Euskadi.eus berria: Ente eta gaikako atarientzako estilo-liburua
Atal honetan hurrengo atari-motak jorratzen dira: Zuzenbide pribatuko ente publikokoak, gai-arloa edo gaikakoak, hartzaile diren kolektibo edo pertsona-taldekoak.
Ente eta gaikako atariek askatasuna izango dute webgunearen diseinuan eta egituran. Hala ere, diseinuan elementu hauek agertzea derrigorrezkoa izango da:
- Euskadi.eus-eko logotipoa (eguneratua) eta sarbidea. Honen kokapena, mahai gaineko bertsioan, goiburuaren eskubi aldean izango da, eta mugikorrentzako bertsioan aldiz, oinaren beheko aldean.
- Erabilerraztasunari buruzko edukira sarbidea. Atari tematikoaren berezko erabilerraztasun informazioa ez bada, Euskadi.eus erabilerraztasun-informazio orokorrera egingo du esteka.
- Kontakturako sarbidea. Zuzenean zerbitzuarekin zerbitzu-akordioa badu, Euskadi.eus-eko kontaktu orokorrera egingo du esteka. Ez badu zerbitzu-akordiorik, kontakturako bide bat eskeini beharko du araudiak ezartzen dion kasuetan (informazio publikorako sarbidea bermatu ahal izateko, adibidez).
- Prozedura administratiborik eskaintzen badira, Egoitza Elektronikorako sarbidea eman bahar da.
- Lege-informaziorako sarbidea. Bertan, adibidez, pribatutasun oharrak eta edukien erabilpenen baimenak azalduko lirateke.
- Euskadi.eus ereduaren goiburuaren eta oinaren diseinu bera erabili nahi bada, bi elementu hauen edukia, diseinua eta funtzionalitatea mantendu behar da. Egon daitezkeen eguneraketaz ente edo gaikako ataria garatu duen saila edo erakundea arduratuko da.