Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ohiko galderak

Nola jar naiteke harremanetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako euskarazko IKTen inbentarioaren arduradunekin?

Eusko Jaurlaritzak harremanetarako bide hau eskaintzen du:

Internet

 

Nola eman izena, eragile gisa, euskarazko IKTen inbentarioaren sisteman?

Agente teknologikoa IKTen eta euskararen alorrean teknologia, baliabideak eta produktuak hornitzen duen erakundea da. Sisteman eragile gisa izena emateko, hau egin behar da:

1. Herritar-ziurtagiri digitala ematea

Ziurtagiriak jaulkitzean, herritarraren ziurtagiriak eskatzeko prozedurari jarraituko zaio, IZENPEaren bidez.

Nolanahi ere, norberaren proiektuari dagokion Izenpeko Erregistrogunean aurkeztu beharko da eskaera.

 

2. Sisteman eragile gisa harpidetzea

IZENPEn alta eduki ondoren, agente teknologiko gisa izena emateko hurrengo formularioa bete eta bidali behar duzu:

Agenteen harpidetza - Formularioa

Sistemaren administratzaileek informazio hori baliozkotzean, eragileak Eusko Jaurlaritzaren segurtasun-sistemaren bidez sar daitezke sistemara. Horretarako, IDENTIFIKATU esteka sakatu behar da:

Agenteen identifikazioa