Zer da IVAP?
IVAP, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua, erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren oraingo Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikia. Uztailaren 27ko 16/1983 Legeak IVAPen egiturari eta zereginei buruzko alderdi esanguratsuak zehazten ditu.
IVAPen misioa:
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei zerbitzu efiziente, kalitatezko eta elebiduna emateko. Lankidetza hori honako lan-lerro hauetan gauzatzen da:
- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zerbitzurako langileak hautatu eta prestatu
- Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta itzulpengintza ofiziala bultzatu, eta euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatu eta zabaldu
- Hizkuntzaren, lege eta administrazioaren, euskal autonomiaren eta kudeaketaren hobekuntzaren arloetan ikerkuntza sustatu eta aholku eman
- Administrazioaren digitalizazioa sustatu
IVAPen ikuskera:
IVAPek erreferentzia-zentro izaten jarraitu nahi du bezeroari zuzendutako produktu eta zerbitzu berritzaile eta kalitatezkoen eskaintzaren bidez, hurrengo hauek oinarri hartuta:
- Baliabide eta pertsona nahikoa, etorriko diren jarduera berriei aurre egiteko
- Pertsona kolaboratzaileak, erantzukideak eta etengabeko ikaskuntzan ari direnak
- Kudeaketa aurreratua
- Transformazio digitala
- Euskararen erabilera
- Berdintasuna
- Gardentasuna
IVAPen egoitzak:
- Donostia-San Sebastián kalea 1· 01010 Vitoria-Gasteiz - Tel: 945 017600
- Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbo - Tel: 94 4031600 · Fax: 94 4031601
- San Bartolomé, 28. 20007 Donostia - Tel: 943 023160 · Fax: 943 023164
- Unibertsitate Zaharra. 20560 Oñati - Tel: 943 023169
Harrera-orduak
Harrera-orduak: 8:30 - 14:00
Erakundearen Jardunak
133/2021 Dekretua, maiatzaren 4koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egitura eta eginkizunak arautzen dituena.
- Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritza
- Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza
- Euskarako Zuzendariordetza
Koordinazio eta Kudeaketa Idazkaritza
- Erakundeari atxikitako egitarau eta eskolen kudeaketa ekonomia-finantzazkoa eta legezkoa.
- Euskal administrazioek politika, lege, administrazio eta ekonomiaren aldetik dituzten berezitasunak ikertzea, irakastea eta zabaltzea.
- Administrazioari buruzko edukia duten batzarrak, jardunaldiak eta mintegiak.
- Hirigintzaren eta lurraldearen antolaketarekin lotuta dauden teknika eta metodologiak zabaltzeko eta teknika eta metodologia horietan prestatzeko jardunak.
Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza
- Funtzionarioak zein bitarteko eta lan-hitzarmenpeko langileak hautatzea Euskal Herriko administrazio nagusi nahiz erakunde-administraziorako eta hala eskatzen duten bestelako euskal herri-administrazioetarako.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiko nahiz erakunde-administrazioko herri langileak prestatzeko eta beren lanbidean hobetzeko ikastaro eta mintegiak.
Euskarako zuzendariordetza
- Euskadiko herri-administrazioetako langileek duten euskara-maila ebaluatzea.
- Administrazioaren hizkuntza-gaikuntza: euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak.
- Administrazio-agirien normalkuntza.
- Herri-administrazioen euskalduntzeari buruzko aholkuak ematea.
- Herri-administrazioek eskatzen duten itzulpenezko eta interpretaziozko lanak.
- Itzultzaileak, interpretariak eta terminologoak prestatzea.
Organigrama
- Zuzendaria: Maite Barruetabeña Zenekorta
- Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaria: Nagore Alberdi Berasaluce
- Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordea: Imanol Uriguen Garaizabal
- Euskarako Zuzendariordea: Garbiñe Doval Garcia
Administrazio-arloak:
- Herritarrekiko elkarreragina
- Tel.: 945 017600
- ivap@ivap.eus
- Liburutegia/Dokumentazio Gunea
- Tel.: 945 017641 / 94 4031611
- liburutegia@ivap.eus
- Argitalpen zerbitzua
- Tel.: 943 023169
- argitalpenak-ivap@ivap.eus
- Azterlan zerbitzua
- Tel.: 945 017667
- Prestakuntza zerbitzua
- Tel: 945 017620 / 945 017622 / 945 017660
- prestakuntza@ivap.eus
- Hizkuntza prestakuntza zerbitzua
- Tel 945 017686
- ikasivap@ivap.eus
- EVETU: Hirigintza eta Ingurumenari buruzko prestakuntza
- Tel: 94 4031604
- evetu@ivap.eus
- Hautaketa zerbitzua (hautaketarako prozesuak)
- Tel: 945 017615
- hautaketa@ivap.eus
- Ebaluaketa zerbitzua (hizkuntza-eskakizunak)
- Tel 945 017630
- ebaluaketa@ivap.eus
- Administrazio hizkera zerbitzua
- Tel 945 017636
- administrazioeuskaraz@ivap.eus
- Itzulpen, interpretazio eta terminologia zerbitzu
- Tel: 945 017633 / 945 017650 / 945 017656
- izo@ivap.eus
Azken aldaketako data: