Arautegia
InprimatuUztailaren 31ko 270/1984 DEKRETOA, Herrizaingo-Sailaren egitura-arauak onartuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 138
- Hurrenkera-zk.: 1611
- Xedapen-zk.: 270
- Xedapen-data: 1984/07/31
- Argitaratze-data: 1984/08/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazteari buruzko Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoz, Herrizaingo-Saila sortarazten da. Autonomia-Estatutoak Euskadiko Autonomia-Elkarteari ematen dion agintepidearen, gauzaren eta lurraldearen esparruaren barruan, Herrizaingo-Saila honako gai hauetako ihardutze-sail arduraduna izango da: Herritar eta Erakundeentzako babes eta segurantza nahiz banakakoen nahiz elkarteen eskubideak iharduketa iarez betetzea bermatzeko, horretarako Autonomia Elkarteko beste· eraentza-sail edo Erakunderen bati berariz emanak ez diren helburuei dagokien atal guztietan, horretarako aurrehartzeko, koordinatzeko eta artezteko ekintzak betez. Bidezkua da beraz, Sail honen ihardutze-egitura finkatzea, dagozkion ihardutze-sailak sortuaraziz eta agintepido-jabe gisa ihardutzeko behar adinako ahalmenez hornituak izan daitezen hierarkikoki eratutako egitura baten barruan. Hori horrela, Herrizaingo-Sailaren saloz, Lehendakaritzaren onarmenez eta Jaurtze-Batzordeak bere 1984.eko Uztailaren 31ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala Herrizaingo-Saila, bere Sailburuaren agintepean. Sailari dagokion gai guztietan agintepidea daukalarik, honako ihardutze-sail nagusi hauetan egituratzen da: - Herrizaingo-Sailordetza. - Egitamuketa eta Arduralaritza-Sailordetza - Segurantza-Sailordetza. - Teknika-Urgazlaritzako Artezkaritza. - Bidegoai-Artezkaritza. - Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritza. - Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritza. - Eskuarte-Artezkaritza. - Agiritegi eta Ihardutze-Koordinaketaren Artezkaritza. - Herri-Babesaren Artezkaritza. - Ertzaingoaren Artezkaritza. - Ertzaingo-Ikastegiko Artezkaritza. - Berarizkotutako Zerbitzu-Artezkaritza.II ATALBURUA HERRIZAINGO-SAILORDETZARI BURUZ 2. Atala 1. Herrizaingo-Sailburuordeari zera dagokio: Sailordetzako lantaldeen ekintza arteztu eta koordinatzea; agintepideei buruzko gaietan bere pean dauden ihardutze-sailen aurrean sartzen diren birrabiatze-eskeen ebazpena ematea; Sailari dagozkion gaiei eta bereziki beste Polizia-erakundeekiko harremanei buruz Herri-Erakundeekiko edo Pribatuekiko harremanak gordetzea edo hastea; Sailari doazkion egitasmoen, erabakien eta politika orokorraren egitamuen arteztea eta koordinatzea; halaber Jaurtze-Batzordearen, SegurantzaBatzordearen eta Arduralaritzako beste Ihardutze-Sailen aurrean jarri beharrekoak diren ekintzak eta legebiltzarrari argipide-eskeak eta beste arazo guztiak; Sailaren pean dagoen langilegoaren gaitasunerako norabide eta erizpideak finkatzea, halaber gaitzeko, espezializatzeko eta birgaitzeko eman edo antola daitezken ikasketa guztiak, bertako gaiei buruzkoak, eta guzti hori Herri-Arduralaritzako Euskal Iraskundeari dagozkionen kaltetan izan gabe. 2. Sailordetza-hau honako Artezkaritza eta Zerbitzu hauek osatzen dute: - Teknika-Urgazlaritzako Artezkaritzak. - Bidegoai-Artezkaritzak. - Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzak. 3. Atala Teknika Urgazlaritzari zera dagokio: Sailari dagozkion aginduen eta lege-ekintzen egitasmo guztien ikerketa, argibide-txostena eta hala izanez gero, egiterapena, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari dagozkion agintepideen kaltetan izan gabe; Jaurtze-Batzordearen, Segurantza-Batzordearen eta Arduralaritzako beste Ihardutze-Sailen aurrean jarri beharrekoak diren arazo guztiei ebazpen-txostena ematea edo hala behar izanez gero, eratzea; Berez Sailarenak diren gaiei doakien lege-manu, argibide-txosten eta argitalpen guztien zaingoa eta sistemaketa, eta bertako ihardutze eta garapena; Sailari dagozkion agintepideen ihardupenak eskatu eta esijitzen dituen argipide-txosten eta ikerketak egitea, zehazki Ertzaintzaren karrerari eta lanbidezko itxuramoduari buruzko sozioloji, psikoloji eta kriminoloji-ikerketak egitea. Bere egitekoak burutu ditzan Teknika-Urgazlaritzak honako zera hauek izango ditu: - Azterpen-Zerbitzua. - Eratze-Zerbitzua. - Lege-Zerbitzua. Osasun-Zerbitzua. 4. Atala 1. Bidegoai-Artezkaritzari zera dagokio: Bidegoaiko Segurantza-Zerbitzuen ekintzen irizpide nagusiak jarri eta koordinatzea; arreta bereiziz begiratu beharreko ekintza eta lege-hauspenak, pertsonen bizitzarako ohizkotasun edo arriskotasuna kontutan harturik, aldizka finkatu; arreta bereziz, bere arriskutasun, ibilgailuen maiztasun edo gidarien ohizko jokaeragatik, begiratu beharreko errepideetako aldeak finkatzea; bidegoai gaieran Udalzaingoarekin ekintzak koordinatzea; Bidegoai-Araudiaren aurkako hauspenei ebazpen eta zigorra ematea; Bidegoai-Segurantzaren zerbitzua hobeto betetzeko gauzezko beharrezko eskuarteei buruz, arduralaritza-akurapeneko gaietan dagozkien ihardutze-sailek onartu ondoren, argipidea eta oneritzia ematea; bere kidea den Erresumako Arduralaritzako ihardutze-sailarekin harreman eta koordinapenak eramatea, Seguratza-Batzordearen agintepideen kaltetan izan gabe; ibilbideei buruzko argitasun eta heziketarako ezagutarazte-kanpainen egitamuketak eratu eta zabaltzea, halaber auto-eskoletako irakasle eta gidatzaileentzat ikasketaaldiak antolatzea; norbanakoen autogidarieskolak jartzeko eta ihardunean jarraitzeko baimenak ematea eta hala behar izanez gero, beroien ezabapena, indargabe uztea edo kentzea aldarrikatzea eta orokorki indarrean dauden legeek ematen dizkioten agintepide guztiak erabiltzea. 2. Egiteko horiek burutu ditzan Bidegoai-Artezkaritzak honako zerbitzu hauek izango ditu: - Bidegoai-Zerbitzua. - Ibilbide-Hezkuntzako Zerbitzua. - Auto-eskoletako gidarientzako Hezkuntza-Zerbitzua. - Bidagoaiaren Arduralaritza-Zerbitzua. 5. Atala 1. Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzak zera bereganatzen du: 1) Kasino eta Joku gaietan, hotri doazkion lege-agindu guztien egitea eta saloa ematea; arauz onartutako jokuetarako eskatzen diren baimen eta onarpen guztiak eman, berriztatu eta, hala behar izanez gero, ukatzea; jokoaren kontrol-egitamuak egin eta finkatzea; gai horrerako lege-hauspenen agirien indazrez hasiarazitako zehaztapidetzen artezpidea eta ebazpena; Jokurako serbitzen duten edo berarekin zerikusia duten teknikazko gailu eta aparato guztien teknika-ikuskaritza eta sendespena; eta legeak ematen dizkion agintepideak egiteratzea. 2) Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 10.38 atalari darizkion agintepide guztiak ikuskizun gaietan. 2. Aurreko idazatiak esaten dituen egitekoak betetzeko, Joku-Artezkaritzak honako Zerbitzu hauek izango ditu: - Joku-Zerbitzua. - Ikuskizun-Zerbitzua. - Teknika-Ikuskaritzaren Zerbitzua.III ATALBURUA EGITAMUKETA ETA ARDURALARITZA-SAILORDETZA 6. Atala Egitamuketa eta Arduralaritza-Sailburuordeari zera dagokio, sailordetza berari atxikirik dauden ihardutze-sail eta ekintzen egitarauketa, laguntza, arteztea, koordinatzea eta zaintzea. Egiteko horiek betetzeko Sailordetza horrek honako Artezkaritza hauek izango ditu: - Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritza. - Eskuarteen Artezkaritza. - Agiripaper eta Ihardupen-Kooperaketaren Artezkaritza. 7. Atala Zerbitzu-Artezkaritzari zera dagokio: 1. Diruegitamuketa gaietan: Sailaren diruegitamuak egitearekin eta betetzea zaintzearekin loturik dauden ekintza guztiak burutzea; gai horretan Saileko Zerbitzu guztiei aholkuak ematea; Diruegitamuan ondorioak izango dituzten egitasmo. erabaki eta ekintzei aurrez eta nahitaezko modura informea ematea, eta orokorki diruegitamua eratu eta betetzearekin zerikusia duten ekintza guztien bideak egitea eta zaintzea. Guzti hori Jaurlaritzako beste Sail edo Zerbitzuei emandako agintepideen kaltetan izan gabe. 2. Arduralaritza-antolaketaren gaietan: Saileko Erroldetegi Nagusia eramatez, arta eta egunean jartzea; Sailaren arrazoizkotzearen, egitamutzearen eta arduralaritza-antolatzearen eratzea, saloa egitea eta hala behar izanez gero, burutzea; bertako langilegoaren barne-araudia. 3. Halaber, Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritzari ematen zaizkio: hauteskunde-ekintzen arta eta beroietako zerbitzuak betetzea; arta eta betetze horiek eskatzen dituzten teknika-eitintza guztien, etengabeko moduan, egunean edukitzea; Alderdi Politikoek edo norbanakoek egindako galderei aholku eta argibidea ematea; gai horri buruzko erabaki guztiak egin edo proposatzea; hauteskundeen laburpen eta emaitzak argitaratzea eta indarrean dauden legeek ematen dizkioten agintepide guztiak. 4. Egiteko horiek betetzeko Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritzak zerbitzu hauen laguntza izango du: - Lanarigo-Zerbitzuarena. - Diruegitamu-Zerbitzuarena. - Antolaketa eta Egitamuketa-Zerbitzuarena. - Hauteskunde Zerbitzuarena. 8. Atala Eskuarte-Artezkaritzari zera dagokio: Sailaren barruko komunikabide eta informatika sarearen taiuketa, antolaketa eta iraunarazpena; Eusko Jaurlaritzaren Ibilgailutzaren artezpena; lanak akuratzeari, zuzkiketari eta egitearen kontrolari buruzko aurrez egin beharreko bideak; Saileko zerbitzuek irauteko, beharrezko izan daitezken haltzari eta hornidura-tresnen behar guztien ontasun-kontrola, teknika-azterpena eta eritziak eta, bereziki, Autonomia Elkarteko Ertzaintzaren gauzei, tresnei, etxeei eta eraikitze-lanei buruzkoenak. Horretarako, Eskuarte-Artezkaritza honako zerbitzu hauetaz osaturiko egongo da: - Komunikabide eta Informatika-Zerbitzua. - Eraikintza eta Horniketa-Zerbitzua. - Ibilgailutza. 9. Atala 1. Agiritegi eta lhardutze-Koordinaketaren Artezkaritzaren egitekoak honako hauek dira: ihardutze-taktikak antolatu eta ihardunean jarri; herritarrak babesteko ekintzak koordinatu eta begiratu eta itunepeko erakundeenak; gertakarien estadistikak egitea, halaber Herrizaingo-Saileko giza eta gauzazko eskuarteen eraentza eta banakaketa, eta agiritegi bat sortarazi, iraunarazi eta hedatzea. 2. Egiteko horiek betetzeko Agiritegi eta Ihardutze-Koordinaketaren Artezkaritzak honako zerbitzu hauek izango ditu: - Agiri eta Argipide-Zerbitzua. - Ihardutze-Zerbitzua. - Azterketa eta Egitamuketa-Zerbitzua. IV ATALBURUA SEGURANTZA-SAILORDETZARI BURUZ 10. Atala 1. Segurantza-Sailburuordearen egitekoak dira: Sailordetzako unitate guztien koordinaketa eta indarrean dauden legeek, personak eta ondasunak zaintzeko eta jendarteko ordena gordetzeko gaietan, Sailari ematen dizkioten agintepideak erabiltzea, Sailburuari berariz erreserbatuak salbu. 2. Segurantza-Sailordetza honako ihardutze-sail hauek osatuko dute: - Herri-Babesaren Artezkaritzak. - Ertzaingoaren Artezkaritzak. - Ertzaingo-Ikastegiak. - Berarizkotutako Zerbitzu-Artezkaritzak. 11. Atala Herri-Babesaren Artezkaritzari zera dagokio: Pertsonen eta gauzen babeserako orokor eta alorkako egitamuak egitea eta Herri-Babesaren gaietan ekintzarako egitamuak egitea: lierri-Babesarekin zerikusia izan dezaketen Erakunde eta Elkarte pribatuak aztertzea eta dirulaguntzarako saloak egitea; arazo horiei buruz gaitzeko eta hedatzeko ikastaroak bultza eta antolatzea eta indarrean dauden legeek ematen dizkioten agintepide guztiak erabiltzea. 1. Herri-Babesaren Artezkaritza honako zerbitzu hauek osatuko dute: - Ikerketa eta Egitamuketa-Zerbitzuak. - Heziketa-Zerbitzuak. - Ekintzetarako Zerbitzuak. 12. Atala Ertzaingoaren Artezkaritzari dagokio ertzaingo zerbitzuen artezko agintea eta koordinaketa. Bere egitekoak betetzeko, zeraz lagundua izango da: - Teknika Urgazlaritzaz. - Egitamuketa, Balio Neurketa eta Berarizko Ekintzen Zerbitzuz. - Ertzaingo-Ikuskaritzaz. 13. Atala Berarizko Zerbitzu Artezkaritzari berari agindutako eskolten eta beste zerbitzuen artezko agintea eta koordinaketa dagozkio. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Herrizaingo-Sailburuari eskuratzen zaio betebeharrak osatzeko eta erabiltzeko beharrezko izan daitezken manu guztiak emateko baimena. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamonean jarriko da indarrean.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: Herrizaingo-Sailburuaren 1986.eko Uztailaren 7ko AGINDUA, herri-ikuskizun eta jolasbidezko ekintzetarako etxe eta tegiak zabaldu eta ixteko orduak behin-behingoz araupetuz.
- Aldatutakoa: Urriaren 22ko 325/1985 DEKRETOA, Ertzaintza-Gaietarako Guztizko Ordezkaritza sortaraziz HerrizaingoSailaren Ihardutze-egituran.
- Ikus: Apirilaren 18ko, 101/1984 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.
- Ikus: 209/1987 DEKRETUA, Maiatzaren 19koa. Herrizaingo-Sailaren ihardute egituraz.
- Zuzendutakoa: Uztailaren 31ko 270/1984 DEKRETOA, Herrizaingo-Sailaren egitura-arauak onartuz. (Hutsen zuzenketa.)