Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Zer da Kontziliazio Plana?

Kontziliazio Plana enpresak garatutako dokumentu formala da, langilego osoaren eskura dagoena, non helburuak finkatzen diren eta enpresan bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko dauden neurriak zerrendatu, deskribatu eta programatzen diren.

Neurriak zerrendatzeaz gain, Planak horien komunikaziorako mekanismoak ere lantzen ditu, baita ebaluaziorako eta jarraipenerako prozedurak langileen erabileraren eta emaitzen arabera. Kontziliazio-beharretara egokitzeko egin beharreko egokitzapenak egiteko helburuarekin. 

Laburbilduz, Kontziliazio-Plana lanabes sinple eta gardena da, baliabideak optimizatzen eta laneko giroa eta enpresaren eraginkortasuna hobetzen laguntzen duena.

Edozein enpresak garatu dezake Kontziliazio Plan bat, langilegoaren tamaina, forma juridikoa, ekintza-arloa eta izaera (publiko edo pribatua) edozein izanda ere.

Kontziliazio neurrien arrakasta alda daiteke lanpostuaren ezaugarrien arabera, baina ez da salbuespena izango enpresarekiko lan-egoerarekin lotutako inolako baldintza  (adibidez, behin-behinekotasuna edo antzinatasuna).

Jarraian, zure erakundean erabil ditzakezun bi tresna aurkezten dira. 

  • Alde batetik, AUTODIAGNOSIA egiteko tresna, zure enpresak kontziliazioaren arloan duen egoera ezagutzen lagunduko dizuna.
  • Beste alde batetik, NIRE PLANA tresna; horren bidez, zure enpresaren Kontziliazio Plana diseina dezakezu, zure plantillaren eta jarduera-sektorearen beharretara egokituta.
     

Zure erakundearen kontziliazio-egoera ezagutu nahi duzu?

Horretarako, jarraitu urrats hauek:

  • 1. urratsa: bete formularioa eta erantzun blokeetako galderei.
  • 2. urratsa: lortu zure ebaluazio-txostena, bloke bakoitzeko puntuazioa batuta.

Erantzunen arabera, zure erakundearen egoera hobetzeko aholkuak eta orientabideak emango dizkizugu, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeari dagokionez.

HASTEKO klikatu hemen.

NOLA HASI KONTZILIAZIO PLANA GARATZEN?

Egin klik hemen (leiho berri batean irekitzen da) Kontziliazio Plan baten faseak ezagutzeko:

 

Oharra: Kontziliazio Plana garatu behar da genero ikuspegitik. Horrela, bai prozesua eta baita Plana bera ere, langile guztientzat egingo da, kontziliazio erantzunkidea sustatzeko helburuarekin. Eta hori dela eta, dagoeneko Berdintasunerako Plan bat duten enpresek ez dutenek baino azkartasun gehiago erakutsiko dute Kontziliazio Plana garatzeko, aurretik kontziliazioaren aldeko sentsibilizazioa eta hausnarketa egin dute eta.

KONTZILIAZIO PLAN BAT GARATZEKO FASEAK

Hauek dira Kontziliazio Plana egiteko faseak: egin klik azalpen xehatua eta laguntza-materialak ikusteko.