Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 18ko, 101/1984 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 783
  • Xedapen-zk.: 101
  • Xedapen-data: 1984/04/18
  • Argitaratze-data: 1984/04/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritza berriaren erakuntzak eta aurreko agintealdian bildutako hazturak, horren egituran eta antolaketan aldakuntza batzuk egitea komenigarri egiten dute, Autonomia-Estatutoak eta Legeek Autonomia-Elkarteari izendatzen dizkioten egitekoen egiterapenari hobeki egokitzeko. Bestalde Lehendakariari dagokio, Jaurlaritzaren ekintza artezten eta barne-egokitzen duen ihardutze-sail denez, Sail berezien egitekoak eta arduratze-alorrak zehaztea: Egitekoen izendapena Autonomia-Estatutoan ohartemandako agintepideen arauera egiten da,zerbitzu-eskuraketak egiteke daudenari edo egin ez direnari begiratu gabe. Azkeneko hori gertatzen denetan, Dekreto honek, Jaurlaritzak Lehendakariordearen bidez emandako artezpideei atxikiz itunebideak zein Sailek bere gain izango dituenaren zehaztapena du berebaitan, eta bai hoien ihardutze-egiturarekiko erakuntza ohartematea ere. Horrela Jaurlaritza-Legearen aginduetako bat betetzen da, Jaurlaritzak izango dituen eta gero Sailetako ihardutze-egiturarekiko Araudiak onartu eta indarrean jartzearekin osatuko den egitekoen oinarri-egitura lege bakar baten eskainiz. Jaurlaritza-Legearen 8garren, 23garren eta 25garren Atalek ematen dizkidaten eskubideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala. Jaurlaritzaren egitura Autonomia-Elkarte Osorako Arduralaritza honako Sail hauen bidez antolatzen da. - Lehendakaritza eta Zuzentza-Saila. - Herrizaingo-Saila. - Ekonomia eta Herriogasun-Saila. - Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Saila. - Kultura-Saila. - Lan-Saila. - Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saila. - Industria eta Merkataritza-Saila. - Nekazaritza eta Arrantzu-Saila. - Lurralde-Aritolaketa, Garraio eta Turismo-Saila. 2garren Atala.-Lehendakaria Lehendakariak Jaurlaritzaren ordezkotza izan eta horren ekintzak artezten eta antolakidetzen ditu, Sailburu bakoitzak bere ihardunean duen erantzukizunaren kaltetan gabe, eta Legeek eta Araudiek izendatzen dizkioten gainontzeko eginkizunak betetzen ditu. 3garren Atala.-Iehendakariordea Lehendakariari dagozkion artezkaritza-eskubideen eta Autonomia-Estatutoak eta Legeek Jaurlaritzari ematen dizkiotenen kaltetan gabe, Lehendakariordeari honako hauek dagozkio: a) Erresumarekingo Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordean Eusko Jaurlaritzaren izeneko Lehendakari izan, eta Sailen horretzazko ekintzak elkarri egokitzea. b) Eusko Jaurlaritzaren izenean, Foru-Diputazioekingo beharrezko harremanak segurtatzea eta bermatzea. Foru-Diputazioekingo Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordeetan Eusko Jaurlaritzaren izeneko Lehendakari izan, eta Sailen horretzazko ekintzak elkarri egokitzea. c) Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordea osatzen duten Sailen ekonomia-alotreko politikabideak eta ekintzak elkarri egokitzea. Lehendakaria ez dagoenean Ekonomia-Batzordearen bilkuretan mahaipuru izatea. d) Jaurlaritzako Sail guztien Guztizko Diruegitamuen egiterapena antolakidetzea. e) Uztailaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legearen 25.1 Atalaren arauera Lehendakariak utzi diezazkion gainontzekoak. 4garren Atala.-Lehendakaritza eta Zuzentza-Saila Honako hauek dagozkio Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzun-beharraren eta horri Legeek eta Araudiek ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe; a) Jaurlaritzako Idazkaritza. b) Jaurlaritzaren izenean Legebiltzarrarekingo harremanak eta elkartze-bideak segurtatzea. c) Autonomia-Estatutoaren legezko aldezpena; horretarako, Erresumako eta gainontzeko Lurralde-Erakundeetako legepideei arta egin, hoiek ikuskatu, eta hoiekiko erizpenak ematen ditu, Jaurlaritzari dagozkion ekintzen saloak eginaz. d) Legeek eta Araudiek Jaurlaritzari arduralaritza-erakuntzaren eta argipide-erapidetzen, lege-jaurpideen eta lanarien lansari-jaurpideen alorretan ematen dizkioten agintepideak egiteratzea:.Lanari-erroldeei buruzko manu eta erabakiez arduratu, eta hoiei arta egitea. Arduralaritzaren eraldakuntza suztatzea, herri-zerbitzuaren beharrei egokitzeko. e) Epai-Agintaritzarekingo harremanez arduratu, eta Autonomia-Elkarteari Epailaritzaren eta Espetxeen alorretan dagozkion agintepideak egiteratzea. Eskribauen eta Jabego-Erroldelarien izendapena. f) Barneko legezkotasun-zaingoa egitea: g) Eusko Jaurlaritzaren eta horren ihardutze-sailen auzietango ordezkaritzaren buru izatea. h) Legeek eta Araudiek Jaurlaritzari Toki-Arduralaritzaren alorrean ematen dizkioten agintepideak egiteratzea. i) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. j) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera Sailari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. k) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 5garren Atala.-Herrizaingo-Saila Honako hauek dagozkio Herrizaingo-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren artezkaritza eta suztapena, hori Lehendakarien bidez egiteratzen duen Jaurlaritzaren goren-agintepean. b) Autonomia-Elkarteko Herribabes-zerbitzuak arteztu, eta hoiek herri-arduralaritzen edo norbanakoen beste batzuekin Legeek diotenaren arauera antolakidetzea. c) Autonomia-Elkarteko bideetako ibilgailu-goaiarekiko zaingoa, legeek eta Araudiek diotenaren arauera. d) Jokuaren, apostuen eta ikuskizunen alorreko arduralaritza-zaingoa. e) Barne-irrapide eta elkartzepide-sarearen zaingoa. f) Hauteskunde-arduralaritza. g) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera Sailari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. h) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 6garren Atalak.-Ekonomia eta Herriogasun-Saila Honako hauek dagozkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta horri Legeek eta Araudiek ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Dirubidetza-politika. b) Zorpetzea, eta gaudimenak ematea. c) Diruzaingoa. d) Ekonomia-egitamuketa. e) Ekonomia-azterlanak. f) Estadistika. g) Aginte-eskuraketen gai diren agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketa. h) Ekonomia-Itunea, Erresumarentzako Kupoa eta Kondaira-Lurraldeen Ekarketak. i) Zergak. j) Ondarea. k) Akurapenak. l) Diruegitamuak. m) Artekaritza eta ikuslaritza. n) Kontaduritza. o) Kontaduritza-erantzukizunak. p) Ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskeak. q) Ekonomia eta dirubidetza-alorrekoa izan eta Autonomia-Elkarteko beste ihardutze-sail edo Erakunderen bati bereziz eman gabeko beste ezein gai. r) I.egeek eta Araudiek diotenaren arauera Sailari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. s) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 7garren Atala.-Hezkrentza, Unibersitate eta Ikerkela-Saila Honako hauek dagozkio Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Autonomia-Estatutoaren 10.16 eta 16 Atalel Eskolaurreko, O.H.O.-ko BBB-eko, Lanbide-Hezkuntzako eta Unibersitateko Irakaskuntzari buruz darizkien eskubideak. b) Zientzia-politika; teoriazko ikerkuntzaren eta ikerketa haliagarrien suztapena eta antolakideketa. c) Sailari atxikitako eta Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea. d) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 8garren Atala.-Kultura-.Salla Honako hauek dagozkio Kultura-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Hizkuntza-Politika eta euskeraren suztapena. b) Kirol-Politika. c) Gazteria eta elkarte-hazkuntza. d) Kondaira eta Artezko Ondarearen eraentza eta babesa; Erakustetxeak, Liburutegiak eta Agiri-Gordetegiak. e) Kultura-zabalkundea eta arte-ekintzapideak: Zinemagintza, Antzerkia, Musika, Folklorea; Arte Ikugarrien Suztapena. f) Herri-jabetzapeko Gizarte-Adierazpideak; Norbanako-jahetzapeko Irratientzako baimenak. g) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. h) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 9garren Atala.-Lan-Saila Honako hauek dagozkio Lan-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Lan-Legepideak banakako eta bateango lan-harremanen alorrean egiteratzea. b) Lanbide-politika. c) Koperatibak. d) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. e) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 10garren Atala.-Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saila Honako hauek dagozkio Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari, Lehendakariaren politika artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Osasun-Egitamuketa edo Antolaketa. b) Herri-Osasuna eta Janaritza-Osasunbideak. c) Izurriekiko arta-zaingoa. d) Farmazia-Antolakuntza. e) Gizarte-ongundea. f) Bezeroaren eta baliatzailearen aldezpena. g) Gizarte-emendiotarako Erakundeekiko arta, babesa eta suztapena. h) Gizartesegurantza: Horren zerhitzuak arteztea, antolatzea eta hoiekiko arduralaritza, eta Gizartesegurantzaren ekonomia-jaurpideen eraentza. i) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea. j) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 11garren Atala.-Industria eta Merkataritxa-Saila Honako hauek dagozkio Industria eta Merkataritza-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ernaten ematen dizkioten eskubideen kaltetan gabe: a) Industria-politikaren eraentza; industria-alorreko azken helburuak finkatzea; industriaren eraldakuntza eta birrindustriaketa. b) Meategien eta gainontzekojeolojiazko eskuarteen bilaketa eta hoien ustiaketa. c) Enerjia-iturrien ekoizpenari, bilaketari, suztapenari eta ustiaketari buruzko egitekoak; enerjiari iraunaraztea eta aurreratzea. d) Barne-merkataritza; merkataritza-egiturak. e) Prezio-politika; Euskadiko Prezio-Batzordea. g) Eskulangintza suztatzea eta indartzea. h) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. i) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 12garren Atala.-Nekazaritza eta Arranfzu-Saila Honako hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Nekazaritza-Suztapena: Nekazaritza, Abelazkuntza eta Mendiak. b) Nekazaritzaren eta Landalurren Antolaketa. . c) Izadi-eskuarteen antolaketa; Oihan eta Izadi-Babesaren Zerbitzua. d) Mugarte-barruko ehizezko eta arrainezko ogasunekiko ustiapen-jaurpideak. e) Arrantzu-Alorraren Antolaketa. f) Itsasokoez beste uretango arrantzua, maskulu-bilketa eta arrainazkuntza. g) Nekazaritza,Arrantzu eta Janaritza-Industriak eta Merkatalbideak. h) Janari-nekazaritzaren politikabideak: Janari-nekazaritzako gaien Suztapena, Xedapena, Jatorri-izena eta ontasun-mailaren zaingoa. Mahastigintza eta Ardogintza. i) Nekazaritzako eta Itsasketa-Arrantzuko Hezkuntza. j) Nekazaritza eta Itsas-Ikerketa, Dekreto honen 7.6) Atalean ohartemandakoaren kaltetan gabe. k) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. l) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guz. tiak. 13garren Atala.-Lurralde-Antolaketa, Garraio eta TurismoSaila Honako hauek dagozkio Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Lurraldearen eta Itsasertzaren Antolaketa. h) Ingurugiroa. c) Hirigintza eta Etxebizitza. d) Herri-lanak. e) Urezko eskuarte eta baliapideak; Urbideak eta Ureztaketa-bideak. f) Trenbideak. g) Errepideak eta Bideak. h) Lurrazko, itsasozko, ibaizko eta unama-bidezko garraioak; garraio-alorreko Akurategi eta zamategiak. i) Helikoptero eta egazkin-zelaiak. j) Portuak. k) Eguraldi-ikertegiak. l ) Turismoaren Suztapena. m) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. n) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 14garren Atala. 1. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Saila eta Zuzentza eta Legegintza-Idazkaritza kendu egiten dira. 2. Legeek eta Araudiek kentzen diren ihardutze-sailei izendatzen dizkieten egitekoak, Dekreto honen arauera horretarako gaitasuna izan dezaten Sailek egiteratuko dituzte. AZKEN ERAHAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Apirilak hemezortzi. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.