

    Hautagai bakarra zegoenez, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzarako hauteskundeak itzuli bakar batean egin ziran, Demotek© sistema erabilita. Hauteskunde horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kanpusetan egin ziran, sufragio unibertsal eta boto haztatu bidez; 55.000 hautesle inguru zeuden zentsuan, lau Unibertsitate-sektoretan banatuta: SA (Irakasle-Doktore Iraunkorrak), SB (Gainerako irakasleak), SC (Ikasleak) eta SD (Administrazio eta zerbitzuetako langileak).
    Bozketa elektronikoa normaltasun osoz eta gorabehera barik garatu zen, 38 hautesleku eta 72 mahaitan, ; horretarako guztira 96 hautestontzi elektroniko eta 350.000 hauteskunde txartel erabili ziran. Gainera, aipatu behar da ia 6.000 hauteslek boto elektornikoa emateko Demotek© sistema erabili zutela.
    PDF agiria jaitsi, 207KB. 

  • Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzarako hauteskundeak, 04/03/24an eta 04/04/01ean

    Boto elektronikorako Demotek© sistema legezko balio osoz eta lehen aldiz ezarri zen Errektoretzarako 2004ko hauteskundeetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan, hain zuzen ere. 60.000 hautesle, 39 hautesleku eta 78 mahai egon ziren, 100 hautestontzi elektroniko erabili behar izan ziren eta 2.000.000 hauteskunde-txartel egin ziren.
    Hauteskundeetan, bi bira edo bi bozketa-egun egon ziren. Lehenengo bozketa martxoaren 24an izan zen, eta Errektoretzarako zazpi hautagai egon ziren. Bigarrena, ostera, apirilaren 1ean izan zen, eta hi hautagai baino ez ziren egon. Bi bozketotako hauteskunde-prozesua inolako arazo eta gorabeherarik gabe garatu zen. Edonola ere, boto elektronikorako sistemaren ezarpenean, nabarmendu egin behar da partaidetza handi-handia izan zela, 31.500etik gora hauteslek erabili zutelako Demotek© sistema, EHUko errektorea aukeratzeko orduan.

  • Kataluniako autonomia-hauteskundeak, 03/11/16an

    Boto elektronikoaren proba eredugarria egin zen Kataluniako 5 mahaitan, honako udalerri hauetan: Canyelles (Bartzelona), Llers (Girona), Torres de Segre (Lleida), Creixell eta la Fatarella (Tarragona). Partaidetza eta onarpen soziala oso onak izan ziren, gainera. (5 hautestontzi elektroniko erabili ziren, eta 1.555 hautesle egon ziren guztira, hau da, ohiko bozketa-sistemaz bozkatu zuten hautesleen %66).

  • Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioan, 03/04/08an

    4 bozketa elektroniko egin ziren Euskal Herriko Unibertsitateko estatutu berriei buruz. (6 hautestontzi elektroniko erabili ziren eta 750 hautesle egon ziren).

  • Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioan, 02/12/17an

    5 bozketa elektroniko egin ziren EHUko Kudeaketa Klaustroan. (4 hautestontzi elektroniko erabili ziren eta 760 hautesle egon ziren).

  • Ikusi enpresa, Donostian, 02/12/16an

    Enpresa Batzordeko hauteskunde sindikalak egin ziren. (2 hautestontzi elektroniko erabili ziren).

  • Bilboko Athletic Taldeko egoitza, 01/06/01ean

    Bilboko Athletic Taldeko Presidentetzarako hauteskundeak egin ziren. (16 hautestontzi elektroniko erabili ziren eta 18.100 hautesle egon ziren).

  • Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbon, 01/04/05ean

    Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolako Batzarreko Batzorde Iraunkorrerako hauteskundeak egin ziren. (Hautestontzi elektroniko bat erabili zen eta 150 hautesle egon ziren).

ERAKUSTALDIAK

Boto elektronikorako Demotek© sistemaren proba eredugarrietan eta aurkezpenetan, nazio-mailako eta nazioarteko mundu politiko, juridiko, zientifiko eta unibertsitarioko pertsona ospetsuek, ikuskatzaileek eta enpresa interesdunek parte hartu dute.

Hona hemen Demotek© sistemaren bidez egindako proba eredugarri eta aurkezpen adierazgarrienen laburpena:

  • Informazio eta Komunikazioko Teknologia Administrazio Publikoetan. 2007 (VIII deialdia), Madril, 2007ko urriaren 24 eta 25a.

    Hitzaldi horretako hizlaria Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Prozesu eta Dokumentazioko Zuzendaria, "e-voting: experiencias actuales para la e-Democracia "(e-Demokraziarako egungo esperientziak) izeneko hitzaldiarekin.

  • Demotek© boto elektronikoaren proba pilotua Parisen (Issy Les Moulineaux), 2007ko urriaren 3ean eta 4an.

    e-Demokraziari buruzko Munduko Foroan, Parisen eginda, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, Eusko Legebiltzarraren laguntzarekin, boto elektronikoaren erakustaldia egin du. Bertan, foro horretako 300 lagun inguruk hartu dute parte. Esperientzia pilotu horren helburua izan zen aukeratzea, teknologia desberdinen artean, zein den liderra "herritarraren aroa 2.0" izenekoan. Boto elektronikoaren bidez telefonia mugikorra aukeratu zuten. Proba pilotu hori arrakastaz egiteko, lau boto-txartel prestatu zituzten bi hizkuntzatan (frantsesa eta ingelesa) eta 3 hautestontzi elektroniko ezarri ziren foroaren egoitzan eta Parlamautoaren autobusean. Probaren emaitzak ikusteko PDF dokumentua deskargatu.
    PDF agiria jaitsi, 356KB. 

  • V-Votobit: Bozketa elektronikoari buruzko Nazioarteko Mahai-ingurua, Monterrey (Mexiko) 2007ko irailaren 26tik 28ra.

    Mahai-inguru horretan Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Prozesu eta Dokumentazioko Zuzendariak hartu zuen parte, bozketa elektronikoaren sistemen erakusketak eta frogak atalean. Bertan, Demotek© sistema aurkeztu zien Boto Elektronikoaren Behatokiko eta hainbat herrialdetako ordezkariei, besteak beste, Mexiko, Brasil, Venezuela edo Costa Ricakoei.

  • Demotek© botu elektronikoaren proba Donostian, 2007ko uztailaren 5ean eta 6an.

    Euskal Herriko Unibertsitateak E-Demokraziari buruz antolatutako Udako Ikastaroak direla eta, Demotek© sistemaren bidezko bozketa elektroniko baten saiakera pilotua egin da Mondragon Unibertsitatearekin, EAEko Legebiltzarrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailarekin elkarlanean. Aipatu ekimenak arrakasta izan du eta bertan 1.930 herritarrek parte hartu dute, eta Orioko trainerua hurrengo Kontxako banderaren irabazle hautatu dute. Aipatu proba arrakastaz egiteko, 12 boto-txartel elektroniko mota desberdin prestatu eta 6 hautestontzi elektroniko erabili ziren, toki hauetan kokatuta: KZgunea sarearen 3 telezentrotan, Parlamautoan, Miramar Jauregian (aipatu udako Ikastaroen egoitza), eta Erregina Erregentea kaleko Turismo Bulegoan.

    PDF agiria jaitsi, 348KB. 
  • Informazio Teknologia eta Komunikazioen I. Nazioarteko Kongresua, Administrazio Publiko eta Enpresentzat (CITIC-2007), Zaragoza, 2007ko maiatzaren 8, 9 eta 10

    Estatu, autonomia edota toki mailako erakunde eta instituzioetako ordezkariei boto elektronikorako Demotek© Sistemaren erakustaldia Eusko Jaurlaritzaren erakustokian.

  • Demotek© sistemaren aurkezpena, Demokrazia Digitalari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko I. Biltzarrean antolatutako mahai-inguruan (Tarragona, 2007ko martxoaren 22a eta 23a).
  • Demotek© boto elektroniko sistema erakuspen praktikoa Kataluniako Generalitateko Hauteskunde Koordinatzaileari Bilbon 2006ko azaroaren 27an.
  • Zuzenbideari eta Informatikari buruzko XI. Biltzar Iberoamerikarra, Panaman, 2006ko ekainaren 19tik 23ra.

    Nazioarteko biltzarrean, Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria izan zen hizlarietako bat, eta honako hauxe izan zen bere hitzaldiaren izenburua: "Las Nuevas Tecnologías de la Información y la Comunicación y su aplicación en el proceso electoral. El sistema vasco de voto electrónico Demotek©". Biltzar horretan bertan, Demotek© sistemaren zenbait erakustaldi eta aurkezpen egin zizkieten honako herrialde hauetako agintariei eta hauteskunde-arduradunei: Venezuela, Txile, Uruguai, Ekuador, Argentina eta Panama, bai eta Barruti Federaleko Mexikoko Unibertsitate Nazionala ere.

  • "Administrazio publikoak eraberritzeko informazioaren teknologia" Jardunaldien IX. edizioa (TECNIMAP), Sevillan, 2006ko maiatzaren 30etik 2ra.

    Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariak jardunaldiotan parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako beste kargu batzuekin. Honako hauxe izan zen bere hitzaldia: "La Sociedad de la Información del siglo XXI y su materialización en el Gobierno Digital: el sistema Demotek© de voto electrónico". Horrez gain, Demotek©v sistema aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzaren erakustokian, eta zenbait erakustaldi praktiko egin zizkieten honako udalerri hauetako ordezkariei: Sevilla, Bartzelona eta Sant Cugat del Vallès, bai eta Madrileko Senatuko ordezkari teknikoa ere.

  • "Hiri Digitalen I. Foroa. Intendente Digitalen II. Mahaia", Buenos Airesen, 2006ko maiatzaren 11n eta 12an.

    Prince & Cooke aholkularitza-enpresak antolatutako mintegian, Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria izan zen hizlarietako bat, eta honako hitzaldi hau eskaini zuen: "La Participación Democrática y el Voto Electrónico: el reto del siglo XXI para los Gobiernos Mundiales", Demotek© sistema zertan datzan azaltzeko.

  • "Terres Numériquesek" antolatutako "Ekintza publikoaren zerbitzura dauden informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko jardunaldiak", Toulousen (Frantzian), 2006ko apirilaren 5ean eta 6an.

    Jardunaldiotan, Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria izanzen hizlarietako bat, eta Euskadin IKTak hauteskunde-prozesuan ezartzeko egindako esperientziei buruz hitz egin zuen, Portugalgo eta Estoniako gobernuetako kideekin batera. Era berean, Demotek© sistemaren erakustokia jarri zen, tokian tokiko zein atzerriko agintariei eta ordezkariei sistema zertan datzan azaltzeko.

  • Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariak Demotek© sistemari buruz egindako erakustaldiak, Argentinan, 2006ko martxoaren 29an eta 30ean eta apirilaren 3an.:
      • Cuyoko Unibertsitate Nazionaleko areto nagusian (Argentinako Mendozan).
      • Mendozako hirian:
        • Justiziako Gorte Gorenean.
        • Gobernu Etxean.
      • Platako hirian:
        • Gobernu Ministerioan.
        • Hauteskunde Auzitegian.
  • "SIMO 2005 Azoka", Madrilen, 2005eko azaroaren 15etik 18ra.

    Boto elektronikorako Demotek© sistema aurkeztu eta erakustaldiak egin zituzten Eusko Jaurlaritzako SPRIren erakustokian, autonomia-esparruko (Valentziako Generalitateko eta Kanarietako Goibernuko) eta tokian tokiko (Leganésko, Valdemoroko, Fregenal de la Sierrako. udalerrietako) ordezkari eta agintarientzat, bai eta zenbait komunikabiderentzat (Vocentorentzat, Telemadridentzat, TVErentzat, El Paísentzat, France Pressentzat.).

  • "Hirien eta Toki Agintarien Munduko II. Goi Bilera Informazioaren Gizarteari buruz", Bilbon, 2005eko azaroaren 9tik 11ra.

    Demotek© sistema aurkeztu eta erakustaldiak egin zizkieten Eusko Legebiltzarreko presidenteari, Bizkaiko ahaldun nagusiari eta Bilboko alkateari, bai eta Senegaleko, Costa Ricako, Peruko. ordezkariei ere.

  • "Boto elektronikorako Demotek© sistemaren erakustaldia Buenos Airesko hiriko Euskal Etxearen egoitza nagusian eta Platako hiriko gobernuan eta Justizia Ministerioan (Argentinan)", 2005eko urriaren 25ean eta 26an.

    Herrizaingo sailburuordeak eta Hauteskunde zuzendariak Buenos Airesko Euskal Etxean boto elektronikoaren inguruan egindako proba aldi berean igorri zen Argentinako gainerako 16 euskal etxeetara, hitzaldi-bideoaren bitartez.

  • "e-Demokraziari buruzko Munduko VI. Foroa", Issy Les Moulineauxen (Parisen), 2005eko irailaren 28an eta 29an.

    Herrizaingo sailburuordeak eta Hauteskunde zuzendariak boto elektronikorako Demotek© sistema aurkeztu eta erakustaldiak egin zizkieten Frantziako, Estoniako, Armeniako. ordezkariei.

  • Boto Elektronikoaren Behatokiak (OVEk) eta Mexikoko Coahuilako Hiritarren Partaidetzarako Hauteskunde Institutuak (IEPCCk) antolatutako "XXI. mendeko boto elektronikoari eta partaidetzari buruzko nazioarteko mahai-ingurua" biltzarra, 2005eko maiatzaren 12an eta 13an.

    Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariak Demotek© sistemari eta hauteskunde-prozesuetan daukan ezarpenari buruzko hitzaldia eskaini zuen, Mexikoko, Finlandiako eta Japoniako ordezkariekin batera.

  • Argentinako Santa Feko arartekoari eta Justiziako ministrorde koordinatzaileari Demotek© sistemaren inguruan egindako erakustaldia, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen daukan egoitzan, 2004ko azaroaren 3an.
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari Demotek© sistemaren inguruan egindako erakustaldia, 2004ko urriaren 19an.
  • Sistema elektronikoen bidezko botorako eskubideari buruzko Senatuko Batzordean Demotek© sistemaren inguruan egindako erakustaldia, 2003ko urriaren 13an.
  • Kataluniako Generalitateko Gobernazio kontseilariari eta bere kontseilaritzako goi-karguei 3 Lurralde Historikoetan egindako saiakuntzazko bozketaren bidez boto elektronikorako Demotek© sistemaren inguruan eskainitako erakustaldia, 2003ko otsailaren 12an.
  • Boto elektronikorako esperientziei eta ezarpenari buruzko nazioarteko foroa Mexikon, Monterreyn (Leon Berrian), 2002ko urriaren 17an.

    Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendariak Euskadiko boto elektronikorako esperientziei buruzko hitzaldia eskaini zuen, Brasileko eta Venezuelako ordezkariekin batera.

  • Mexikoko Estatuko Hauteskunde Institutuko ordezkariei Demotek© sistemaren inguruan eskainitako aurkezpena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen daukan egoitzan, 2001eko uztailaren 2an.
  • Nazioarteko jardunaldiak, Bolivian, 2000ko abenduaren 12tik 15era.

    Amerika Latinoko herrialdeetako hauteskunde-prozesuetako arduradun gorenek zuzen-zuzenean ezagutu zuten nolako aukerak eskaintzen dituen boto elektronikorako Demotek© sistemak.

  • Demokraziarako teknologia berriak, Donostian, 2000ko abenduaren 14an eta 15ean.

    "Demokraziarako teknologia berriak" nazioarteko jardunaldiak Donostiako Kursaal Jauregian egin ziren.

  • Euskalduna Jauregia, Bilbon, 2000ko ekainaren 28an.

    Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzako arduradunek boto elektronikorako Demotek© sistema aurkeztu zieten jendaurrean Euskadiko Autonomia Erkidegoko zenbait gizarte-estamenturi. Horra hor Eusko Legebiltzarra, foru-aldundiak, Bilboko eta Donostiako udalak, estatuko gobernuko Barne Ministerioa, alderdi politikoak, sindikatuak eta komunikabideak.

Ikuskatzaileen txostenak

2004. URTEA - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO ERREKTORETZARAKO HAUTESKUNDEAK

Hona hemen 2004ko martxoaren 24an Demotek© bidez Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzarako egindako hauteskundeetako ikuskatzaileen txostenak:

  • Eusko Legebiltzarreko Informazio Sistemen Zuzendaritza. 135Kb 
  • Demokrazia Digitalerako Behatokia (Madrileko Unibertsitate Konplutentsea). 99Kb 
  • e-Democracia.com Behatokia (Madril). 72Kb 
  • Boto Elektronikoaren Behatokia (OVE) (Leongo Unibertsitatea). 154Kb 
  • California Voter Fundazioa (AEB). 34Kb 
  • Mendozako Probintziako Gobernua (Argentina). 7Kb 
  • Ingeniaritza Telematikoaren arloko katedra (Madrileko Unibertsitate Politeknikoa).80Kb 
  • Talde Popularraren aholkularia Eusko Legebiltzarrean. 136Kb 
  • Convergencia i Unió alderdiko diputatuak Kongresuan (Madril). 48Kb 
  • PSOEko senataria. 97Kb 

2001. URTEA - BILBOKO ATHLETIC TALDEKO PRESIDENTETZARAKO HAUTESKUNDEAK

Hona hemen 2001eko ekainaren 1ean Demotek© sistemaren bidez Bilboko Athletic Taldeko Presidentetzarako egindako hauteskundeetako ikuskatzaileen txostenak.

  • Kataluniako Generalitateko Idazkaritza Nagusia. 10Kb 
  • Bilboko Athletic Taldearen txostena. 2Kb 
  • Madrileko Unibertsitate Konplutentsea. 3Kb 
  • Valentziako Erkidegoa. 7Kb 
  • Uruguaiko Hauteskunde Gorteko ministroa. 3Kb 
  • Intec-Chileren txostena. 15Kb 
  • Salvadorko Hauteskunde Auzitegi Gorena. 3Kb 

Legezko Arautegia

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEEI BURUZKO LEGEA ALDATZEKO 15/1998 HAUTESKUNDE LEGEA

Boto elektronikoari buruzko web orri honetako "Aurrekariak" atalean adierazten denez, indarreko hauteskunde-legearen bigarren artikuluan arautu zen lehen aldiz Euskadiko boto elektronikoa. Hain zuzen ere, nolabaiteko berrikuntza izan zen hauteskunde-zuzenbidean, estatu espainolean zein maila erkatuan. Oraingoz, ekainaren 19ko 15/1998 Legea ez da ezarri bertako Lehen Azken Xedapenean zehaztutako baldintzetan, Eusko Jaurlaritzak boto elektronikorako sistema berri errazagoa garatu duelako, Demotek©, alegia.

LEGE-PROIEKTUA

VII. legealdian (2001etik 2005era), Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2004ko uztailaren 6ko bileran erabaki zuen boto elektronikorako Demotek© sistema arautzen duen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei Buruzko Legea aldatzeko Lege Proiektua izapidetzeko onartzea. Bilera horretan, proiektua Legebiltzarreko Erakundeen eta Herrizaingoaren Batzordera bidaltzeko agindua eman zen, bertan eztabaidatzeko asmoz. Era berean, 2004-07-09ko 156. Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

LEGEBILTZARREKO IZAPIDEAK

VII. legealdian (2001etik 2005era), 2004ko ekainaren 15ean, boto elektronikorako Demotek© sistema arautzen duen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei Buruzko 1990eko Legea aldatzeko Lege Proiektua onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak, eta Eusko Legebiltzarrera bidali zuen. Legebiltzarrean bertan, legebiltzar-taldeek lege-proiekturako 16 zuzenketa aurkeztu zituzten 2004ko urrian. Euretako hiru testurako osoko zuzenketak izan ziren; eta hamahiru, testuaren artikuluetarako zuzenketa partzialak. Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrean ez zuten zuzenketoi buruz eztabaidatzeko aukerarik izan, 2005eko apirilaren 17ko autonomia-hauteskundeetarako deialdia egin zenez Eusko Legebiltzarra 2005eko otsailaren 22an desegin zelako.

VIII. Legealdian (2005-2009), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak legebiltzar-taldeekin partekatutako hausnarketa-eremua irekiko du, boto elektronikoaren lege-proiektuaren aukerari zein orientazioari buruz eztabaidatzeko eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea boto elektronikoak hauteskunde-prozesuetan daukan ezarpenari dagokionez aldatzeko indarreko 15/1998 Legearen gaur egungo Lehen Azken Xedapenaren garapen orokorrari buruz hitz egiteko.

Agiriak

ARTIKULUAK ETA HITZALDIAK

Ezagutu, kontsultatu eta deskargatu boto elektronikoa emateko Demotek© eta e-Democracia sistemen garapenaren berri emango dizun dokumentazio garrantzitsu eta interesgarriena.

  • Experiencia práctica en voto electrónico: Sistema de voto electrónico y aplicación en la UPV /EHU
    Eguna: 2007-07-06
    Lekua: Donostia (Miramar Jauregia - Udako Ikastaroak)
    Iñaki Goirizelaia Ordorika. Ingeniaritza telematikoko katedraduna eta EHUko Errektoreordea Bizkaiko Kanpusean.
    PDF agiria jaitsi, 653KB. 
  • Desafíos legales para la implementación de la e-Democracia
    Eguna: 2007-07-05
    Lekua : Donostia (Miramar Jauregia - Udako Ikastaroak)
    Thomas Buchsbaum (Europako Kontseiluko boto elektronikoari buruzko Diziplina Anitzeko Taldeko kidea eta Austriako Kanpo Arazoetako Ministerioko Zuzendaria ).
    PDF agiria jaitsi (gazteleraz), 75KB. 
    PDF agiria jaitsi (ingelesez), 380KB. 
  • Retos jurídicos en la e-Democracia
    Eguna: 2007-07-05
    Lekua: Donostia (Miramar Jauregia - Udako Ikastaroak)
    Iñaki Lasagabaster Herrarte. (EHUko Katedraduna Administrazio Zuzenbidean).
    PDF agiria jaitsi 21KB. 
  • El voto electrónico. Experiencias de éxito y su aplicación en nuestra sociedad
    Eguna: 2007-03-22
    Lekua: Tarragona (Azoka eta Biltzar Jauregia)
    Itziar Lizeaga Romero (Eusko Jaurlaritzaren Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria).
    PDF agiria jaitsi 143KB. 
  • Las tecnologías de la información y la comunicación y el proceso electoral: ¿Una garantía o un riesgo?
    Eguna: 2006-10-18.
    Lekua: Issy les Moulineaux (Paris) - Frantzia
    Itziar Lizeaga Romero (Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria).
    PDF agiria jaitsi 2168KB. 
  • La Sociedad de la Información del siglo XXI y su materialización en el Gobierno Digital: El sistema Demotek © de voto electrónico.
    Eguna: 2006-06-02.
    Lekua: Sevilla. Erakusketa eta Biltzar Jauregia.
    Itziar Lizeaga Romero (Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria).
    PDF agiria jaitsi 100KB. 
  • Participación Democrática y Voto Electrónico: el reto del siglo XXI para los Gobiernos Mundiales.
    Eguna: 2006-05-15.
    Lekua: Buenos Aires (Argentina).
    Itziar Lizeaga Romero (Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria).
    PDF agiria jaitsi 137KB. 
  • Voto electrónico en el País Vasco
    Eguna: 2002-10-17.
    Lekua: Monterrey (Mexiko).
    Itziar Lizeaga Romero (Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde eta Dokumentazio zuzendaria).
    PDF agiria jaitsi 317KB. 
  • Sobre la Democracia y las Nuevas Tecnologías
    Eguna: 2000-12-15.
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    Iñaki Lasagabaster Herrarte (EHUko Zuzenbide Administratiboko katedraduna).
    Bideoa MP3 jaitsi, 19.007KB.
  • Campañas Electorales on line
    Eguna: 2000-12-15.
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    Phil Noble ("Politicsonlineko" sortzailea).
    PDF agiria jaitsi 27Kb. 
  • Democracia y Parlamento en el siglo XXI
    Eguna: 2000-12-15.
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    Iosu Osés Abando (Eusko Legebiltzarreko letratua).
    PDF agiria jaitsi 22Kb. 
  • Nuevas Tecnologías y Procesos Electorales
    Eguna: 2000-12-15.
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    José Ramón Onega (Barne Politikako zuzendari nagusi ohia).
    PDF agiria jaitsi 109Kb. 
  • Nuevas Tecnologías en la CAV. ¿Está preparada la sociedad vasca?
    Eguna: 2000-12-15.
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    José Ignacio Ruiz Olabuenaga (Zientzia Politiko eta Sozialetako katedraduna).
    PDF agiria jaitsi 86Kb. 
  • La tecnificación de la democracia
    Eguna: 2000-12-14 eta 15.
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    Mark Fleisher (Arizonako Alderdi Demokratako presidentea).
    PDF agiria jaitsi 26Kb. 
  • How the Internet is Advancing Democracy in the United States.
    Eguna:2000-12-14 eta 15..
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    Kim Alexander (California Voter Foundation).
    PDF agiria jaitsi 25Kb. 
  • Democratizar la sociedad de la información: hacia un nuevo contrato social.
    Eguna: 2000-12-14.
    Lekua: Donostia. Kursaal Biltzar Jauregia.
    Javier Echeverría Ezponda (EHUko Zientziaren Filosofiako eta Logikako katedraduna).
    PDF agiria jaitsi 34Kb. 

DEMOTEK© DOSSIERRA

Demotek© sistemari buruzko informazio guztia agiri bakar batean eduki nahi izanez gero, hona hemen "Boto elektronikorako Demotek© sistema aurkezteko dossier orokorra". Agiri honetan, honako hauei buruzko informazioa izango duzu ikusgai: ekimena, parte-hartzaileak, sistemaren osagaiak, bozkatzeko prozesua eta Demotek© sistemaren ezaugarri teknikoak zein segurtasunaren ezaugarriak.

Prentsako albisteak

Hona hemen egunkarietan, aldizkarietan eta Interneten Demotek© sistemari eta boto elektronikoari buruz argitaratutako albisteak.

  • Hautestontziak ikaslerik gabe Ibaetan
    Diario Vasco, 2008ko maiatzaren 23a, ostirala.
    Unibertsitatea: - EHUko Hauteskundeak. Gipuzkoako Kanpusean eguna normal joan zen. Zalantza bakarra: zer sostengu lortuko ote zuen hautestontzietan berretsi gabe geratu den errektoreak?
    PDF agiria jaitsi, 541KB.  
  • "Ezetzaren" kanpainaren kontrako borroka
    Deia, 2008ko maiatzaren 21a, asteazkena.
    Hauteskundeak Euskal herriko Unibertsitatean. Zein da boto sistema? Zer gertatuko litzateke "ezetzak" irabaziko balu?
    PDF agiria jaitsi, 1272KB.  
  • Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Prozesuen Zuzendariak Demotek sistema aurkeztu zuen Parisen
    Ertzaintza Gaur, 2007ko urria. 94 zk.
    Demotek sistemaren aurkezpena e-Demokrazia 2007 delakoari buruzko munduko foroan, Issy les Moulineaux-eko (Paris) Kongresu Jauregian eginda.
    PDF agiria jaitsi, 59KB.  
  • "Zabalik" eta "Demotek" izenekoek arrakasta izan dute Parisen
    Diario de Noticias de Alava, ostirala, 2007ko urriaren 5a.
    e-Demokraziari buruzko Munduko Foroak Gasteizko Florida Ibilbidearen eserlekuak ezagutu ditu, Internet eta Zabalik programari esker.
    PDF agiria jaitsi, 9.525KB.  
  • Boto elektronikoa ezarri nahi dute Nuevo Leon-en
    Nuevo Leon (Monterrey), larunbata, 2007ko irailaren 29a.
    Boto elektronikoa, hauteskunde prozesuetako berrikuntza teknologikoak bezala, "ezarri behar dira", Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Prozesu eta Dokumentazioko Zuzendariaren esanetan.
    PDF agiria jaitsi, 84KB.  
  • Politikariek boto elektronikoa atzeratu dute
    Elnorte.com (Monterrey), larunbata, 2007ko irailaren 29a.
    Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Prozesu eta Dokumentazioko Zuzendariaren adierazpenak, Nuevo Leon-go Estatuko Hauteskunde Batzordeak antolatutako e-voting delakoari buruzko ekitaldian.
    PDF agiria jaitsi, 7.255KB. Acrobat Reader jaitsi
  • Parte hartzea: Botoek Orio eman dute Kontxako irabazle
    Diario Vasco, 2007ko uztailaren 7a
    Demotek© bidezko esperientzia pilotuaren emaitzak. Donostian, uztailaren 5 eta 6an
    PDF agiria jaitsi, 10KB.  
  • Donostiak abian jarri du herritarrek botoa elektronikoki emateko esperientzia pilotua
    Noticias de Gipuzkoa, 2007ko uztailaren 3a, asteartea
    Demotek© sistema benetako udal kontsultetan erabil liteke
    PDF agiria jaitsi, 85KB.  
  • "Parlamautoa" Donostiara iritsi da, parte hartze bideak proposatzeko asmoz
    Deia, 2007ko uztailaren 3a, asteartea
    Donostiarrek botoa sistema elektroiko bidez emateko esperientzia pilotu batean parte hartu ahal izango dute.
    PDF agiria jaitsi, 373KB.  
  • Eusko Jaurlaritzak botoa emateko sistema elektronikoa ekarri du Donostiara
    Diario Vasco, 2007ko uztailaren 7a, asteartea
    Herritarrek botoa eman dezakete Kontxa irabaz dezan nahi duten traineruaren alde.
    PDF agiria jaitsi, 91KB.  
  • Herritarren parte-hartzea eta boto elektronikoa
    Udala aldizkaria, 130. zk. - 2006.
    Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Dokumentazio eta Hauteskundeetako Zuzendaritzako zuzendari Itziar Lizeaga andrearen artikulua, aipatutako aldizkarirako.
    PDF agiria jaitsi, 2.101KB.  
  • Boto elektronikoaren euskal eredua aurkeztu zen
    Uno egunkaria (Mendoza-Argentina), osteguna, 2006ko martxoak 30.
    Mendozako hautesleak munduko joera ezagutzea eta hauteskundeak arintzea da helburua.
    PDF agiria jaitsi, 157KB.  
  • Boto elektronikorako sistemaren erakustaldia
    El Sol egunkaria (Mendoza-Argentina), osteguna, 2006ko martxoak 30.
    Demotek© sistemaren aurkezpena Probintziako Gobernuarentzat eta Hauteskunde Batzordearentzat.
    PDF agiria jaitsi, 545KB.
  • Eusko Jaurlaritzako bi ordezkaria Argentinako hauteskundeetako ikuskatzaileak izango dira igandean
    www.euskalkultura.com (Argentina), ostirala, 2005eko urriak 21.
    PDF agiria jaitsi, 87KB.  
  • Boto elektronikoa: Mexikon euskal agerpena izan duen mahai-ingurua
    Deia, igandea, 2005eko maiatzak 15.
    PDF agiria jaitsi, 34KB. 
  • Adituen arteko eztabaida erreferendum birtualerako teknologiari buruz
    El País, osteguna, 2005eko otsailak 24.
    Galdeketa elektronikoaren proba eredugarriak hautesleen %0,54 baino ez zituen erakarri.
    PDF agiria jaitsi, 108KB. 
  • Beldurra areagotzeko ahalegin handiagoa
    El País, osteguna, 2005eko otsailak 24.
    José David Carracedo Verde (VOTESCRIPT-UCM-UPM diziplina anitzeko taldea).
    PDF agiria jaitsi, 106KB.  
  • Eusko Jaurlaritzak unibertsitatean azalduko du nolakoa den onarpen-fasean dagoen boto elektronikorako sistema
    Diario de León, asteartea, 2004ko urriak 5.
    PDF agiria jaitsi, 43KB.  
  • Boto elektronikoagatiko borroka
    El País, igandea, 2004ko irailak 5.
    Hamar enpresak Europako erreferenduma kendu nahi diote Indrari, sektorean daukan monopolioa hausteko.
    PDF agiria jaitsi, 131KB.  
  • Errektore "elektronikoa" unibertsitaterako
    El Mundo, asteartea, 2004ko martxoak 9.
    Hauteskundeetan 59.000 hautesle eta 79 hautestontzi egongo direnez, Demotek© bozketa-sistema berritzailearen proba handia izango da.
    PDF agiria jaitsi, 117KB.  
  • 4.000tik gora kataluniarrek boto elektronikorako euskal sistema probatuko dute gaur
    Deia, igandea, 2003ko azaroak 16.
    Azkartasuna. Metodo honi esker, 20 minutu eskasetan lortzen dira emaitza orokorrak.
    PDF agiria jaitsi, 60KB.  
  • Aurrerapen teknologikoak: aldeak murrizteko
    Canarias 7, asteartea, 2003ko irailak 16.
    Herrialde osoko 130 inguru adituk Ingeniaritza Telematikoko IV. Jardunaldietako lehen egunean parte hartu zuten atzo, Gloria Palace Hotelean. Katedradun batek adierazitakoaren arabera, Internet bidezko botoa izango da hauteskunde-sistemen etorkizuna.
    PDF agiria jaitsi, 181KB.  
  • Euskal Herriko Unibertsitateak boto elektronikoa erabili du bere estatutuak onartzeko
    24 orduko plataforma anitzeko multimedia-egunkaria, asteazkena, 2003ko maiatzak 14.
    Euskal Herriko Unibertsitateko Klaustroa apirilaren 8an batzartu zen ezohiko bileran, estatutuok onartzeko eta Unibertsitateei buruzko 2002ko urtarrileko Lege Organikora (ULOra) egokitzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak zenbait euskal enpresa teknologikoren laguntzaz boto elektronikorako sustatutako Demotek© sistema erabili dute.
    PDF agiria jaitsi, 174KB.  
  • Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) boto elektronikoa erabiliko du lehen aldiz, klaustrorako hauteskundeetan
    El Correo, igandea, 2002ko abenduak 15.
    Herrizaingo Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmena lortu dute, prozedura aste honetan bertan ezartzeko. Hauteskunde-txartel elektronikoen bidez, botoak errazago zenbatuko dira eta isilekotasuna bermatuko da.
    PDF agiria jaitsi, 53KB. 
  • Politikari mexikarrak Bilboko Ingeniaritza Eskolan egon dira
    Deia, igandea, 2001eko uztailak 15.
    Boto elektronikorako Demotek© sistemaren inguruan egindako erakustaldian parte hartu zuten.
  • Athleticeko bazkideek boto elektronikoa eman dute euren presidentea aukeratzeko
    @Euskadi, asteartea, 2001eko ekainak 5.
    Athletic munduko lehen erakundea izan da, boto elektronikorako sistema modu ofizialean abian jartzeko orduan.
  • Hauteskundeetan, partaidetza-marka guztiak hautsi ziren
    Marca, larunbata, 2001eko ekainak 2.
  • Sistema aitzindaria bezain berritzailea
    El Mundo, ostirala, 2001eko ekainak 1.
    Athleticeko hauteskundeak aitzindariak izango dira, botoak zenbatzeko sistema berritzailea probatuko dutelako. Sistema hori, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Sailak jarri du abian.
  • Boto elektronikoa El País, ostirala, 2001eko ekainak 1.
    Sistema honen bidez, bozketa itxi eta bost minutura emaitza edukiko dugula bermatzen da.
  • Uria eta Lamikiz? Egunkaria, viernes 1 de junio de 2001
    Komunikazioaren inguruan dabiltzanez gain, politika arloko adituak ere arituko dira, bozketa hauetan estreinatu den boto zenbaketa elektronikoa aztertzen.
  • ETB-2k zuzenean eskainiko du Athleticeko hauteskundeetako emaitza Gara, 2001eko ekainak 1.
    Athleticeko bazkideek hautestontzian sartzen dituzten hauteskunde-txartelek banda magnetikoa edukiko dute, eta, botoaren derrigorrezko sekretutasuna errespetatuta, emaitzak era automatikoan lortzeko aukera eskainiko dute.
  • Hautestontziak 9:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik futbol-taldeko egoitza nagusian
    El Correo, osteguna, 2001eko maiatzak 31.
    Bozketan erabilitako sistema elektronikoari (Demotek© sistemari) esker, unean bertan edukiko dugu emaitzen berri.
  • Boto elektronikoarentzako haustestontzia bidean da
    Egunkaria, osteguna 2001eko otsailak 14.
    BEHU Ingeniaritza Eskolan prototipoak egin dituzte eta martxoaren amaieran eskolan bertan egingo diren bozketa batzuetan egin dezakete estreinako proba.
    PDF agiria jaitsi, 129Kb.  
  • Internet bidezko botoak kolokan jartzen du demokrazia parlamentarioaren oinarria
    Egunkaria, osteguna 2001eko otsailak 14.
    PDF agiria jaitsi, 60Kb. 
  • "Iparramerikarrek bizitzan erabiltzen duten umore berberaz aurre egin diote krisiari"
    El Diario Vasco, larunbata, 2000ko abenduak 16.
    Arizonako Alderdi Demokratako presidenteak, Mark Fleisherrek, Kursaaleko "Demokraziarako teknologia berriak" jardunaldietan parte hartu zuen atzo. Martxoan, bere estatuan egin ziren baliodun emaitzak dituzten Internet bidezko munduko lehen hauteskundeak.
    PDF agiria jaitsi, 144Kb.  
  • Munduko adituek boto elektronikoari buruz eztabaidatuko dute Donostian
    El Mundo, asteartea, 2000ko azaroak 28.
    Juan Mª Atutxak "Demokraziarako teknologia berriak" Jardunaldiak aurkeztu zituen.
    PDF agiria jaitsi, 59Kb. 
  • Herrizaingo Sailak boto elektronikorako sistema berria aurkeztu du, hauteskundeak arintzeko
    Deia, osteguna, 2000ko ekainak 29.
    Ohiko hauteskunde-txartela eta irakurketa elektronikoa uztartzen ditu fidagarritasunik galdu gabe.
    PDF agiria jaitsi, 94Kb.  
  • Hautestontzi adimenduna.
    El País, osteguna, 2000ko ekainak 29.
    Lau euskal enpresak boto-sistema arinagoa eta merkeagoa garatu dute.
    PDF agiria jaitsi, 90Kb.  
  • Greziako agoratik III. Milurtekoko boto informatikora
    Deia, osteguna, 2000ko ekainak 29.
    José Luis Iturrieta.
    PDF agiria jaitsi, 166Kb.  

Azken aldaketako data: