Arautegia
InprimatuOsasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren 1984.eko Azaroaren 28ko AGINDUA, debekatutako gehigarriak izan edo legez onartutako gehigarri-kopuruak gainditu ditzaten arrainetatik eta arrain-hazkuntzatik aterako etekinak saltzea debekatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 2296
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1984/11/28
- Argitaratze-data: 1984/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren agintepide eta ihardutze-eremuak zehazten dituen Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoak, Herri-Osasunaren, Elikadura-Osasunbideen eta bai Bezaroaren Babesaren alorrak ere Osansuketa eta Gizartesegurantza-Sailari ematen dizkio. Abuztuaren lehenengoko 1.521/1984 Errege-Dekretoz gizakien elikadurarako diren arrainetatik eta arrain-hazkuntzatik ateratako etekinen eta horientzako tegien Teknika eta Osasunbideen Araudiari onarpena eman zitzaion; Erabako honek, beste batzurekin batera, arrainetatik eta hazkuntzatik aterako etekinei ezar dakizkiekeen gehigarriak eta gehigarri horien kopuruak zehazten zituen. Indarrean dauden legeak bete daitezela zindu nahiez, aipatutako Dekretoek, Uztailaren 23ko 1.945/1983 Errege-Dekretoak eta gainontzeko legeek ematen dizkidaten agintepideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Abuztuaren lehenengoko 1.521/1984 Errege-Dekretoak ezartzen dituenak bete ez ditzaten arrain edo arrain-hazkuntzatiko etekin guztien salketa egitea debekatzen da Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Lurraldeetan. Aurrean ezarritakoa ez betetzeak, dagokion zigor-zehaztapidetzari hasera ematea erakarriko du. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak, Agindu hau betearazteko egoki izan daitezen erabakiak hartuko ditu. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984. eko Azaroak 28. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, ANJEL LARRAÑAGA BOLINAGA.