2009ko Euskadi Literatura Saria

Literatura ilustrazio onena

Aplastamiento de las gotas - Azal-orria

Irabazlea: Elena Odriozola
Izenburua: Aplastamiento de las gotas
Idazlea: Julio Cortázar
Argitaletxea: Laberinto de las Artes

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Daniel Martín Izquierdo, epaimahaiburu.
Asun Agiriano Altuna, epaimahaikide.
Iban Barrenetxea Bahamonde, epaimahaikide.
Jesús María Fernández Velasco, epaimahaikide.
Susana Jodra Llorente, epaimahaikide.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Epaimahaiak ikusitako merituak

Epaimahaiak erabaki du aho batez 2009. urteko Euskadi literatura saria, ilustrazio modalitateari dagokiona, ELENA ODRIOZOLAren Aplastamiento de las gotas lanari ematea. Laberinto de las Artes argitaletxeak egin du liburua.

Aplastamiento de las gotas helduentzako liburuko ilustrazioetan, Elenak Odriozolak ahalegin berezi bat egin du Julio Cortázarren pasarte indartsu eta ezagun baten zerbitzuko sorkuntza-lana ez egiten. Irudiek berez hitz egiten dute, eta haur eta irakurle helduentzako estetiken arteko muga arinaren adierazle dira.

Orduko haren oihartzuna gisa, idazleak Historias de cronopios y famas lanaren barruan, euri-tantak erortzean deskribatzeko erabili zituen hitzak jasotzen ditu Elenak, baina istorio berri eta iradokitzaile bat osatzeko. Samurtasun eta iradokizunez betetako istorioa, bi gizaki lotsati eta gardenen arteko amodioari buruzkoa. Elenaren marrazkien dotoretasuna eta sentiberatasunak, haien arima transmititzea lortzen dute. Interpretazio ausart eta zaila da, malenkoniari buruz gogoeta egiteko bide xume, sotil, berebiziko indarra duena.

Saritutakoari buruzko hainbat datu

Elena Odriozola

Elena Odriozola

Ilustratzaile bezala lan egitea ez zan erabaki bat izan. Berez etorri zan. Horrela gertatu behar izango balitz bezala. Hori 1997. urtean gertatu baina oso txikia nintzala hasi zan. Piskanaka piskanaka, presa, helmuga eta asmo zehatzik gabe. Eta oraingoz horrela da, ez dakit noiz arte. Disfrutatzen dudan bitartean edo ez jakitea nahiago dut.

Bidean publizitate agentzia batean lan egin nuen eta iraun zuen bitartean polita izan zan. Han ikasi nuen guztia ondo etorri zait testoak irudikatzeko orduan. Eta baita hobe dala gauza gutxi esatea jakiteko

Aplastamiento de las gotas

Euri-tantak dira Elena Odriozolak ilustratu duen Julio Cortázarren kontakizun intimista honetako protagonistak. Giro malenkoniatsu batean harrapatutako bikote baten amodio-desamodiozko sentimenduekin nahasturiko euri-tantak.

ilustrazio - 6. orria ilustrazio - 7. orria ilustrazio - 16. orria ilustrazio - 23. orria ilustrazio - 26. orria

Ilustrazioari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

Ilustrazioari dagokion sarian, Euskadi literatura saria jaso duen liburuaz gain, hauek izan dira finalistak:

  • "Katiuska horiak", Mariona Cabassa. Argitaletxea: Erein
  • "Anekdotak", Eider Eibar. Argitaletxea: Pamiela
  • "Un seceto del bosque", Elena Odriozola. Argitaletxea: OQO
  • "Ilania", Iraia Okina. Argitaletxea: Gero-Mensajero
  • "El pirata Pepe y los animales", Mikel Valverde. Argitaletxea: Ediciones SM