Zer da DUDANET?
Zer da DUDANET?
Kontsulta-zerbitzu bat da, IVAPek herritarrei eta erakundeei doan eskaintzen diena, Internet bidez. DUDANET zerbitzuak hizkuntza-zalantzak argitzea du helburu.
DUDANET zerbitzuak administrazio- eta lege-arloko hizkerarekin eta terminologiarekin lotutako galderei erantzuten die.
DUDANET zerbitzuaren erantzunak ez dira arau-emaile; beraz, ezin dute ordezkatu beste erakunde aginpidedun batzuek erabakitakoa.
Nola erabili DUDANET?
DUDANETek galdera-erantzunen datu-base zabala dauka dagoeneko; beraz, orain arte bildutako informazioa kontsultatu nahi izanez gero, DUDANETen bilatu atalean sakatu besterik ez duzu.
DUDANETen bilatu atalean zuk nahi duzun informazioa aurkitzen ez baduzu, DUDANETen erregistratu atalera joan behar duzu. Atal horretan, erregistratu egin behar duzu galdera egin ahal izateko. Behin atal horretako datuak emanda, DUDANETek erabiltzaile-izena eta pasahitza bidaliko dizkizu, eta handik aurrera identifikazio-datu horiek baino ez dizkizu eskatuko galdera egiteko.
Galderak banan-banan egin behar dira, galdera-erantzunak behar bezala erregistratuta gera daitezen, eta datu-basean bildutako informazio guztia kontsultatzeko moduan egon dadin.
Termino jakin baten gaineko galdera eginez gero, komeni da testuingurua azaltzea, DUDANET zerbitzuaren erantzunaren kalitatea bermatzeko.
Administrazio- eta lege-arloko hizkera eta terminologia lantzeaz gain, DUDANETek esaldi laburrak (gehienez ere 140 karakterekoak) itzultzeko zerbitzua ere eskaintzen du.
Testu luzeagoak itzuli nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialarekin (IZO), helbide honetan: izo@ivap.eus
DUDANET zerbitzuaren konpromisoak
Kontsulta iristen zaigunetik 24 orduko epean (astelehenetik ostiralera), kontsulta jaso dugula jakinaraziko dizugu, eta, horrekin batera, mezu hauetako bat jasoko duzu:
-
Kontsultaren erantzuna prest dago.
-
Erantzuteko epe luzeagoa behar dugu.
Azken aldaketako data: