Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Belaunaldiartekotasuna eraldatzeko ekintza

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Bi adingabe lorezaintza gizon zaharrekin

Bi adingabe lorezaintzan gizon zaharrekin

Salamancako Unibertsitateko Fundazio Orokorrak, Zahartzeari buruzko Nazioarteko Zentroaren bidez (CENIE), gida bat garatu du, gizarte inklusiboagoa eta adinekoekiko solidarioagoa garatzeko gakoak aurkezteko, belaunaldiartekotasuna  aplikatzen denean.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) INTERREG V-A, Espainia-Portugal, POCTEP, 2014-2020 Lankidetza Programaren barruan; gidak belaunaldiartekotasun harremanek biztanleriaren zahartzeak eta bizi izandako urteen pixkanakako luzapenak markatutako testuinguruan gauzatzen duten ekintza eraldatzailearen garrantzia nabarmentzen du.

Belaunaldiartekotasun lotura hori prozesu bat da, zeinaren bidez adin desberdinetako pertsonek elkarreragiten baitute ikaskuntza, komunitatea eta elkartasuna sortzen dituen proiektu partekatu batean. Adituen hitzez hitz esanda, «belaunaldiartekotasuna interdependentziarekin, elkartasunarekin eta elkarrekikotasunarekin lotuta dago, eta, beraz, ez da soilik belaunaldiak elkarrekin egotea».

Ikuspegi horretatik, belaunaldiartekotasunaren garapen teoriko eta praktikoan zentratzen da ikerketa, batetik, belaunaldiartekotasunaren jarduerak eta proiektuak abian jartzea erraztuko duen esparru teoriko eta metodologiko bat eraikiz, eta, bestetik, kontzeptu horretan oinarrituta, gizarte berri bat, inklusiboagoa eta parte-hartzaileagoa, eraiki nahi duten ekimen nazional eta nazioartekoen multzo bat deskribatuz.

Kontua da belaunaldiartekotasun ikuspegia kontzeptu berri, zehatzago eta bizi-esperientziara bideratuago batera birkokatzea, eta ez hainbeste pertsonen adinera. Autoreek «bizipenen belaunaldi» deitzen diote. Horrela, bizi-ibilbidea eta pertsonekiko harremanak ardazten dira, adina edozein dela ere.

Ikuspegi horretatik, harremanei dagokienez, gidak aurkezten duen metodologiak adin desberdinetako pertsonekin harremanak izateko intentsitatea aztertzea proposatzen du, eta belaunaldien arteko interakzioa mailakatu daiteke; belaunaldien arteko interakzioa adin desberdinetako kideen arteko harreman iragankorretik hasi (adibidez, zahartzaroari buruzko eskola-hitzaldia), adin eta belaunaldi desberdinetako kideek parte hartzen duten aldizkako programak gauzatzeraino (adibidez, borondatezkoak) edo belaunaldien arteko interakziorako espazio komunitario bat eraikitzeraino (jolas-jarduera ugari dituen parkea).

Aplikazio praktikoari dagokionez, eskualde eta herrialde asko ari dira garatzen, neurri handiagoan edo txikiagoan, belaunaldieartekotasuna, hainbat belaunaldiren arteko bilera ardatz nagusi duten programa eta proiektu pilotuetatik abiatuta. Esperientziak askotarikoak badira ere, guztiek gizarte-kohesioa hobetzeko funtsezko item batzuk sustatzen dituzte, hala nola elkartasuna, elkarrenganako ikaskuntza, helburu partekatuak, aliantzak ezartzea, ulermena, errespetua, kapital soziala sortzea, etab.

Gidan adierazten den bezala, «Belaunaldiartekotasun edozein proiektu edo ekintzaren ikuspegia ulertu eta errespetatu nahi diren pertsonen arteko harremanetan oinarritu behar da, baina, batez ere, epe luzerako loturak eraiki asmo kolektibo batetik abiatuta». Era berean, belaunaldiartekotasun ikuspegia askotariko testuinguru eta eremuetan aplika daiteke, hala nola osasunean, familian, lanean, komunitate-ingurunean, hezkuntzan, kulturan, teknologian eta abarretan.

Belaunaldiartekotasun arteko jardueren ezaugarrietako bat pertsonengandik hurbil garatzea da. Horrela, komunitatea elkartzeko eta segurtasunerako gunea den aldetik, belaunaldiartekotasun proiektuek garapen komunitarioaren helburuak jaso beharko dituzte beren printzipioen artean, besteak beste: desberdintasunak murriztea, herritarren parte-hartzea sustatzea, gizarteratzea eta justizia soziala sustatzea, edo haien iraunkortasuna bermatzea.

Ildo horretan, hain zuzen ere, duela gutxi kontzeptu berri bat sartu da erkidegoaren esparruan belaunaldiartekotasun harremanak sor daitezkeen lekuak aipatzeko. Leku horiei “Belaunaldiartekotasun harreman eremuak” (ingelesez, Intergenerational Contact Zones -ICZ) deitu zaizkie. M. Sánchez ikertzaile adituak adierazi bezala: “Belaunaldiartekotasun harremanetarako guneak gune fokal espazialak dira, belaunaldi desberdinak elkartzeko, elkarri eragiteko, harremanak ezartzeko (adibidez, konfiantzazkoak eta adiskidetasunezkoak) eta, nahi izanez gero, elkarrekin lan egiteko, tokiko intereseko arazoei aurre egiteko”. Besteak beste, ICZ gune horiek izan daitezke: parkeak, liburutegiak, eskolak,  gizarte edo kirol etxeak, egoitzak eta abar.

Azkenik, esperientzian oinarrituta, belaunaldiartekotasuna praktikan aplikatzeko zenbait jarraibide jasotzen ditu gidak. “Juntos damos mas vida a Zamora” esperientzian oinarrituta, gakoak identifikatuz eta honako arlo hauetan esku hartzeko tresnak eskainiz: belaunaldiartekotasun aliantzak, finantza-gaitasuna, osasuna eta gaitasun fisikoa, lan-zikloa, kultura, hezkuntza, habitatak, parte-hartzea eta boluntariotza.

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu txosten osoa hurrengo estekan: Belaunaldiartekotasun gida: gizarte longeoen erronkak aukera bihurtzea (CENIE, 2023)