Euskadi.eus-eko araudia, eredua eta elementu komunak
91/2023 Dekretua
91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa da Euskadi.eus-eko arau nagusia.
Dekretu honen xedea da hauek arautzea: batetik, herritarrei eman beharreko arreta eta informazioa; bestetik, herritarrek Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko duten eskubidea, bai zerbitzu publikoetara iristeko bai administrazio-prozedurak izapidetzeko. Halaber, zerbitzua emateko behar den antolaketa eta hari dagozkion bitartekoak eta eginkizunak ezartzea ere bada dekretu honen xedea. Bere V. Tituluan, Dekretuak arautzen duuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta haren Administrazio instituzionalak Interneten duen presentzia, eredua eta elementu komunak arautzea, eta horiek kudeatzeko eginkizunak eta erantzukizunak ezartzea.
Interneteko presentzia dagokionez, dekretuak aplikatuko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio instituzionaleko organismo autonomoei eta zuzenbide pribatuko ente publikoei. Hezkuntza-administrazioaren, justizia-administrazioaren eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eremuak araudi espezifikoaren arabera arautuko dira, eta osagarri gisa aplikatuko dira dekretu honetan jasotako xedapenak.
Interneteko presentzia-ereduaren elementu komunak.
Interneteko presentzia-ereduaren elementu komunak zeharkako tresna, erreminta, arau, jarraibide eta gidalerro korporatiboak dira, eta hau ahalbidetzen dute:
- Edukiak eta zerbitzuak Interneten presente eta antolatuta egon eta erabil daitezen sustatzea, koherentziaz.
- Atari eta eduki guztiak integratzea eta bateragarri egitea.
Ereduaren elementu komunak hauek dira:
- Interneteko presentzia-ereduaren aplikazio eta erreminta korporatiboak, Eusko Jaurlaritzaren estandar teknologikoetan bildutakoak.
- Interneteko presentzia-arauak.
- Zehaztutako beste zenbait tresna korporatibo eta horizontal, edukiak eta zerbitzuak Interneten presente eta antolatuta egon eta erabil daitezen sustatzeko, koherentziaz.
Interneteko presentzia-ereduaren elementu komunetako baten bat sortu, aldatu edo ezabatu nahi izanez gero, herritarrentzako arretaren eskumena duen organoak onartu beharko du ebazpen bidez, eta organo hori arduratuko da elementu komunen zerrenda web-helbide honetan argitaratzeaz eta etengabe eguneratua izateaz: www.euskadi.eus/webzerbitzua
Ereduaren elementu komunak nahitaez bete eta erabili behar dira sareko atari guztietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokor osoan eta haren Administrazio instituzionalean.
Interneteko presentzia-ereduaren erabilera komuneko aplikazio eta tresnatzat hartuko dira honako hauek:
- Edukiak kudeatzeko tresna.
- Atariak kudeatzeko tresna.
- Katalogazio-tresna.
- Testu libreko bilatzailea.
- Estatistika-tresna.
- Kontsulten kudeaketa (Tramitagune).
Euskadi.eus-eko plataforma teknologikoari buruzko informazio gehiago