Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Liburutegia eta argitalpenak
  4.  
  5. Argitalpenak
  6.  
  7. Pertsonak eta Antolakunde Publikoak kudeatzeko Euskal Aldizkaria
 

Aldizkaria

Argitaratzeko arauak

  1. Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkariak erakunde publikoei lotutako giza baliabideen eta antolaketaren kudeaketari buruzko lan jatorrizko eta argitaragabeak argitaratzen ditu, nahiz eta hurbileko gaiei buruzkoak ere argitaratu ahal izango dituen, interesa dela eta, egokitzat jotzen denean.

  2. Ez da argitaratuko gizarte-, arraza-, sexu- edo erlijio-bereizkeria motaren bat sustatzen duen eduki, estilo edo hizkerako testurik, ez eta beste toki batzuetan argitaratuak izan diren artikulua ere.

  3. Aldizkariak ez ditu bere gain hartzen egileen iritzi, irudi, testu eta lanak, haiek izango baitira edukiaren legezko erantzuleak. Eta ulertzen du egile sinatzaile guztiek agertzeko beren adostasuna eman dutela, eta horren erantzule izango da egile bidaltzailea. Argitaratzen den lanen baten alderdiren batekin legezko gatazkaren bat dagoenean, salatzaileak sinesgarriro eta salaketa bitartez frogatu behar du egileek egindako ustezko delitua edo hutsegitea. Kasu horretan, lana kendu egingo da, epaia edo akordioa argitaratu arte. Emaitza ere aldizkarian iragarriko da.

  4. Lanak modu anonimoan aztertuko dituzte gai horretan espezialista diren aditu batzuek. Txosten horiek eta behar diren txosten osagarriak ikusita, Erredakzio-kontseiluak hartuko du lanak argitaratzeari buruzko azken erabakia; egileei jakinaraziko die, eta, egoki bada, beharrezko diren aldaketak egiteko eskatuko die.

    Lanak argitaratzera bidaltzen direnean, IVAP-Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari lagatzen zaizkio, automatikoki eta modu unibertsalean, Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkarian argitaraturiko artikuluen erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoko eskubideak, euskarri informatikoan argitaratzekoak barne. IVAPek bere web orrian zabaldu ahal izango ditu Aldizkarian argitaraturiko lan guztiak.

    Era berean, egileak Aldizkarian argitaraturiko artikuluak eraldatzeko eskubideak ere lagako ditu, soil-soilik beste hizkuntza batzuetara itzultzeko.

    Lagapena esklusiboa izango da, eta, hala badagokio, egileak artikulu horiek erreproduzitu eta banatu ahal izango ditu, betiere irakaskuntzarako edo gradu-bukaerako lanetan, masterretan edo doktore-tesietan erabiltzeko.

    Ondorio horietarako, egileak eskubide-lagapena egiteko beharrezko diren dokumentu guztiak izenpetzeko konpromisoa hartuko du.

    Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkariko artikulu guztiak Creative Commons-en Aitortu-EzKomertziala- LanEratorririkGabe izeneko lizentziaren pean editatzen dira. Aldizkari horretan argitaratzean, aipaturiko modalitate horretan editatzea onartzen da.

  5. Inprentako proben zuzenketa, egin behar izanez gero, probak jaso, eta, asko jota, 72 orduko epean egin eta bidali beharko da. Ezin izango dira zuzenketa zabalak edo funtsezkoak egin bidalitako jatorrizkoaren gainean.

  6. Sailkatze aldera, honako lan mota hauek bereiziko dira:
    1. Azterlanak

    2. Esperientziak, jardunbide egokiak edo oharrak

    3. Azterketa eta eztabaida juridikoa

  7. Lanek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:
    1. Gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzita egotea.

    2. Jatorrizkoak euskarri informatikoan bidali beharko dira, Word formatuan, helbide elektroniko honetara:

      rvgpop@ivap.eus

    3. Tarte eta erdi utzita idatzi behar dira, Times New Roman 12 letraz. Goiko eta beheko ertzak 2,5 cm-koak izango dira; ezkerreko eta eskuineko ertzak, berriz, 3 cm-koak.

    4. Ez da ezartzen mugarik luzeran, baina iradokitzen da 10000 hitz baino gehiago ez erabiltzea proposatzen diren artikuluetan.

    5. Epigrafe-izenburuak zenbakiturik egongo dira (zenbaki arabiarrak), tamaina bereko letra lodian.

    6. Testu bakoitzak hurrenkera hau izan beharko du:
      1. Lanaren izenburua, gaztelaniaz edo euskaraz, letra larri lodian, 16ko tamainan.

      2. Izenburua, ingelesez, ezaugarri berberekin.

      3. Egilearen/Egileen izen-abizenak, haien datu akademikoak eta lanbideko datuak (kategoria, saila, unibertsitatea edo erakundea) eta helbide elektronikoa.

      4. Artikuluaren 100-250 hitzeko laburpena (abstract) gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.Artikuluen testuaren aurretik, gehienez 250 hitzeko laburpen bat egingo da, lanaren helburuak, metodologia, emaitza nagusiak eta ondorioak argi eta zehatz azaltzeko, eta gehienez ere bost gako-hitz alfabetikoki ordenatuta (diziplina zientifiko-sozialetan eta/edo sailkapen bibliometrikoko ohiko adierazpenetan nazioartean onartutako terminoak izan beharko dute). Testua gaztelaniaz idatzita badago, laburpena (abstract) eta gako-hitzak (keywords) gehituko dira ingelesez.

      5. Artikuluaren gako-hitzak (keywords) gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.

      6. Gaztelaniazko, euskarazko edo ingelesezko artikuluaren aurkibidea.

      7. Jarraian, artikulua bera idatzi beharko da, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurreko paragrafoetan adierazi diren arauei jarraituz.

    7. 4/2005 Legearen 18.4 artikulua kontuan hartuta ( “Euskal herri-aginteek ez dute hizkera sexista erabiliko, ez beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan) egileak ezin du hizkeraren erabilera sexista egin (adibidez, maskulinoa generiko gisa erabiltzea). Era berean, generoaren araberako rol eta estereotipo sozialak erreproduzitzen edo sustatzen dituzten edukiak edo ikuskerak ez dira onartuko. Puntu honen salbuespena, komilla artean joaten diren jatorrizko hitzak izango dira.
  8. Lanaren baitako taulak eta grafikoak ere zenbakiturik egon behar dira eta pertsonei buruzko datuak ematen badituzte, horiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dira (datu horiek segregatuta ez badaude, hala izatearen oharra jarriko da). Jatorrizkoak izan behar dute. Taula edo grafiko bakoitzak izenburu labur bana eduki beharko du, eta oinean, iturriak, argi eta garbi adierazita. Hauek testuan zehar adieraziko dira.Oin-notak, aldiz, zenbaki ordinalekin, artikuluaren bukaeran joango dira. 

  9. Testuan, aipamenik egin behar baduzue, egilearen izena eta argitalpen-urtea ere adierazi. Adibidea: Allen (1981) edota (Allen, 1981). Egile bakar baten urte bereko aipamen bat baino gehiago egin baduzue, argitalpen-urtearen ondoan letra bat jarri, bereizteko; adibidez: (Allen, 1981a). Aipamenaren egileak hiru edo hiru baino gehiago baldin badira, lehenengo aldiz, guztiak aipatu, eta hortik aurrera, lehenengo egilea eta et al.

  10. Testuaren amaieran, bibliografi a jaso. Egileak alfabeto-hurrenkeraz antolaturik ekarri beharko ditu, eta egile batek hainbat lan badu, kronologikoki.

  11. Bibliografia-erreferentzietan, American Psychological Association (APA) irizpideen egitura bete beharko da:

    LIBURUA: Dipboye, R. L. (1992). Selection interviews: Process perspectives. Cincinnati, OH: South-Western.

    ARTIKULUA: Roth, P. L., Bobko, P. y McFarland, L. A. (2005). A meta-analysis of work sample test validity: updating and integrating some classic literature. Personnel Psychology, 58, 1009-1037.

  12. Egokitzat jotzen da artikuluek, gehienez, 60 erreferentzia bibliografiko izatea.
  13. Autoreek artikuluaren edukia, hizkera eta estiloa birpasatuko dute generoari dagokionez, hizkuntza neutroa, hizkera eta edukiaren ikuspegi inklusiboa duela bermatzeko (maskulinoa generiko gisa ez erabiltzea...).
  14. Lanetan txertatuta egongo dira orrialde zenbakiak.
  •  
Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana