Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 5eko 146/1984 Dekretoa, Industria eta Merkataritza-Sailaren aginte-erakuntza eta iharduna birregituratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 1160
  • Xedapen-zk.: 146
  • Xedapen-data: 1984/06/05
  • Argitaratze-data: 1984/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoak Jaurlaritzako egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztu zituen, lehengo egitura eta antolakuntza aldatuz, eta Industria eta Merkataritza-Saileko egiteko eta arduratze-alor berriak jarriz. Horregatik, eman zaizkion egitekoak betetzea bere gain izango duten arduralaritza-sailak eta horiek egiteratu behar dituzten ihardutze-sailak zehazteko, esandako Sail horren birregituraketa egin beharra dago. Birregituraketa hori arrazoizkotasunari eta eginkortasunari begira egin da, eta Saileko arduralaritza-adalkoak Sailak egiteratu beharreko ihardun eta zerbitzuak behar bezalako arduralaritza-ekintzak eskatzen duen eginkortasunez egiteratu daitezeneko era egokian antolatzeko xedez. Horiek horrela, Industria eta Merkataritza-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak ontzat eman eta Jaurlaritza-Batzordeak 1984garreneko Ekainaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta baitetsi ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Agintepidearen gaia Autonomia-Estatutoak Euskadiko Autonomia-Elkarteari ematen dion gauzazko eta lur-eremuzko aginte-hesparruaren barruan, Industria eta Merkataritza-Sailak ondoren esaten diren agintepideak izango ditu, Dekreto honek eta hariei datxezkien gainontzeko lege-manuek jartzen dituzten modu eta neurritan: a) Industria-Arduralaritza. Industria-politikabideen eraentza; Industria-xedeak. b) Teknika-Ikerketa, Jaurlaritzako gainontzeko Sailekingo erakidetasunez. c) Industria-eraldaketa eta Birrindustriaketa. d) Enerjiarekiko jaurpidetza. Enerjia-iturrien ihardunari, bilaketari, suztapenari eta ustiaketari dagozkien egitekoak; enerjiari eustea eta aurreratzea. e) Meatzekiko jaurpidetza. Lurretikako baliapideen eta meatokien ikerketa eta ustiaketa. f) Barne-Merkataritza. Merkataritza-egiturak eta Merkataritza-Arartekariak. g) Prezio-politika. Euskadiko Prezioen Batzordea. h) Nazioarteko eta Erresuma-mailako Erakustazokak. Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Bazkundeak. i) Eskulangintzaren suztapena eta ekoizkiak. j) Legeak eta araupidetzak eman diezazkion beste guztiak. Halaber, berari atxikitako edo bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabeen, norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen artezkaritza eta antolakideketa ere Industria eta Merkataritza-Sailaren agintepekoak izango dira. 2. Atala.- Egitekoak eta ahalmenak Aurreko Atalean esandako agintepideen eta indarreango araupidetzak jartzen dituen mugen barruan, Industria eta Merkataritza-Saila hauek egiteratzeko araugintza-ahalmenaren eta ihardumenaren jabe izango da. 3. Atala.- hardutze-Sailak 1. Honako hauek dira Industria eta Merkataritza-Saileko goreneko ihardutze-sailak: - Industria eta Merkataritza-Sailburua. - H onako Sailordetza hauek: lTeknolojia eta Industria-Xedeena. lIndustria eta Merkataritza-Arduralaritzarena. lIndustria-Birregituketarena. lMerkararitzarena. - Honako Artezkaritza hauek: lIndustria-Teknikabideak. lEnerjia. lIndustria-Arduralaritza. lZerbitzuak. lEuskadiko Meatze-Barrutia. lIndustria-Birregituraketa. lBarne-Merkataritza. 2. "1" zatian esandako ihardutze-sailetakoren baten artezko menpeko zerbitzubuntgoa baino goragoko mailarik gabeko ihardutze-sailak egon daitezke. Horiek sortaraztea eta horiei bere egitekoak izendatzea, Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko manuen bidez egingo da. 4. Atala.- Industria eta Merkataritza-Sailburua Industria eta Merkataritza-Sailburuak, Saileko goreneko ihardutze-sail denez, Dekreto honetan agintzen denez agintemailaz bere menpeko izango diren Saileko ihardutze-sail eta ekintzapide guztiekiko artezkaritza, antolakidekuntza eta arta egingo ditu. Halaber, honako beste agintepide hauek ere egiteratuko ditu: - Bere Sailari dagozkion gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretoak Jaurlaritzari baitetsi ditzan aurkeztea, eta baita Lehendakariari ontzat ematea berari dagokioneko arauen saloak egitea ere. - Bere Sailari dagozkion gaietan orotariko arduralaritza-manuak eta erabakiak ematea, eta Saileko ihardutze-sailen arteko agintepide-auziak ebaztea. - Indarrean dauden araupideetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Jaurlaritzari berariz eman gabeko gaietan beste Sailekingo eta gainontzeko ihardutze-erakunde eta erakundeekingo agintepide-auziei ekitea. - Lege-erapidetzak berariz berari eman eta Jaurlaritzako Sailburuei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezen gainontzeko guztiak. 5. Atala.- Teknolojia eta Industria-Xedeen Sailordetza Aginte-mailaz Sailburuaren artezko menpeko izan eta honako egiteko hauek izanga dituzten Sailburuorde bat izango du buru: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. - Erabilgarri den araupidetzak ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Sailburuari Sailordetza honen araupidetzaren eta ihardutze-egitamuen saloak egitea, eta bai bere menpeko arduralaritza-adalkoenenak ere. - Sailordetza horren ekintzapide guztiekiko eta horren menpeko ihardutze-sail guztiekiko egitaraugintza, suztapena, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta. - Bere zerbitzuen barne-erakuntzari eta ihardunari buruzko oroidazkiak egitea eta artezpideak ematea, eta bai hari atxikitako arduralaritza-banakoenei buruzkoak ere. - Industria-politikaren, industria-xedeen, birrindustriaketaren eta teknika-ikerketaren eraentza, Jaurlaritzako gainontzeko Sailekin elkar hartuta. - Sailburuak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkionak eta lege-erapidetzak eman diezakionak, eta jaurlaritzako Sailburuordeei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 6. Atala.- Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetza Aginte-mailaz Sailburuaren artezko menpeko izan eta honako egiteko hauek izango dituen Sailburuorde bat izango du buru: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. - Erabilgarri den araupidetzak ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Sailburuari Sailordetza honen araupidetzaren eta Ihardutze-egitamuen saloak egitea, eta bai bere menpeko arduralaritza-adalkoenenak ere. - Sailordetza horren ekintzapide guztiekiko eta horren menpeko ihardutze-sail guztiekiko egitaraugintza, suztzpena, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta. - Bere zerbitzuen barne-erakuntzari eta ihardunari buruzko orbidazkiak egitea eta artezpideak ematea, eta bai hari atxikitako arduralaritza-banakoenei buruzkoak ere. - Industriaren alorrean Sailari emanda egon eta Sailburuari edo gainontzeko Sailburuei berariz izendatu gabeko agintepideak egiteratzea. - Enerjia jaurpidetza, eta enerjia-iturrien ihardunari, bilaketari, suztapenari eta ustiapenari dagozkien egitekoak; enerjiari eustea eta enerjia aurreratzea. - Meatze jaurpidetzari, meatzak eta gainontzeko lurretikako baliapideak bilatzeari eta horien ustiaketari datxezkon egitekoak. - Sailaren Industria eta Merkataritzako Lurralde-Ordezkaritzak antolakidetzea eta eratzea. - Sailburuak indatrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkionak eta lege-erapidetzak eman diezazkionak, eta Jaurlaritzako Sailburuordeei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 7. Atala.- Industria-Birregituraketaren Sailordetza Aginte-mailaz Sailburuaren artezko menpeko izan eta honako egiteko hauek izango dituen Sailburuorde bat izango du buru: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. - Erabilgarri den araupidetzak ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Sailburuari Sailordetza honen araupidetzaren eta ihardutze-egitamuen saloak egitea, eta bai bere menpeko arduralaritza-adalkoenenak ere. - Sailordetza horren ekintzapide guztiekiko eta horren menpeko ihardutze-sail guztiekiko egitaraugintza, suztapena, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta. - Bere zerbitzuen barne-erakuntzari eta ihardunari buruzko oroidazkiak egitea eta artezpideak ematea, eta bai hari atxikitako arduralaritza-banakoenei buruzkoak ere. - Industriaren eraldakuntzako eta industria-alorren eta enpresen birregituraketako egitekoak. - Eraldakuntza-Egitamuen Egiterapenerako eta Artarako Batzordeetan Autonomia-Elkartearen ordezkari izatea, indarrean dauden araupideak ordezkotza hori oharteman dezatenean. - Sailburuak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkionak eta lege-erapidetzak eman diezazkionak, eta Jaurlaritzako Sailburuordeei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 8. Atala.- Menkataritza Sailordetza Aginte-mailaz Sailburuaren artezko menpeko izan eta honako egiteko hauek izango dituen Sailburuorde bat izango du buru: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. - Erabilgarri den araupidetzak ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Sailburuari Sailordetza honen araupidetzaren eta ihardutze-egitamuen saloak egitea, eta bai bere menpeko arduralaritza-adalkoenenak ere. - Sailordetza horren ekintzapide guztiekiko eta horren menpeko ihardutze-sail guatiekiko egitaraugintza, suztapena, artezkaritza, antolakidekuntza eta arta. - Bere zerbitzuen barne-erakuntzari eta ihardunari buruzko oroidazkiak egitea eta artezpideak ematea, eta bai hari atxikitako arduralaritza-banakoenei buruzkoak ere. - Euskadiko Autonomia-Elkarteari Barne-Merkataritzaren eta Prezioekiko Politikaren alorretan izendatutakoak. - Merkararitza-Azoka eta Erakustaldiak. Merkataritza-Suztapena. - Eskulagintza. - Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Bazkundeak. - Merkataritza-Arartekariak eta horien LanbideElkarteak. - Sailburuak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkionak eta lege-erapidetzak eman diezazkionak, eta Jaurlaritzako Sailburuordeei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. Halaber, Merkataritza-Egitamuen Batzordea eta Euskadiko Prezio-Batzordea ere Merkataritza-Sailordetzan sartzen dira. 9. Atala.- Industria-Teknikabideen Artezkaritza Honako egiteko hauek izango ditu, Teknolojia eta Industria-Xedeen Sailordetzarekiko artezko eta aginte-egiturazko menpetasunez: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo Sailburuordearen esku-ematez Teknolojia eta Industria-Xedeen Sailordetzarena. - Erabilgarri izan daitezen araupidetzetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Teknika-ikerketari eta teknikabide erabilgarriei industria-aurrerapenari eta ekoizkortasunari buruzko egitekoak. - Sailburuordeari industriarako ikerketa-egitamuak aurkeztea, eta bai teknikabideekiko ikerketa eta aurrerapidearen alorretako beharrak eta lehentasunak ere. -Teknolojia lkerketarako Babespeko Erakundeekiko Industriaren Hazkuntzarako Erakundeekiko eta Ikerketa eta Aurrerapenerako Lan-Taldeekiko arta eta jarraipena. - Teknika-ikerketaren alorreko ekintzapideak Jaurlaritzako beste Sail batzuenekin antolakidetzea. - Sailaren agintepideen barruan, industria-ekintzetan ingurugiroarekiko aurrea hartzezko eta birroneratzezko egitekoak egiteratzea. - Sailburuak edo Teknolojia eta Industria-Xedeen Sailburuordeak indarrean dauden araupideen ariora eman diezazkiotenak, lege-erapidetzak izendatu diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 10. Atala.- Enerjia-Artezkaritza Honako egiteko hauek izango ditu, Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzarekiko artezko eta aginte-egiturazko menpetasunez: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo Sailburuordearen esku-ematez Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzarena. - Erabilgarri izan daitezen araupidetzetan ohartemandakoetan goradeiak erabakiaea. - Enerjiaren alarreko ekintza-egitarauen saloak egitea. - Enerjia-moeta berrien alorreko ikerketa-egitamuen saloak egitea. - Sailaren enerjiarekiko politikabideak eta Enerjiaren Euskal Erakundearen egitamuak era iharduna elkarri egokitzea. - Sailburuak edo Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailburuordeak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkiotenak, lege-erapideaak eman diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emanda daudelako horietako bakoiaarentzakoak ere izan daitezenak. 11. Atala.- lndustria-Arduralaritzaren Artezkaritza Honako egiteko hauek izango ditu, Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzarekiko artezko eta aginte-egiturazko menpetasunez: - Sailburuaren esku-ematet Sailaren ordezkotza egitea, edo Sailburuordearen esku-ematez Industria eta Merkataritza-Arduralariaaren Sailordetzarena. - Erabilgarri izan daitezen araupidetzetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea, eta bai Saileko ezein ihardutze-sailen aurrean sartu daitezen goradeiei bere bideak eginaraztea eta horiekiko erabakien saloak egitea ere. - Sailburuari, baitetsi dezan, arduralaritza-sailekin elkar hartuta Sailaren industriari eta merkataritzari buruzko ekintzekin egin behatreko erabaki-gaurkotzea gertatu, tajutu eta aurkeztea. - Saileko lege-aholkularitza, alor horretan Lehendakaritza era Zuzentza-Sailak izan ditzan agintepideen kaltetan gabe. - Erabilgarri diren araupideek eta Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordeaak Industriako Lurralde-Ordezkariaak erakidetzeko eta antolatzeko emandako artezpideak egiteratzea. - Sailburuak edo Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailburuordeak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkiotenak, lege-erapidetzak eman diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 12. Atala.- Zerbitzu-Artezkaritza Honako egiteko hauek izango ditu, Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzarekiko artezko eta aginte-egiturazko menpetasunaz: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo Sailburuordearen esku-ematez Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzarena. - Erabilgarri izan daitezen araupidetzetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Sailean zerbitzu egin dezaten lanari guztiei buruzko arazoen ardurlaritza ea eraentza. - Sailarekiko diruegitamuen aldetikako arta; eta bai diruegitamuen egitasmoak gero onar daitezen gertatzea ere. - Gainontzeko Sailetako Zerbitzu-Artezkaritzekingo harremanak. - Saileko orotariko arazoen antolakuntza. - Emankortasuna hobetzeko xedezko barne-eraketa eta ihardutze-moduen saloak egitea. -Sailburuak edo Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailburuordeak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkiotenak, lege-erapidetzak eman diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 13. Atala.- Euskadiko Meatze-Barrutia Aginte-egituraz artez Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzaren menpe egon, eta honako egiteko hauek izango dituen Buruzagitza bat jartzen da Euskadiko Meatze-Batmtiko buru: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo Sailburuordearen esku-ematez Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzarena. - Erabilgarri izan daitezen araupidetzetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. Sailaren meatzeak eta lurretikako gainontzeko baliapideak bilatzeko eta ustiatzeko egitamuak egiteratzea, eta baita jeolojia baliagarria eta meatze-lanak Autonomia-Elkartean aurrera eramatekoak eta, indarrean dauden legeen arauera, meatzetatikako lehen-gaizko zuzkiketari buruzkoak ere. - Bai ikerketa eta bilaketetarako bai ustiatzeko eta erabiltzeko baimenak, esku-emateak eta onarpenak. - Kondaira-Lurraldeetako Meatze-Sailak antolakidetzea. -Sailburuak edo Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailburuordeak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkiotenak, lege-erapidetzak eman diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emanda daudelako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 14. Atala.- lndustria-Birregiluraketaren Arlezkaritza Honako egiteko hauek izango ditu, Industria-Birregituraketaren Sailordetzarekiko artezko eta aginte-egiturazko menpetasunez: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo Sailburuodearen esku-ematez Industria-Birregituraketaren Sailordetzarena. - Erabilgarri izan daitezen araupidetzetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Industria-alorren eta enpresen birregituraketarako aurkeztutako eskeen bide izan, eta horien balio-neurketa egitea. - Eraldakuntza eta birregituraketa-bideak artez datxezkien ihardutze-sailekingo horietzazko harremanak. - Larrialdiango industria-alor eta enpresak eraldatzeko eta birregituratzeko egitamuekiko arta eta jarraipena. - Sailburuak edo Industria-Birregituraketaren Sailburuordeak indarrean dauden araupideen ariora berariz utzi diezazkiotenak, lege-erapidetzak eman diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 15. Atala.- Barne-Merkataritzaren Artezkaritza Honako egiteko hauek izango ditu, Merkataritza-Sailordertzarekiko artezko eta aginte-egiturazko menpetasunez: - Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea, edo Sailburuordearen esku-ematez Merkataritza-Sailordetzarena. - Erabilgarri diren araupidetan ohartemandakoetan goradeiak erabakitzea. - Merkataritza-Ihardunaren Antolaketarako Legearekiko eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manuekiko arta eta jarraipena, eta baita merkatuaren horniketari eta merkataritzako banakuntza-bidei buruzkoekikoak ere, Merkataritza-Egituren Batzordeari berariz izendatutakoak salbu. - Prezioen eta merkataritza-etekinen alorrean izendatutako egitekoak, eta bai nolanahiko salgai eta zerbitzuen prezioen gorabeherekiko jarraipena ere, Euskadiko Prezio-Batzordeari berariz izendatutakoak salbu. - Sailari Merkataritza-Azoka eta Erakustaldien eta Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Bazkunen alorretan izendatutakoak. - Merkataritza-Zabalkundeari buruzko arauak bete daitezenaren zaingoa. - Merkataritza-Arartekariei eta horien Lanbide-Elkarteei buruzkoak. - Sailburuak edo Merkataritza-Sailburuordeak indarrean dauden araupideen ariora utzi diezazkiotenak, lege-erapidetzak eman diezazkionak, edo Jaurlaritzako Artezkaritzei oro emandakoak direlako horietako bakoitzarentzakoak ere izan daitezenak. 16. Atala.- Lunalde-Ordezkaritzak - Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurralde bakoitzean, Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzarekiko artezko eta aginte-egiturazko menpetasunez eta Lurralde-Ordezkari bat buru duela Sailaren agintepide-eremuari Industriaren eta Enerjiaren alorretan izendatutako egintza-agintepideak bere ihardutze-eremuan egiteratuko dituen Industriako Lurralde-Ordezkaritza bat izango da. Era berean, Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurralde bakoitzean, aginte-egituraz Industria eta Merkataritza-Arduralaritzaren Sailordetzaren menpeko eta ihardunez Merkataritza-Sailordetzaren menpeko izan eta Lurralde-Ordezkari bat buru duela Sailaren agintepide-eremuari Industriaren eta Enerjiaren alorretan izendatutako egintza-agintepideak bere ihardutze-eremuan egiteratuko dituen Industriako Lurralde-Ordezkaritza bat izango da. - Lurralde-Ordezkaritzen egitura, Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko manuen bidez finkatuko da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Industria eta Merkataritza-Sailburuari, Dekreto hau bertan eta indarreango gainontzeko araupidetan jarritako mugen barruan osabideratzeko eta egiteratzeko arauak emateko eskua ematen zaio. Bigarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean. BALIOGABETZE-ERABAKIA Dekreto honetan agindutakoaren aurkako manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira, eta berariz honako hauek: Merkataritza eta Turismo-Saila antolatzezko 1980garreneko Abuztuaren 18ko Dekretoa. Eusko Jaurlaritzako Industria-Sailaren Birrantolapen eta Ihardutze-Egiturarekiko Uztailaren 30eko 95/1981 Dekretoa. 95/1981 Dekretoaren alderdi batzuk aldatzezko Abuztuaren 16ko 177/1982 Dekretoa. Industria eta Meatze-Artezkaritza birrantolatzezko Urtarrilaren 24ko 7/1983 Dekretoa. Gasteiz, 1984garreneko Ekainak 5. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Industria eta Merkataritza-Sailburua, JUAN KARLOS ISASTI BORIKA.