Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 27ko 5/1985 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 180
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1985/01/27
  • Argitaratze-data: 1985/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoak, orain arteko Jaurlaritzaren eratze eta ihardutze-egitura finkatu zuen. Jaurlaritzaren egitura berriari egokitzeko, aldaketak sartzea bidezko gertatzen da. Dekreto honen bidez, Jaurlaritza-Legearen agindu bat betetzen da, Jaurlaritzak bete behar dituen egitekoen oinarrizko egituran sartu beharreko aldaketak, berriz ere lege-agiri bakar batetan eskainiz. Jaurlaritza-Legearen 8garren, 2Sgarren eta 25garren Atalek ematen dizkidaten eskubideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Jaurlaritzaren egitura. Autonomia-Elkarte Osorako Arduralaritza honako Sail hauen bidez antolatzen da. - Lehendakaritza eta Zuzentza-Saila. - Herrizaingo-Saila. - Ekonomia eta Herriogasun-Saila. - Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sáila. - Kultura eta Turismo-Saila. - Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saila. - Industria eta Merkataritza-Saila. - Nekazaritza eta Arrantzu-Saila. - Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saila. 2. Atala.- Lehendakaria. Lehendakariak Jaurlaritzaren ordezkotza izan eta horren ekintzak artezten eta antolakidetzen ditu, Sailburu bakoitzak bere ihardunean duen erantzukizunaren kaltetan gabe, eta Legeek eta Araudiek izendatzen dizkioten gainontzeko eginkizunak betetzen ditu. 3. Atala.- Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetza. Lehendakariari dagokion politika-artezkaritzaren eta Autonomia-Estatutoak eta Legeek Jaurlaritzari ematen dizkioten agintepideen kaltetan gabe, honako hauek dagozkio Lehendakariordeari: a) Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordea osatzen duten Sailen ekonomia-alorreko politikabideak eta ekintzak elkarri egokitzea. Lehendakária ez dagoenean Ekonomia-Batzordearen bilkuretan mahaipuru izatea. b) Jaurlaritzako Sail guztien Guztizko Diruegitamuen egiterapena antolakidetzea. c) Jaurlaritza-Legearen arauera, Lehendakariak utzi eta bestalde, horiekin bat etorri eta aurrekoen osagarri izan daitezen gainontzekoak. 4. Atala.- Lehendakaritza eta Zuzentza-Saila. Honako hauek dagozkio Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzun-beharraren eta horri Legeek eta Araudiek ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Jaurlaritzako Idazkaritza. b) Jaurlaritzaren izenean Legebiltzarrarekingo harremanak eta elkartze-bideak segurtatzea. c) Erresumarekingo Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordean Eusko Jaurlaritzaren izeneko Lehendakari izan, eta Sailen horretzazko ekintzak elkarri egokitzea. d) Autonomia-Estatutoaren legezko aldezpena; horretarako, Erresumako eta gainontzeko Lurralde-Erakundeetako legepideei arta egin, hoiek ikuskatu, eta hoiekiko erizpenak emanten ditu, Jaurlaritzari dagozkion ekintzen saloak eginaz. e) Legeek eta Araudiek Jaurlaritzari arduralaritzaerakuntzaren eta argipide-erapidetzen, lege-jaurpideen eta lanarien lansari-jaurpideen alorretan ematen dizkioten agintepideak egiteratzea. Lanari-erroldeei buruzko manu eta erabakiez arduratu, eta hoiei arta egitea. Arduralaritzaren eraldakuntza suztatzea, herri-zerbitzuaren beharrei egokitzeko. f) Epai-Agintaritzarekingo harremanez arduratu, eta Autonomia-Elkarteari Epailaritzaren eta Espetxeen alorretan dagozkion agintepideak egiteratzea. Eskribauen eta Jabego-Erroldelarien izendapena. g) Barneko legezkotasun-zaingoa egitea. h) Eusko Jaurlaritzaren eta horren ihardutze-sailen auzietango ordezkaritzaren buru izatea. i) Legeek eta Araudiek Jaurlaritzari Toki-Arduralaritzaren alorrean ematen dizkioten agintepideak egiteratzea. j) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. k) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera Sailari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta HerriBaltzuak arteztea. l) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 5. Atala.- Herrizaingo-Saila. Honako hauek dagozkio Herrizaingo-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Autonomia-Elkarteko Ertzaintzaren artezkaritza eta suztapena, hori Lehendakarien bidez egiteratzen duen Jaurlaritzaren goren-agintepean. b) Autonomia-Elkarteko Herribabes-zerbitzuak arteztu, eta hoiek herri-arduralaritzen edo norbanakoen beste batzuekin Legeek diotenaren arauera antolakidetzea. c) Autonomia-Elkarteko bideetako ibilgailu-goaiarekiko zaingoa, legeek eta Araudiek diotenaren arauera. d) Jokuaren, apostuen eta ikuskizunen alorreko arduralaritza-zaingoa. e) Barne-irrapide eta elkartzepide-sarearen zaingoa. f) Hauteskunde-arduralaritza. g) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera Sailari atxikitako edo bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. h) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 6. Atolak. Ekonomia eta Herriogasun-Saila. Honako hauek dagozkio Ekonomia eta HerriogasunSailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, eta Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta horri Legeek eta Araudiek ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Dirubidetza-politika. b) Zorpetzea, eta gaudimenak ematea. c) Diruzaingoa. d) Ekonomia-egitamuketa. e) Ekonomia-azterlanak. f) Estadistika. g) Aginte-eskuraketen gai diren agintepide eta/edo zerbitzuen balio-neurketa. h) Ekonomia-Itunea, Erresumarentzako Kupoa eta Kondaira-Lurraldeen Ekarketak. i) Zergak. j) Ondarea. k) Akurapenak. l) Diruegitamuak. m) Artekaritza eta ikuslaritza. n) Kontaduritza. o) Kontaduritza-erantzukizunak. p) Ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskeak. q) Ekonomia eta dirubidetza-alosrekoa izan eta Autonomia-Elkarteko beste ihardutze-sail edo Erakunderen bati bereziz eman gabeko beste ezein gai. r) 1983.eko Abuztuko Euri-Erauntsiek sortutako kalteak arintzeko asmoz bideratutako ekintzen zaintza. s) Legeek eta Araudiek diotenaren arauera Sailari atxikitako edo bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. t) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 9. Atala.- Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Saila. Honako hauek dagozkio Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailari Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Autonomia-Estatutoaren 10.16 eta 16 Atalei Eskolaurreko, O.H.O.-ko BBB-eko, Lanbide-Hezkuntzako eta Unibersitateko Irakaskuntzari buruz darizkien eskubideak. b) Zientzia alorreko politika; teoriazko ikerkuntzaren eta ikerketa baliagarrien suztapena eta antolakideketa. c) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea. d) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 8. Atala.- Kultura eta Turismo-Saila. Honako hauek dagozkio Kultura-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Hizkuntza-Politika eta euskeraren suztapena. b) Kirol-Politika. c) Gazteria eta elkarte-hazkuntza. d) Kondaira eta Artezko Ondarearen eraentza eta babesa; Erakustetxeak, Liburutegiak eta Agiri-Gordetegiak. e) Kultura-zabalkundea eta arte-ekintzapideak: Zinemagintza, Antzerkia, Musika, Folklorea; Arte Ikugarrien Suztapena. f) Herri jabetzapeko Gizarte-Adierazpideak; Norbanako jabetzapeko Irratientzako baimenak. g) Turismo-Zuztapena. h) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea. i) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 9. Atala.- Lan, Osansuketa eta Gizartesegurantxa-Saila. Honako hauek dagozkio Lan-Sailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Lan-Legepideak banakako eta bateango lan-harremanen alorrean egiteratzea. b) Lanbide-politika. c) Koperatibak. d) Osasunketaren Egitamuketa eta Eraketa. e) Herri-Osasuna eta Elikadura-Osasunbidetza. f) Epidemiolojia-Zainketa. g) Botikagintza-Antolapideketa. h) Gizarte-Ogasuntza. i) Bezero eta Baliatzaileen Aldezpenketa. j) Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Arta, Zaingoa eta Zuztaketa. k) Gizarte-Segurantza; honen zerbitzuen artezkaritza, antolaketa eta arduralaritza, eta Gizarte-Segurantzaren ekonomia jaurpidearen eraentza. l) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak edo Herri-Baltzuak arteztea. m) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 10. Atala.- Industria eta Merkataritza-Saila Honako hauek dagozkio Industria eta MerkataritzaSailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten eskubideen kaltetan gabe: a) Industria-politikaren eraentza; industria-alorreko azken helburuak finkatzea; industriaren eraldakuntza eta birrindustriaketa. b) Meategien eta gainontzeko jeologiazko eskuarteen bilaketa eta horien ustiaketa. c) Enerjia-iturrien ekoizpenari, bilaketari, suztapenari eta ustiaketari buruzko egitekoak; enerjiari iraunaraztea eta aurreratzea. d) Barne-merkataritza; merkataritza-egiturak. e) Prezio-politika; Euskadiko Prezio-Batzordea. f) Nazioarteko eta Nazio-Azokak. g) Eskulangintza suztatzea eta indartzea. h) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. i) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 11. Atala.- Nekazaritza eta Arrantzu-Saila Honako hauek dagozkio Nekazaritza eta ArrantzuSailari, Lehendakariaren politika-artezpideei atxikiz, Jaurlaritzaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Nekazaritza-Suztapena: Nekazaritza, Abelazkuntza eta Mendiak. b) Nekazaritzaren eta Landalurren Antolaketa. c) Izadi-eskuarteen antolaketa; Oihan eta Izadi-Babesaren Zerbitzuak. d) Mugarte-barruko ehizezko eta arrainezko ogasunekiko ustiapen-jaurpideak. e) Arrantzu-Alorraren Antolaketa. f) Itsasokoez beste uretango arrantzua, maskulu-bilketa eta arrainazkuntza. g) Nekazaritza, Arrantzu eta Janaritza-Industriak eta Merkatalbideak. h) Janari-nekazariczaren politikabideak: Janari-nekazaritzako gaien Suztapena, Xedapena, Jatorri-izena eta ontasun-mailaren zaingoa. Mahastigintza eta Ardogintza. i) Nekazaritzako eta Itsasketa-Arrantzuko Hezkuntza. j) Nekazaritza eta Itsas-Ikerketa, Dekreto honen 7.b) Atalean ohartemandakoaren kaltetan gabe. k) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. l) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 12. Atala.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saila Honako hauek dagozkio Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari, Lehendakariaren policika-artezpideei atxikiz, Jaurlariczaren bateango erantzukizunaren eta Legeek eta Araudiek horri ematen dizkioten ahalmenen kaltetan gabe: a) Lurraldearen eta Itsasertzaren Antolaketa. b) Ingurugiroa. c) Hirigintza eta Etxebizitza. d) Herri-lanak. e) Urezko eskuarte eta baliapideak; Urbideak eta Ureztaketa-bideak. f) Trenbideak. g) Errepideak eta Bideak. h) Lurrazko, itsasozko, ibaizko eta unama-bidezko garraioak; garraio-alorreko Akurategi eta zamategiak. i) Helikoptero eta egazkin-zelaiak. j) Portuak. k) Eguraldi-ikertegiak. 1) Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Baltzuak arteztea. m) Legeek eta Araudiek ematen dizkioten gainontzeko guztiak. 13. Atala. 1.- Turismo-Sailordetza, orainarte Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailekoa zena, Kultura eta Turismo-Sailari atxikitzen zaio. 2.- 1983.eko Abuztuko Erauntsiak sortarazitako kalteak arintzera bideratutako ekintzak zaintzeko sortarazi ziren ihardutze-sailak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari atxikitzen zaizkio. Baliogabetzezko Erabakia Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoa indargabeturik gelditzen da. Azken Erabakia Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Urtarrilak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.